BEZPERAK
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
EGILE ON, ENTZUN
Egile on,
entzun gure
otoitza eta negarra;
bekigu barau-aldi hau
salbabidezko indarra.
Bihotzaren
ikertzaile,
badakizu huts gerana;
Zureganatzen denari
emaiozu barkamena.
Hoben asko
dugun arren,
damutuoi barka, Jainko;
senda gure gaitzak, zure
izenaren osperako.
Hezi
dezagun gorputza
neurriz jan eta edanez;
egigun damu-negarra
hobenaren bihotz-minez.
Jainko Hirukoitz
dohatsu,
Jainko Bakar zoriontsu:
barau-aldi hau guztioi
on dakigula egizu, Amen.
1 Ant. Guztiz
harrigarria jat, Jauna, zure jakitea.
138 Salmoa, 1-12
Jauna, Zeuk aztertzen nozu
eta Zeuk ezagutzen:
Zeuk dakizu noiz jasarten nazan,
noiz jagitzen.
Urrundik ulertzen dozuz
nire gogorakizunak,
noiz nabilen, noiz natzan,
ikusten duzu Zuk,
nire bide guztiak ezagunak dozuz.
Nire hitza mihinera baino lehenago,
ezaguna dozu zeharo.
Atze ta aurre inguratzen nozu,
eskua gainean ezartzen deustazu.
Guztiz harrigarria jat holako jakitea,
garaiegia: ezina jat buruz hartzea.
Nora noake urrutira zure arnasatik?
Nora ihes egin zure begitartetik?
Ortzira igongo baneu, hantxe zagoz,
Lezan etxungo banintz, hantxe zagoz.
Joango banintz argi-txintarekin
hegalak hartzera,
eta itsas-muturreraino bizi izatera;
hara ere zure eskuak nau zuzenduko,
han zure eskoiak niri helduko.
Hau esango baneu:
«Ilunak behintzat estalduko nau,
argiaren ordez,
gauak batuko nau»,
iluna bera ez jatzu ilun,
gauak egunak lez
argi egingo deutsu,
nahiz iluna, nahiz argia,
bardin jatzu.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Guztiz
harrigarria jat, Jauna, zure jakitea.
2 Ant. Nik,
Jaun honek, ikertzen dot bihotza eta aztertzen barrua; Neuk emoten deutsat
bakotxari bere jokabideari dagokiona.
138 Salmoa, 13-18. 23-24
Nire barrua Zeuk eratu dozu,
amaren sabelean Zeuk eiho nozu.
Gora Zu,
hin harrigarriro egin nozulako,
Zuk eginak hain miragarri diralako.
Ederto ezagutzen zenduan nire barrua,
nire izatea ez jatzun ezkutua,
ezkutuan sortzen niharduala,
lur-barrenean eihotzen niharduala.
Ikusi dabez
Zure begiek nire egintzak,
idatzirik dagoz guztiak
zure liburuan,
nire egunak mugaturik,
izaten hasi baino lehenagoan.
Zure asmoak, ene Jainko,
bai niri ezkutuak!
Handia da hareen kopurua:
bat-banatzen baditut,
hondarra baino gehiago,
azkenera heldurik ere,
oraindik Zeugaz nago.
Aztertu naizu, ene Jainko,
ikusi nire gogoa,
ikertu naizu
eta ezagutu nire asmoak.
Ikusi bide txarretik ete nabilen,
eroan naizu betiko bidetik.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Nik,
Jaun honek, ikertzen dot bihotza eta aztertzen barrua; Neuk emoten deutsat
bakotxari bere jokabideari dagokiona.
3 Ant. Gauza
guztiak Bere bidez dira eginak, eta guztiek diraue Beragan.
Kantika: Kol 1, 12-20
Eskerrak emoten deutsaguz
Aita Jainkoari,
argian, santuen oinorde-lagun
egin gaituanari.
Ilunpearen menpetik atara gaitu-ta,
eta bere Seme maitearen
erreinura aldatu.
Honexengan dogu erospena,
Honexengan pekatuen parkamena.
Hau, Jainko ikusi-ezinaren irudi da,
sorkari guztietan lehen-semea.
Beronen bidez dira-ta eginak
gauza guztiak,
zeru-lurretakoak, agiri diranak
eta ez diranak:
Aulki, Jaun, Nagusi eta Agintedunak;
gauza guztiak Beraren bidez
eta Berarentzat dira eginak.
Diran guztiak baino lehenago da Bera,
eta guztiek diraute Berarengan.
Gorputzaren buru ere Bera da,
Eleizaren buru, alegia.
Bera da hasiera,
hilen arteko lehen-semea,
diran guztietan
Bera izan dadin lehenengoa.
Jainkoaren gogoko izan da-ta
betearen betea Harengan egotea,
eta Haren bidez, gauza guztiak
Berekin adiskidetzea;
Haren kurutzeko odolaz
bakeak eginik,
zeru-lurretan diran guztiekin.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako
egunetan. Amen.
Ant. Gauza
guztiak Bere bidez dira eginak, eta guztiek diraue Beragan.
Jainkoaren hitza
Flp 2, 12b-15a
Bildur-ikaraz egizue lan zeuon buruak salbatzeko. Izan ere, Jainkoak sortzen dau
zuengan, bai nahi izatea, bai egitea, bere nahiaren arabera. Egizue dana,
marmarrik eta eztabaidarik barik; holan errurik barik eta garbi, Jainkoaren
seme-alaba zintzo izango zaree.
Galderantzuna
V/. Hauxe
dinot nik: * erruki zakidaz, Jauna.
R/. Hauxe
dinot nik: * erruki zakidaz, Jauna.
V/. Osatu
naizu, zure aurka hoben egina nozu-ta.
R/. Urez
eta odolez etorri zana.
V/. Aintza
Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/. Hauxe
dinot nik: * erruki zakidaz, Jauna.
Magn. ant. Limosna emoterakoan,
ez bei jakin zure ezkerrak, eskoiak egiten dauana.
Lk 1,
46-55
Handiesten dau nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat nire barrua;
Jainkoa da-ta nire salbamena,
ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.
Dohatsu deituko nabe gaurtik
gizaldi guztiek,
handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena,
eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
bildur deutsoenengana.
Bere besoaren indarra erabili dau,
buru harroak triskatu dauz;
bota dauz euren aulkitik handikiak,
eta gora jaso dauz ezerezak;
ondasunez bete dauz gosez egozanak
eta esku hutsik bialdu asko eukenak.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Limosna emoterakoan,
ez bei jakin zure ezkerrak, eskoiak egiten dauana.
Eskariak
Aintza
eta ospe Jainkoari, Bere herriarekin Kristoren odolean itun barria eta betikoa
egin, eta altarako sakramentuan barritzen daualako. Eskatu deiogun, esanez:
Bedeinkatu, Jauna, zure herria.
—Zuzendu
eizuz, Jauna, zure gogoaren arabera, herrien eta agintarien bihotzak, * guztien
onerako dana bilatu daien benetan.
—Sendotu
eizu, guztia lagata Kristori jarraitu deutsoenen leialtasuna, * Eleizaren
santutasunaren ageri eta ikasbide eder bat emon deioen gizadiari
—Gizaki
guztiak zeure antzeko egin dituzu; * egizu, bidezko ez diran gizarteko desbardinkeria
guztiak gorrotatu daiguzala.
—Galdurik
dabilzan guztiak, bihurtu eizuz zure egia eta maitasunera, * eta irakatsi eiguzu
harei laguntzen.
—Zabaldu
eiezu hildakoei zure aintzarako sarrera, * betikotasunean goretsi zaiezan.
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Indartu
gaizuz, Jauna, zure laguntzaz, Garizumaren hasiera honetan, bihotz-barritzeari
ekin deiogun, penitentziaren bidez arerio gaiztoari gogor egiteko. Zure Seme
Jesukristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin
eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-eta gizaldi eta
gizaldietan.
Amaierea
V/. Jauna
zuekin.
R/. Eta
zure Espirituarekin
V/. Bedeinkatu
zaizela Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Zoaze
Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak
Jainkoari.