BEZPERAK
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen. Alleluia.
NOIZ ETORRIKO ZERA
Noiz etorriko / zera Zu, Jauna, /
—noiz etorriko?
Izango ote da / askatasunik /
—gizonontzako?
–Bihar omen zatoz, eta /
—- ez zera inoiz irixten;
–hhor omen zaude Zu, eta /
—- guk ez zaitugu ikusten;
–maitasuna omen zera; /
—- gu, berriz, dena gorroto;
–batasuna zerala Zu; /
—- ta gu banaturik gaude.
Ludi hau ez da / zure erreinua; /
–ez da, ez, Jauna!
–Bizitzaren eremuan /
bihotzez sartzen bagera:
–gure ogitik emanez /
goserik den anaiari;
–elkarrengandik baztertuz /
gorroto-bide guztiak;
–ona baizik ez eginez /
gure bide guztietan:
Orduan, bai, / lur hau zure erreinu,
—orduan, Jauna!
Noiz etorriko / zera Zu, Jauna, /
—noiz etorriko?
Izango ote da / askatasunik /
—gizonontzako?
Etsian bizi zaitezte, /
hala esaten digute,
–pozten duzula gizona /
eta bizkortzen, diote;
–baina hemen azpi-janak du /
bere lana egiten,
–baina hemen gorrotoa da /
gu-baitan jaun ta jabe.
Ludi hau ez da / zure erreinua; /
–ez da, ez, Jauna!
–Bizitzaren eremuan, /
bihotzez sartzen bagera:
–bihotz batez elkarturik, /
zaratarik egin gabe;
–puskatuaz zapalduen /
morrontzak eta kateak;
–erromesei zabalduaz /
gure etxeko ateak:
Orduan, bai, / lur hau zure erreinu,
—orduan, Jauna!
Noiz etorriko / zera Zu, Jauna, /
—noiz etorriko?
Izango ote da / askatasunik /
—gizonontzako?
–Zure mintzoen zentzua /
zeharo aldatu dute,
–min estuaren oihua /
ito beharrez dabiltza;
–beren neurriko jainko bat /
egina dute Zurekin;
–saiatu-faltan ez dira /
zure zerua erosten.
Ludi hau ez da / zure erreinua; /
–ez da, ez, Jauna!
–Bizitzaren eremuan /
bihotzez sartzen bagera:
–gure haragi bihurtuz /
zure Ebanjelioa;
–esanez, iratzartzea /
beharrezkoa dugula;
–zintzoek badakustela /
jadanik zure erreinua:
Orduan, bai, / lur hau zure erreinu,
—orduan, Jauna!
Salmoak
1
Ant. Dei egin deutsut eta osatu egin nozu, Jauna; eskerrak
emongo deutsudaz beti.
29 Salmoa
Goretsiko
zaitut, Jauna,
onik atara nozulako,
arerioei nire lepotik poztutzen
itzi ez deutsezulako.
Jauna, ene Jainko, dei egin deutsut,
eta osatu egin nozu.
Jauna, Lezatik nire bizia atara dozu,
zulora doazanengandik
bizirik gorde nozu.
Eresi egiozue,
zintzoak, Jaunari,
emon eskerrak Haren izen santuari.
Une baterako da Haren hasarrea,
bizitza guztirako Haren on izatea.
Negarra dator arratsaldean,
baina poza goizean.
Hau esan neban
nire lasaian:
«Ez naz kolokatuko sekulan».
Jauna, ospe ta indar eman zeustan
zure onginahian;
baina zure aurpegia gorde zenduan,
eta larritu egin nintzan.
Deika egon
nintzan, Jauna, Zuri,
erruki-eske nire Jainkoari:
«Zer irabazten dozu nire odolarekin?
Ni zulora jaistearekin?
Hautsak
goretsiko ete zaitu?
Zintzo agertuazoko ete zaitu?
Entzun niri eta nitaz erruki, Jauna,
izan zakidaz laguntzaile, Jauna».
Negarra,
dantza bihurtu deustazu,
zakua erantzi,
eta poza jantzi deustazu.
Nire bihotzak begizu atergabe eresi,
Jauna, ene Jainko,
eskerrak nik Zuri beti
Aintza Aitari
eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Dei
egin deutsut eta osatu egin nozu, Jauna; eskerrak emongo deutsudaz beti.
2 Ant. Bai
dohatsu, Jaunak errurik leporatzen ez deutson gizona.
31 Salmoa
Bai dohatsu,
gaiztakeria parkatu jakona,
hobena estaldu jakona.
Bai dohatsu, Jaunak errurik
leporatzen ez deutson gizona,
barrenean iruzurrik ez dauana.
Ixilik
nengoala
nire hazurrak ihartu egiten ziran,
egun oro intzirian.
Gau ta egun
zure eskua
nire gainean astun nebala,
nire indarrak makaldu ziran
udako sargoritan lez.
Nire hobena
autortu deutsut,
nire errua ez deutsut ezkutatu.
«Autortuko deutsat —esan neban—,
Jaunari nire txarkeria»,
eta Zuk parkatu egin zeutsan
nire hobenaren txarkeria.
Horregaitik
zintzoak larrialdian
Zeuri otoitz egingo;
uholdea oldartzean
urik ez jako helduko.
Zeu zaitut ihesleku:
estualditik Zeuk nozu babesten,
askatasun-pozez inguratzen.
Eskolatuko
zaitut, bidea erakutsiko,
begiok zeugan kokatuz irakatsiko.
Ez izan zentzugabe,
zaldi eta mandoen antzera,
hareen indarra hedez eta ahokoz
bait da ezitzen,
bestela ez jatzuz hurreratzen.
Gaiztoak neke
asko ditu,
Jaunagan itxaropen dauana, barriz,
maitasunak batuko dau.
Poztu zaiteze ta alaitu Jaunagan,
zintzoak, egizue pozez oihu,
bihotz zuzeneko guztiak.
Aintza Aitari
eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Bai
dohatsu, Jaunak errurik leporatzen ez deutson gizona.
3 Ant. Jaunak
agintaritza, ospea ta erreinua emon deutsoz, eta herri guztiek zerbituko dabe.
Kantika:
Apk 11, 17-18; 12, 10b-12a
Eskerrak
emoten deutsuguz, Jauna,
bazaran eta bazinan
Jainko ahalguztiduna;
zure ahalmen handiaz
jabetu zara-ta,
eta errege izaten hasia zara.
Haserretu
ziran atzerriak,
baina heldu da zure haserrea,
eta hilak epaitzeko ordua;
heldu jake sari-ordua
zure zerbitzari profetei,
eta santu eta zure izenaren
bildur diranei,
txikiei nahiz handiei.
Orain etorri
da salbamena,
gure Jainkoaren
indarra ta erregetza,
eta bere Kristoren ahalmena;
jaurtia izan da-ta
gure senideen salatzailea,
gure Jainkoaren aurrean,
gau ta egun, salatzen zituena.
Hareek
azpiratu dabe Bildotsaren odolaz,
eta emon daben autormenaz:
euren bizia ez dabe-ta izan maiteago,
heriotza baino.
Poztu zaiteze,
beraz, zeruak,
eta euretan bizi zareenak.
Aintza Aitari
eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Jaunak
agintaritza, ospea ta erreinua emon deutsoz, eta herri guztiek zerbituko dabe.
Jainkoaren hitza
Erm 6, 12-13
Pekatua ez bedi nagusitu
zuen gorputz hilkorrean; ez izan gorputzaren grina txarren menpeko. Ez jarri
zuen gorputz-atalak pekatuaren zerbitzurako, txarkeriaren gudurako; hilen
artetik bizira urten dabenen antzera, jarri zuen buruak Jainkoaren zerbitzurako,
eta eskeini Berari zuen gorputz-atalak zuzentasunaren gudurako.
Galderantzuna
V/.
Hauxe dinot nik: * erruki zakidaz, Jauna.
R/.
Hauxe dinot nik: * erruki zakidaz, Jauna.
V/.
Osatu naizu, zure aurka hoben egina nozu-ta.
R/.
Urez eta odolez etorri zana.
V/. Aintza
Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/. Hauxe
dinot nik: * erruki zakidaz, Jauna.
Magn. ant. Eskatu eizue, eta emongo jatzue; bilatu eizue, eta
aurkituko dozue; jo atea, eta edegiko jatzue.
Lk 1,
46-55
Handiesten dau
nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat nire barrua;
Jainkoa da-ta nire salbamena,
ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.
Dohatsu
deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena,
eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
bildur deutsoenengana.
Bere besoaren
indarra erabili dau,
buru harroak triskatu dauz;
bota dauz euren aulkitik handikiak,
eta gora jaso dauz ezerezak;
ondasunez bete dauz gosez egozanak
eta esku hutsik bialdu asko eukenak.
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Eskatu eizue, eta emongo jatzue; bilatu eizue, eta aurkituko dozue; jo
atea, eta edegiko jatzue.
Eskariak
Alkar maitatzeko agindu
barria emon euskun Jesu Kristo Jaunari eskatu deiogun:
Ugaritu eizu,
Jauna, zure herriaren maitasuna.
—Maisu on, erakutsi eiguzu gure senideengan Zu maitatzen, * eta Zuri hareengan
on egiten.
—Kurutzean, zure hiltzaileen
alde, Aitagandik parkamena jadetsi zendun Horrek, * emoiguzu arerioak maitatzea
eta gorroto gaituenen alde otoitz egitea.
—Zure gorputz-odolen
misterioaz, hazi eizuz gure maitasuna, onerako grina eta sinistea, * indartu eizuz
argalak, alaitu nahigabetuak eta emon itxaropena hil-zorian dagozanei.
—Jaiotzaz itsu zanari,
garbitu ondoren munduko argia ikustea emon zeutsan Horrek, * argitu eizuz gure
kristaugaiak, uraren eta hitzaren sakramentuaz.
—Asetu eizuz hildakoak zure
betiko maitasunaz, * eta sartu gaizuz geu
ere, aukeratuen artean.
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Emoiguzu, Jauna, Zuzen dana
asmatzeko eta egiteko grazia; Zu barik ezer ezin geikenok, Zuk nahi dozun lez
bizi izan gaitezan. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren
bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-eta
gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Jauna
zuekin.
R/. Eta
zure Espirituarekin
V/. Bedeinkatu
zaizela Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Zoaze
Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak
Jainkoari.