2026/10/26

IV. Eguaztena

BEZPERAK

Agurra

V/.  Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/.  Jauna, zatoz laster ni laguntzera.

V/.  Aintza Aitari eta Semeari,
        eta Espiritu Santuari.
        Lehen lez, orain eta beti,
        eta amaibako egunetan. Amen. 

Goratzarreak

EGILE ON, ENTZUN

Egile on, entzun gure
otoitza eta negarra;
bekigu barau-aldi hau
salbabidezko indarra.

Bihotzaren ikertzaile,
badakizu huts gerana;
Zureganatzen denari
emaiozu barkamena.

Hoben asko dugun arren,
damutuoi barka, Jainko;
senda gure gaitzak, zure
izenaren osperako.

Hezi dezagun gorputza
neurriz jan eta edanez;
egigun damu-negarra
hobenaren bihotz-minez.

Jainko Hirukoitz dohatsu,
Jainko Bakar zoriontsu:
barau-aldi hau guztioi
on dakigula egizu, Amen.


Salmoak

1 Ant. Guztiz harrigarria jat, Jauna, zure jakitea.

138 Salmoa, 1-12

Jauna, Zeuk aztertzen nozu
      eta Zeuk ezagutzen:
      Zeuk dakizu noiz jasarten nazan,
      noiz jagitzen.
      Urrundik ulertzen dozuz
      nire gogorakizunak,
      noiz nabilen, noiz natzan,
      ikusten duzu Zuk,
      nire bide guztiak ezagunak dozuz. 

Nire hitza mihinera baino lehenago,
      ezaguna dozu zeharo.
      Atze ta aurre inguratzen nozu,
      eskua gainean ezartzen deustazu.
      Guztiz harrigarria jat holako jakitea,
      garaiegia: ezina jat buruz hartzea.

Nora noake urrutira zure arnasatik?
      Nora ihes egin zure begitartetik?
      Ortzira igongo baneu, hantxe zagoz,
      Lezan etxungo banintz, hantxe zagoz.

Joango banintz argi-txintarekin
           hegalak hartzera,
      eta itsas-muturreraino bizi izatera;
      hara ere zure eskuak nau zuzenduko,
      han zure eskoiak niri helduko.

Hau esango baneu:
      «Ilunak behintzat estalduko nau,
      argiaren ordez,
      gauak batuko nau»,
      iluna bera ez jatzu ilun,
      gauak egunak lez
      argi egingo deutsu,
      nahiz iluna, nahiz argia,
      bardin jatzu.

Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
      eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Guztiz harrigarria jat, Jauna, zure jakitea.

 

2 Ant.  Nik, Jaun honek, ikertzen dot bihotza eta aztertzen barrua; Neuk emoten deutsat bakotxari bere jokabideari dagokiona.

138 Salmoa, 13-18. 23-24

Nire barrua Zeuk eratu dozu,
      amaren sabelean Zeuk eiho nozu.
      Gora Zu,
      hin harrigarriro egin nozulako,
      Zuk eginak hain miragarri diralako.

Ederto ezagutzen zenduan nire barrua,
      nire izatea ez jatzun ezkutua,
      ezkutuan sortzen niharduala,
      lur-barrenean eihotzen niharduala.

Ikusi dabez
      Zure begiek nire egintzak,
      idatzirik dagoz guztiak
      zure liburuan,
      nire egunak mugaturik,
      izaten hasi baino lehenagoan.

Zure asmoak, ene Jainko,
      bai niri ezkutuak!
      Handia da hareen kopurua:
      bat-banatzen baditut,
      hondarra baino gehiago,
      azkenera heldurik ere,
      oraindik Zeugaz nago.

Aztertu naizu, ene Jainko,
      ikusi nire gogoa,
      ikertu naizu
      eta ezagutu nire asmoak.
      Ikusi bide txarretik ete nabilen,
      eroan naizu betiko bidetik.

Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
      eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Nik, Jaun honek, ikertzen dot bihotza eta aztertzen barrua; Neuk emoten deutsat bakotxari bere jokabideari dagokiona.

 

3 Ant. Gauza guztiak Bere bidez dira eginak, eta guztiek diraue Beragan.

         Kantika: Kol 1, 12-20

Eskerrak emoten deutsaguz
      Aita Jainkoari,
      argian, santuen oinorde-lagun
      egin gaituanari.

Ilunpearen menpetik atara gaitu-ta,
      eta bere Seme maitearen
      erreinura aldatu.
      Honexengan dogu erospena,
      Honexengan pekatuen parkamena.

Hau, Jainko ikusi-ezinaren irudi da,
      sorkari guztietan lehen-semea.
      Beronen bidez dira-ta eginak
      gauza guztiak,
      zeru-lurretakoak, agiri diranak
      eta ez diranak:
      Aulki, Jaun, Nagusi eta Agintedunak;
      gauza guztiak Beraren bidez
      eta Berarentzat dira eginak.

Diran guztiak baino lehenago da Bera,
      eta guztiek diraute Berarengan.
      Gorputzaren buru ere Bera da,
      Eleizaren buru, alegia.
      Bera da hasiera,
      hilen arteko lehen-semea,
      diran guztietan
      Bera izan dadin lehenengoa.

Jainkoaren gogoko izan da-ta
      betearen betea Harengan egotea,
      eta Haren bidez, gauza guztiak
      Berekin adiskidetzea;
      Haren kurutzeko odolaz
      bakeak eginik,
      zeru-lurretan diran guztiekin.

Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
      eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Gauza guztiak Bere bidez dira eginak, eta guztiek diraue Beragan.

 

Jainkoaren hitza

Flp 2, 1b-15a

         Bildur-ikaraz egizue lan zeuen buruak salbatzeko. Izan be, Jainkoak sortzen dau zuengan, bai nahi izatea eta baita egitea ere, bere nahiaren arabera. Egizue dana, marmarrik eta eztabaidarik barik; holan errurik barik eta garbi, Jainkoaren seme-alaba zintzo izango zaree.
 

Galderantzuna 

V/.  Hauxe dinot nik: * erruki zakidaz, Jauna.
R/.  Hauxe dinot nik: * erruki zakidaz, Jauna. 

V/. Osatu naizu, zure aurka hoben egina nozu-ta.
R/. Urez eta odolez etorri zana. 

V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/. Hauxe dinot nik: * erruki zakidaz, Jauna.


Magn. ant.
Nik ezin daiket neurez ezer egin; entzundako lez epaitzen dot, eta zuzena da nire epaia —dino Jaunak—.

Lk 1, 46-55

Handiesten dau nire arimak Jauna,
   pozaren pozez daukat nire barrua;
   Jainkoa da-ta nire salbamena,
   ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.

Dohatsu deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
   handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
   Santua da Haren izena,
   eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
   bildur deutsoenengana.

Bere besoaren indarra erabili dau,
   buru harroak triskatu dauz;
   bota dauz euren aulkitik handikiak,
   eta gora jaso dauz ezerezak;
   ondasunez bete dauz gosez egozanak
   eta esku hutsik bialdu asko eukenak.

 Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Nik ezin daiket neurez ezer egin; entzundako lez epaitzen dot, eta zuzena da nire epaia —dino Jaunak—.

 

Eskariak

         Aintza eta ospe Jainkoari, bere herriagaz Kristoren odolean itun barria eta betikoa egin, eta altarako sakramentuan barritzen daualako. Eskatu deiogun, esanez:

Bedeinkatu, Jauna, zure herria.

      —Zuzendu eizuz, Jauna, zure gogoaren arabera, herrien eta agintarien bihotzak, * benetan bilatu daien guztien onerako dana.

         —Sendotu eizu, guztia utzirik Kristori jarraitu deutsoenen leialtasuna, * Eleizearen santutasunaren ageri eta ikasbide eder bat emon deioen gizadiari.

         —Gizaki guztiak zeure antzeko egin dituzu; * egizu, bidezko ez diran gizarteko ezbardinkeria guztiak gorrotatu daiguzala.

         —Galdurik dagozan guztiak, bihurtu eizuz zure egia ta maitasunera, * eta irakatsi eiguzu harei laguntzen.

         —Zabaldu eiezu hildakoei zure aintzarako sarrerea, * betiraunean goretsi zaiezan.
 

Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.

 
Otoitza

      Jainko Jauna, zintzoen saritzaile eta pekatari damutuen parkatzaile, erruki zakiguz; eta pekatari garala autortzen dogunoi, emoiguzu parkamena eta bakea. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta gizaldi ta gizaldietan.


Amaierea

V/. Jauna zuekin.
R/. Eta zure Espirituarekin

V/. Bedeinkatu zaizela Jainko ahalguztidunak:
       Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.

V/. Zoaze Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.