I. BEZPERAK
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
EGILE ON, ENTZUN
Egile on, entzun gure
otoitza eta negarra;
bekigu barau-aldi hau
salbabidezko indarra.
Bihotzaren ikertzaile,
badakizu huts gerana;
Zureganatzen denari
emaiozu barkamena.
Hoben asko dugun arren,
damutuoi barka, Jainko;
senda gure gaitzak, zure
izenaren osperako.
Hezi dezagun gorputza
neurriz jan eta edanez;
egigun damu-negarra
hobenaren bihotz-minez.
Jainko Hirukoitz dohatsu,
Jainko Bakar zoriontsu:
barau-aldi hau guztioi
on dakigula egizu, Amen.
1 Ant. Hartu gaizuz onez, Jauna, bihotz-damuz ta gogo-apalez gagoz-eta; halan izan bedi gaur gure oparia zure aurrean, eta atsegin bekizu Jauna, gure Jainkoa.
140 Salmoa
Jauna, oihuka
ñagotzu,
zatorkidaz berehala,
entzun nire otoitza;
deitzen deutsudanean.
Betorkizu nire otoitza lurruna bezala,
nire esku-altxatzea,
arratsaldeko opari bezala.
Ipini eiozu
aho-zai bat
nire mihinari,
zaintzaile bat
nire ezpanetako ateari.
Ez itzi nire bihotza
makurtzen txarkeriara,
gaiztakeria gaiztoz egitera.
Ezta txarkeria
diharduenekaz,
ez daidala jan hareen janari gizenik.
Jo naiala zintzoak
bere ontasunean, eta zentzundu,
baina gaiztoaren orioak
ez dau nire burua igurtziko,
hareen txarkeriapean,
beti dot otoitz egingo.
Hareen
handikiak
harkatxetik jausi ziran,
entzun eben nire hitzak
zein lehun ziran.
Hareen hazurrak Leza-ahoan
sakabanatu dira,
lurra urratu
eta hausten danean lez.
Zeugana
bihurtzen dira, Jauna,
nire begiak,
Zeugana batzen naz:
ez galdu nire bizia.
Gorde naizu ipini deusten ugaletik,
gaizkileen saretik.
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Hartu gaizuz onez, Jauna, bihotz-damuz ta gogo-apalez gagoz-eta; halan izan bedi gaur gure oparia zure aurrean, eta atsegin bekizu Jauna, gure Jainkoa.
2 Ant. Nire
ihesleku Zeu zara, Jauna, nire ondare bizien lurrean.
141 Salmoa
Oihuka
dinotsat Jaunari,
oihuka eskatzen Jaunari.
Haren aurrean isurten dot
nire kezka guztia,
Haren aurrean zabal aitatzen
nire larrialdia.
Nire barrena
estutzen danean,
Zuk badakizu nire bidea.
nire ibilerako bidean,
ipini deuste sarea.
Eskoira
begiratu, eta ikusi:
ez da nitaz arduratzen danik,
nora ihes eginik ez daukat,
nire biziaren arretarik
inork ez dauka.
Zeuri oihuka
dihardut, Jauna,
hauxe diot: «Nere ihesleku Zeu zara,
nire ondare bizien lurrean».
Entzun eizu
nire oihua,
oso dohakabe bihurtua nago-ta.
Arerioen eskutik atara naizu,
ni baio bizkorrago dozuz-eta.
Giltzapetik
atara naizu,
eta zure izena esker onez
aitatuko deutsut.
Zintzoek hartuko nabe inguruan,
on egiten deustazun orduan.
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Nire
ihesleku Zeu zara, Jauna, nire ondare bizien lurrean.
3 Ant. Kristok heriotzea jasan
eban gure pekatuekaitik —zintzoak, zintzo ez diranakatik—, gu Jainkoagana eroateko.
Heriotza jasan eban bere gorputzean, baina bizia hartu eban barriro
Espirituagandik.
Kantika: Flp 2, 6-11
Kristo
Jesusek, Jainkoaren izaera
bereko izanik,
ez eutson gogor eutsi
Jainkoarekin bardin izateari;
bestetara, baino, bereaz hustu egin zan,
morroi-izaera hartuz,
eta beste edozein lez azalduz.
Eta gizon lez
agerturik,
apaldu egin eban bere burua,
menpeko eginez heriotzaraino,
kurutzeko heriotzaraino.
Horregaitik
Jainkoak goratu egin eban,
eta izen guztien gaineko izena
emon eutson,
Jesusen izenera
belaun guztiak makurtu daitezan,
zeruan, lurrean eta lurpean,
eta mihin guztik autortu daian:
Jesu Kristo Jauna da,
Aita Jainkoaren aintzarako.
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Kristok heriotzea jasan
eban gure pekatuekaitik —zintzoak, zintzo ez diranakatik—, gu Jainkoagana eroateko.
Heriotza jasan eban bere gorputzean, baina bizia hartu eban barriro Espirituagaitik.
Jainkoaren hitza
Eb 3, 12-14
Begira, senideok: Zuetariko inork ez daiala izan, Jainko biziagandik baztertuko
dauan bihotz gaizto eta sinisgaberik; berotu eizue ostera alkar egunero, “gaur”
hori esan daiteken artean, zuen artekorik inor gogortu ez daiten, pekatuak
liluratuta. Kristoren lagun eginak izan gara, bai, baina azkeneraino sendo
irautekotan, hasieran ginan lez.
Galderantzuna
V/. Entzun,
Jauna, eta erruki zakiguz; * pekatu egin dogu-ta.
R/. Entzun,
Jauna, eta erruki zakiguz; * pekatu egin dogu-ta.
V/. Entzun,
Kristo, gure otoitza.
R/. Pekatu
egin dogu-ta.
V/. Aintza
Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/. Entzun,
Jauna, eta erruki zakiguz; * pekatu egin dogu-ta.
Magn. ant. Gizakia ez da
ogi hutsez bizi, Jainkoaren ahotik urteten dauan hitz guztitik baino.
Lk 1,
46-55
Handiesten dau nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat nire barrua;
Jainkoa da-ta nire salbamena,
ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.
Dohatsu deituko nabe gaurtik
gizaldi guztiek,
handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena,
eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
bildur deutsoenengana.
Bere besoaren indarra erabili dau,
buru harroak triskatu dauz;
bota dauz euren aulkitik handikiak,
eta gora jaso dauz ezerezak;
ondasunez bete dauz gosez egozanak
eta esku hutsik bialdu asko eukenak.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Gizakia ez da
ogi hutsez bizi, Jainkoaren ahotik urteten dauan hitz guztitik baino.
Eskariak
Goraldu
daigun Kristo Jauna, gure maisu, eredu, eta anaia egina. Otoitz egin deiogun, holan
esanez:
Bizkortu egizu, Jauna, zure herria.
Kristo, pekatuan ez beste guztietan
geure antzeko egin zinan Horrek, erakutsi eiguzu, alai dagozanekin alai izaten,
eta negarrez dagozanekin negar egiten, * gure maitasuna egunetik egunera hazi
dadin.
—Egizu
goseengan zure gosea arindu daigula, * eta egarri diranengan, zure egarria
kendu.
—Heriotzako
lo-alditik, Lazaro itxartuazo zenduan Horrek, * egizu, pekatuzko heriotzan dagozan
guztiak, sinistez eta damuz bizitzara bihurtu daitezala.
—Egizu,
zure urratsei arduratsuago eta hobeto jarraitu deiela guztiek, * Maria Birjina
dohatsuaren eta santuen antzera.
—Emoiezu
gure hildakoei, zure aintzan berbiztea, * eta zure betiko maitasunean
atsegin hartzea.
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jainko
ahalguztiduna, Garizumako eleizkizunek eta penitentziek egiazko bihotz-barritzera
eroan gaiezala Kristoren misterioa hobeto ezagutu eta bizi izan daigun. Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko
eta errege bizi da-eta gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Jauna
zuekin.
R/. Eta
zure Espirituarekin
V/. Bedeinkatu
zaizela Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Zoaze
Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak
Jainkoari.