II. BEZPERAK
Agurra
V/.
Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/.
Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Goratzarrea
HOR JAUNAREN EZAUGARRI
Hor Jaunaren ezaugarri,
hor gurutzea dirdaidun
bizia denak, hor hilik,
bizi berri eman zigun.
Guk egin-hobenen ziztak
bihotza zion agertu,
hoben hauek garbitzeko
ur-odola isuri du.
Errege-jantzi gorriaz
ederturiko zuhaitza,
gorputz santu hau hartzeko
zuhaitz guztietan hauta.
Dohatsu zu, besoetan
bait duzu gure Bizia;
infernuari diozu
kendu bere dun saria.
Gurutze, zu poz bakarra,
Pasio-aldi honetan,
gehitu zintzoen grazia
gaitza kendu gaiztoengan.
Salmoak
1
Ant. Zauritua eta lur-joa egoana, Jainkoak goratu egin dau bere eskoiez.
Sal
109
Hona,
Jaunak esana nire Jaunari
«Jesarri zakidaz eskoian,
zure etsaiak oin-aulki
jartzen deutsudazan bitartean».
Siondik
zabalduko dau Jaunak
zure aginte makilaren indarra:
«Izan zaitez nagusi
zure etsaien artean».
Handiki
zu jaiotegunetik
santu dirdaian,
ihintza lez sortuazoko zaitut
artizarraren aurrean.
Jaunak zin egin dau
eta ez jako damutuko:
«Melkisedeken sailean
abade zara zu behin betiko».
Nire
Jauna zure eskoian:
zapalduko ditu erregeak
hasarre-egunean.
Bidean
doala,
errekan edango dau ura,
horregatik jasoko dau burua.
Aintza
Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Zauritua eta lur-joa egoana, Jainkoak goratu egin dau bere eskoiez.
2
Ant. Jesu Kristoren odolak garbitu gaitu, Jainko biziaren zerbitzari izateko.
Sal
113b
Ez
guri, Jauna, ez guri,
emoiozu ospe zeure izenari,
onbera ta leial zaranagatik.
Atzerriek
zergaitik dinoe:
«Non dabe euren Jainkoa?»
Gure
Jainkoa zeruan dago,
nahi dauan guztia egiten dau.
Hareen jainko-irudiak zilar eta urre,
gizonen esku-lan dabez.
Ahoa
bai, eta hitzik ez dabe,
begiak bai, eta ez ikusten.
Belarriak bai, eta ez dabe entzunik,
sudurrak bai, eta ez usainik hartzerik.
Eskuak
bai, eta ikuturik ez,
oinak bai, baina ez doaz abiadan,
berbarik ez dabe eztarrian.
Horreen antzeko izan beitez horreeen egileak,
horreengan uste on dabenak.
Israel-etxeak
Jaunagan dau uste on:
laguntzaile ta babeski dau Ha.
Aaron-etxeak Jaunagan dau uste on:
laguntzaile ta babeski dau Ha.
Jaunaren bildur diranek
Jaunagan dabe uste on:
laguntzaile ta babeski Bera dabe.
Jauna
gutaz gogoratzen da,
eta bedeinkatuko gaitu:
bedeinkatuko dau Israel-etxea,
bedeinkatuko Aaron-etxea.
Bedeinkatuko ditu
Jaunaren bildur diranak,
handiak nahiz txikiak.
Ugaritu
zagizela Jaunak,
zuek eta zuen semeak.
Bedeinka zagizela Jaunak,
zeru-lurrak egin dituanak.
Zerua
da, zerua, Jaunarena,
lurra Harek gizonei emana.
Ez
dbee Jauna goresten il diranek,
ezta ixil-tokira jaisten diranek ere.
Bizi garanok, bai,
goresten dogu Jauna,
oraindanik betidaino.
Aintza
Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Jesu Kristoren odolak garbitu gaitu, Jainko biziaren zerbitzari izateko.
3
Ant. Gure pekatuak bere bizkarrean eroan ebazan haga-ganera; gu pekaturako hilik,
santutasunerako bizi izan gaitezan.
Kantika:
Ikus 1 Pe 2, 21b-24
Kristok
nekeak jasan zitun gugaitik,
bere urratsei jarraitzeko
eredua geuri itziz:
ez eban egin pekaturik,
ez eben aurkitu
Haren ahotan guzurrik.
Txarto-esaka
erabilenean,
ez eutsen txarto esanez erantzuten;
ez eutsen zemairik egiten nekaldian,
bere burua itziz
epaile zuzenaren eskuan.
Geure
pekatuak eroan ebazan
bere bizkarrean haga-ganera;
gu pekaturako hilik,
santutasunerako bizi izan gaitezan;
Haren zauriek osatu gaitue.
Aintza
Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Gure pekatuak bere bizkarrean eroan ebazan haga-ganera; gu pekaturako hilik,
santutasunerako bizi izan gaitezan.
Jainkoaren
hitza
Ap
Eg 13, 26-30a
Senideok, Abrahamen ondorengoak, eta Jainkoaren bildur zareenok: Zeuei bialdu
jatzue salbazino-hitz hau. Jerusalemdarrek eta hareen agintariek ez eben onartu
Jesus; ez ebezan ulertu zapatuero irakurten diran Profeten esanak, baina bete
egin ebezan Ha heriotzara eroanez. Eta heriotza merezi ebanik ezertxo ere
aurkitu ez arren, Ha hilteko eskatu eutsoen Pilatori. Eta Hari buruz idatzitako
guztiak bete ziranean, hagetik eratsi eben eta hilobian sartu. Baina Jainkoak
biztu egin eban hilen artetik.
Galderantzuna
V/. Gorespen Zuri, Kristo, * bedeinkatua Zu.
R/. Gorespen Zuri, Kristo, * bedeinkatua Zu.
V/. Zuk zeure kurutzeaz salbau dozu mundua.
R/. Bedeinkatua Zu.
V/.
Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/. Gorespen Zuri, Kristo, * bedeinkatua Zu.
Magn. ant. Idatzirik dago: Joko dot artzaina, eta sakabanatu egingo
dira artaldeko ardiak. Baina Ni biztu ondoren, aurretik joango naiatzue Galileara;
hantxe ikusiko nozue —dino Jaunak—.
Lk
1, 46-55
Handiesten
dau nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat nire barrua;
Jainkoa da-ta nire salbamena,
ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.
Dohatsu
deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena,
eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
bildur deutsoenengana.
Bere
besoaren indarra erabili dau,
buru harroak triskatu dauz;
bota dauz euren aulkitik handikiak,
eta gora jaso dauz ezerezak;
ondasunez bete dauz gosez egozanak
eta esku hutsik bialdu asko eukenak.
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant.
Idatzirik dago: Joko dot artzaina, eta sakabanatu egingo dira artaldeko
ardiak. Baina Ni biztu ondoren, aurretik joango naiatzue Galileara; hantxe
ikusiko nozue —dino Jaunak—.
Eskariak
Apaltasunez egin deiogun otoitz gizadiaren Salbatzaileari, bere nekaldia
jasateko eta holan aintzan sartzeko, Jerusalemera igon eban gure Jaunari, eta
esan deiogun:
Egizu
santu zure odolaz berrerositako herria.
—Gure Erosle, egizu, zure nekaldiari estuago itsatsi gakiozala neke-damuz, * biztuerako
aintza lortu daigun.
—Iguzu, zure amak, nahigabetuen poz-emoileak, babestu gaizala; * Zuk
alaitzen gaituzun lez, guk ere alaitu daiguzan negarrez dagozanak.
—Begitu bihotz onez, gure txarkeriekaitik bidean jausten diranei, * lagundu
eiezu, eta zentzundu gaizuz, zuzentasunak ta maitasunak urten daien garaile.
—Kurutzeko heriotzaraino menpeko eginik, zeure burua beheratu zenduan Horrek, *
emon zure zerbitzariei, menpeko eta eroankor izatea.
—Hildakoak zure gorputz argitsuaren antzeko bihurtu eizuz, * eta gu ere
egunen baten euren bizilagun egin gaizuz.
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jainko ahalguztidun betikoa, gizaki guztiei apaltasun-bidea erakusteko
gure Salbatzailea gizon egitea eta kurutzean hiltea nahi izan zendun; iguzu,
arren, Haren nekaldiko irakaspenak gogoan hartu daiguzala, Harekin batera biztu
gaitezan. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren
bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta
gizaldi ta gizaldietan.
Amaierea
V/.
Jauna zuekin.
R/.
Eta zure Espirituarekin
V/.
Bedeinkatu zaizela Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/.
Zoaze Jaunaren bakean.
R/.
Eskerrak Jainkoari.