2026/10/26

IV. Astelehena

BEZPERAK

Agurra

V/.  Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/.  Jauna, zatoz laster ni laguntzera.

V/.  Aintza Aitari eta Semeari,
        eta Espiritu Santuari.
        Lehen lez, orain eta beti,
        eta amaibako egunetan. Amen. 

Goratzarreak

    NOIZ ETORRIKO ZERA

Noiz etorriko / zera Zu, Jauna, /
—noiz etorriko?
Izango ote da / askatasunik /
—gizonontzako?

–Bihar omen zatoz, eta /
—- ez zera inoiz irixten;
–hor omen zaude Zu, eta /
—- guk ez zaitugu ikusten;
–maitasuna omen zera; /
—- gu, berriz, dena gorroto;
–batasuna zerala Zu; /
—- ta gu banaturik gaude.

Ludi hau ez da / zure erreinua; /
–ez da, ez, Jauna!

–Bizitzaren eremuan /
 bihotzez sartzen bagera:
–gure ogitik emanez /
 goserik den anaiari;
–elkarrengandik baztertuz /
 gorroto-bide guztiak;
–ona baizik ez eginez /
 gure bide guztietan:

Orduan, bai, / lur hau zure erreinu,
—orduan, Jauna!

 

Noiz etorriko / zera Zu, Jauna, /
—noiz etorriko?
Izango ote da / askatasunik /
—gizonontzako?

   Etsian bizi zaitezte, /
 hala esaten digute,
–pozten duzula gizona /
 eta bizkortzen, diote;
–baina hemen azpi-janak du /
 bere lana egiten,
–baina hemen gorrotoa da /
 gu-baitan jaun ta jabe.

Ludi hau ez da / zure erreinua; /
–ez da, ez, Jauna!

–Bizitzaren eremuan, /
 bihotzez sartzen bagera:
–bihotz batez elkarturik, /
 zaratarik egin gabe;
–puskatuaz zapalduen /
 morrontzak eta kateak;
–erromesei zabalduaz /
 gure etxeko ateak:

Orduan, bai, / lur hau zure erreinu,
—orduan, Jauna!

 

Noiz etorriko / zera Zu, Jauna, /
—noiz etorriko?
Izango ote da / askatasunik /
—gizonontzako?

–Zure mintzoen zentzua /
 zeharo aldatu dute,
–min estuaren oihua /
 ito beharrez dabiltza;
–beren neurriko jainko bat /
 egina dute Zurekin;
–saiatu-faltan ez dira /
 zure zerua erosten.

Ludi hau ez da / zure erreinua; /
–ez da, ez, Jauna!

–Bizitzaren eremuan /
 bihotzez sartzen bagera:
–gure haragi bihurtuz /
 zure Ebanjelioa;
–esanez, iratzartzea /
 beharrezkoa dugula;
–zintzoek badakustela /
 jadanik zure erreinua:

Orduan, bai, / lur hau zure erreinu,
—orduan, Jauna!

Salmoak

1 Ant. Eskerrak Jaunari, Haren maitasuna betikoa da-ta.

135 Salmoa, 1-9

Eskerrak Jaunari, ona da-ta:
      Haren maitasuna betikoa da-ta.
Eskerrak jainkoen Jainkoari:
      Haren maitasuna betikoa da-ta.
Eskerrak jaunen Jaunari:
      Haren maitasuna betikoa da-ta.

Bera da Mirarigile bakarra:
      Haren maitasuna betikoa da-ta.
Ortzia zuhurtasunez egin dau:
      Haren maitasuna betikoa da-ta.
Lurra ur-gainean sendotu dau:
      Haren maitasuna betikoa da-ta.

Argi-zuzi handiak egin ditu:
      Haren maitasuna betikoa da-ta.
Eguzkia, egunaren zaindari:
      Haren maitasuna betikoa da-ta.
Ilargia ta izarrak, gauaren zaindari:
      Haren maitasuna betikoa da-ta.

Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
      eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Eskerrak Jaunari, Haren maitasuna betikoa da-ta.

 

2 Ant.  Handi eta harrigarriak dira Zuk eginak, Jauna, Jainko ahalguztiduna.

135 Salmoa, 10-26  

Ejiptoko lehen semeak jo ditu:
      Haren maitasuna betikoa da-ta.
      Israel haien artetik atara dau:
      Haren maitasuna betikoa da-ta.
      Esku bizkorrez eta beso zabalez:
      Haren maitasuna betikoa da-ta.

Itsas-Gorria zati bi egin dau:
      Haren maitasuna betikoa da-ta.
      Israel herria tartetik ekarri dau:
      Haren maitasuna betikoa da-ta.
      Itsas-Gorrian Faraon bere gudariekin
      suntsitu dau:
      Haren maitasuna betikoa da-ta.

Bere herria basamortuan zehar
      eroan dau:
      Haren maitasuna betikoa da-ta.
      Errege handiak jo ditu:
      Haren maitasuna betikoa da-ta.
      Errege bizkorrak hil ditu:
      Haren maitasuna betikoa da-ta.

Sion, amortarren erregea:
      Haren maitasuna betikoa da-ta.
      Og, basandarren erregea:
      Haren maitasuna betikoa da-ta.
      Hareen lurra ondare emon deutso:
      Haren maitasuna betikoa da-ta.
      Ondare Israeli, bere morroiari:
      Haren maitasuna betikoa da-ta.

Gure jausialdian gutaz gogoratu da:
      Haren maitasuna betikoa da-ta.
      Arerioengandik onez atara gaitu:
      Haren maitasuna betikoa da-ta.
      Bizidun guztiei janaria emoten deutse:
      Haren maitasuna betikoa da-ta.

Eskerrak zeruko Jainkoari:
      Haren maitasuna betikoa da-ta.

Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
      eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Handi eta harrigarriak dira Zuk eginak, Jauna, Jainko ahalguztiduna.

 

3 Ant. Sasoia etorri zanean, Jainkoak Kristogan, Berau buru zala, gauza guztiak batu zituan.

         Kantika Ef 1, 3-10

Bedeinkatua izan bedi Jainkoa,
      Jesu Kristo gure Jaunaren Aita,
      Espirituaren era guztietako
      bedeinkapenez,
      zeruan Kristogan
      bedeinkatu gaituana.

Harengan aukeratu ginduzan-eta,
      mundua sortu baino lehen,
      bere aurrean, maitasunez,
      santu eta errugabe izan gaitezan.

Aurrez aukeratu ginduzan
      bere seme-alaba-orde izateko,
      Jesu Kristoren bidez,
      bere nahiaren onberatasunez;
      bere Seme maiteagan
      hain ugari emon deuskun
      graziaren aintzak
      Bera gorespenez bete daian.

Seme honengan,
      bere odolaz dogu erospena,
      eta pekatuen parkamena;
      halakoa izan da
      Haren grazia-aberastasuna.
      Oparo isuri deusku-ta bere grazia
      ezaguera osoz eta jakituriaz:

bere nahiaren misterioa
      ezagutuazo deusku,
      bere onginahiez erabagita eukana,
      garaia etortean beteko ebana.
      Zeruko eta lurreko gauza guztiak
      Kristogan batuko dituala,
      Berau buru dala.

Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
     eta amaibako egunetan. Amen. 

Ant. Sasoia etorri zanean, Jainkoak Kristogan, Berau buru zala, gauza guztiak batu zituan.

 

Jainkoaren hitza

Erm 12, 1-2

         Senideok: Jainkoaren errukiagatik eskatzen deutsuet, eskeini daizuezala zuen buruak, opari bizi, santu eta atsegingarri Jainkoarentzat; horixe da zuen egiazko gurtza. Ez zaitezte mundu honen antzeko egin, antz-barritu zaiteze ostera zuen eretxietan, Jainkoaren nahia ezagutu daizuen: on dana, atsegingarri jakona eta bikaina.

 

Galderantzuna 

V/.  Hauxe dinot nik: * erruki zakidaz, Jauna.
R/.  Hauxe dinot nik: * erruki zakidaz, Jauna. 

V/.  Osatu naizu, zure aurka hoben egina nozu-ta.
R/.  Urez eta odolez etorri zana. 

V/.  Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/.  Hauxe dinot nik: * erruki zakidaz, Jauna.


Magn. ant.
Konturatu zan aita, ordu haretantxe esan eutsola Jesusek «osatu jatzu semea». Eta sinistu egin eben berak eta etxeko guztiek.

Lk 1, 46-55

Handiesten dau nire arimak Jauna,
   pozaren pozez daukat nire barrua;
   Jainkoa da-ta nire salbamena,
   ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.

Dohatsu deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
   handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
   Santua da Haren izena,
   eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
   bildur deutsoenengana.

Bere besoaren indarra erabili dau,
   buru harroak triskatu dauz;
   bota dauz euren aulkitik handikiak,
   eta gora jaso dauz ezerezak;
   ondasunez bete dauz gosez egozanak
   eta esku hutsik bialdu asko eukenak.

 Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Konturatu zan aita, ordu haretantxe esan eutsola Jesusek «osatu jatzu semea». Eta sinistu egin eben berak eta etxeko guztiek.

 

Eskariak

         Goratu daigun Jainko Aita, bere Semearen ahoz agindu eban-eta, otoitzerako alkarregaz baturik eskatutako guztia emongo jakula. Agindu honetan oinarri harturik, eskatu deiogun:

Izan erruki, Jauna, zure herriarentzat.

      —Moisesek Sinain emondako Legea, Kristoren bidez osotu zenduan Jauna, * egizu, guztiek  ezagutu daiela Lege hori barruan idatzirik daukela, eta alkarte lez bete.

         —Emon agintariei menpekoen ardurea, * eta menpekoei, agintariei laguntzeko gogoa.

         —Zure indarrez, sendotu eizuz misiolarien adimen-bihotzak, * eta sortu eiezuz laguntzaile asko.

         —Egizu, hazi daitela umeengan zure grazia, * eta indartu daitela gazteengan, zure maitasuna ohitura garbietan.

         —Izan gogoan, Zugan hil diran gure senide guztiak, * eta emoiezu betiko bizia.

Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.

 
Otoitza

        Jainko Jauna, misterio harrigarriz barritzen dozu mundua; egizu, zure Eleizeak, misteriook ospatuz, oraingo laguntzak izan daizala eta betirauneko ondasunak jadetsi. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta gizaldi ta gizaldietan.


Amaierea

V/. Jauna zuekin.
R/. Eta zure Espirituarekin

V/. Bedeinkatu zaizela Jainko ahalguztidunak:
       Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.

V/. Zoaze Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.