II BEZPERAK
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
EGILE ON, ENTZUN
Egile on, entzun gure
otoitza eta negarra;
bekigu barau-aldi hau
salbabidezko indarra.
Bihotzaren ikertzaile,
badakizu huts gerana;
Zureganatzen denari
emaiozu barkamena.
Hoben asko dugun arren,
damutuoi barka, Jainko;
senda gure gaitzak, zure
izenaren osperako.
Hezi dezagun gorputza
neurriz jan eta edanez;
egigun damu-negarra
hobenaren bihotz-minez.
Jainko Hirukoitz dohatsu,
Jainko Bakar zoriontsu:
barau-aldi hau guztioi
on dakigula egizu, Amen
Salmoak
1 Ant. Jauna
zure Jainkoa gurtuko dozu, eta Bera baino ez dozu zerbiduko.
Sal 109
Hona, Jaunak
esana nire Jaunari
«Jesarri zakidaz eskoian,
zure etsaiak oin-aulki
jartzen deutsudazan bitartean».
Siondik
zabalduko dau Jaunak
zure aginte makilaren indarra:
«Izan zaitez nagusi
zure etsaien artean».
Handiki zu
jaiotegunetik
santu dirdaian,
ihintza lez sortuazoko zaitut
artizarraren aurrean.
Jaunak zin egin dau
eta ez jako damutuko:
«Melkisedeken sailean
abade zara zu behin betiko».
Nire Jauna
zure eskoian:
zapalduko ditu erregeak
hasarre-egunean.
Bidean doala,
errekan edango dau ura,
horregatik jasoko dau burua.
Aintza Aitari
eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Jauna
zure Jainkoa gurtuko dozu, eta Bera baino ez dozu zerbiduko.
2 Ant. Oraintxe
da sasoi egokia, oraintxe salbazino-eguna.
Sal 113a
Israel-herriak
urten ebanean Ejiptotik,
Jakob-en etxea erbestetik,
Juda bihurtu jakon jauretxe,
Israel, bere lurralde.
Ikustean,
itsasoak ihes,
atzera egin eban Jordanek.
Mendiek jauzi egin eben
ahariek lez,
munoek, arkumeek lez.
Ihes zoaz,
itsaso, zergaitik?
Jordan, atzera zergaitik?
Zergaitik egin jauzi, mendiak,
ahariek lez?
munoak, arkumeek lez?
Ikara zaitez,
lurra, Jaunaren aurrean,
Jakoben Jainkoaren aurrean.
Harek harkatxa ur-barruti
bihurtzen dau-ta,
hatxa, ur-iturri.
Aintza Aitari
eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Oraintxe
da sasoi egokia, oraintxe salbazino-eguna.
3 Ant. Begira,
bidean gora Jerusalemera goaz, eta Gizonaren Semeaz idatzita dagoan guztia
beteko da.
Kantika: Ik 1
Pe 2, 21b-24
Kristok nekeak
jasan ebazan gugaitik,
bere urratsei jarraitzeko
eredua itzirik guri:
ez eban egin pekaturik,
ez eben aurkitu
Haren ahotan guzurrik.
Txarto-esaka erabilenean,
ez eutsen txarto esanez erantzuten;
ez eutsen zemairik egiten nekaldian,
bere burua itzirik
epaile zuzenaren eskuetan.
Gure pekatuak
bere bizkarrean
eroan ebazan haga-ganera;
gu, pekaturako hilik,
santutasunerako bizi izan gaitezan;
Haren zauriek sendatu gaitue.
Aintza Aitari
eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Begira,
bidean gora Jerusalemera goaz, eta Gizonaren Semeaz idatzita dagoan guztia
beteko da.
Jainkoaren hitza
Erm 6, 6-11
Ezagutu
daigun, gure antxinako gizona Kristogaz kurutzean josia izan dala, pekatuzko
izaera hau ezereztuta gelditu eiten, eta holan, gu pekatuaren morrontzatik
askatuak izan gaitezan. Inor hilten danean, pekatutik askatuta gelditzen da-ta.
Halan ba, gu ere Kristogaz hil bagara, sinisten dogu, bizi izan ere Beragaz
bizi izango garala; izan be, badakigu Kristo hilen artetik biztu zan ezkero, ez
dala barriro hilgo; heriotzeak ez dau Harengan gehiago aginterik. Haren hiltea,
pekatuarentzat behin betiko hiltea izan zan-eta; eta Haren bizi izatea, Jainkoarentzat
bizi izatea da. Holan, ba, Zuek ere euki eizuez zeuen buruak pekatuarentzat hilak
lez eta Jainkoarentzat biziak, Kristo Jesus gure Jaunagan.
Galderantzuna
V/. Entzun, Jauna, eta erruki zakiguz; * pekatu
egin dogu-ta.
R/. Entzun, Jauna, eta erruki zakiguz; * pekatu
egin dogu-ta.
V/. Entzun, Kristo, gure otoitza.
R/. Pekatu egin dogu-ta.
V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu
Santuari.
R/. Entzun, Jauna, eta erruki zakiguz;
* pekatu egin dogu-ta.
Magn. ant. Betirauneko Salbatzaile, zaindu gaizuz; izan zaitez
gure laguntzaile, etsai maltzurraren sareetan jausi ez gaitezan.
Lk 1,
46-55
Handiesten dau
nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat nire barrua;
Jainkoa da-ta nire salbamena,
ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.
Dohatsu
deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena,
eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
bildur deutsoenengana.
Bere besoaren
indarra erabili dau,
buru harroak triskatu dauz;
bota dauz euren aulkitik handikiak,
eta gora jaso dauz ezerezak;
ondasunez bete dauz gosez egozanak
eta esku hutsik bialdu asko eukenak.
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Betirauneko
Salbatzaile, zaindu gaizuz; izan zaitez gure laguntzaile, etsai maltzurraren
sareetan jausi ez gaitezan.
Eskariak
Jainkoak, bere Semearen bitartez,
kutsurik bako hazitik sortu eban bere herria. Goretsi daigun eta bihotz-bihotzez
esan deiogun:
Erruki zakioz,
Jauna, zure herriari.
—Entzun, Jainko errukitsu Horrek, zure herriaren alde zuzentzen deutsuguzan
otoitzak, * eta egizu, gorputz-janariz asetzea baino nahiago izan daiala
zure hitzaz asetzea.
—Erakutsi eiguzu, guretarrak eta gizon
guztiak bardin eta benetan maitatzen, * eta harei bakean eta onean laguntzen.
—Begira, Jauna, Bateoaren bitartez
bizi-barrituak izango diran kristaugaiei, * harri biziz egindako etxe izan
daitezan Zuretzat.
—Jonasen esanaren bitartez,
ninibetarrak damura ekarriazo zenduzan Horrek, * zuzendu eizuz, zure hitzaren
bidez, pekatarien bihotzak.
—Emoiezu hil-zorian dagozanei,
Kristo auzi-maisuagana lasai joateko bidea, * zure aurpegia ikusiz, zoriontsu
izan daitezan betiko.
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jainko ahalguztiduna,
Garizumako eleizkizunek eta penitentziek egiazko bihotz-barritzera eroan
gaiezala Kristoren misterioa hobeto ezagutu eta bizi izan daigun. Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-eta
gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Jauna
zuekin.
R/. Eta
zure Espirituarekin
V/. Bedeinkatu
zaizela Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Zoaze
Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak
Jainkoari.