BEZPERAK
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
NOIZ ETORRIKO ZERA
Noiz etorriko / zera Zu,
Jauna, /
—noiz etorriko?
Izango ote da /
askatasunik /
—gizonontzako?
–Bihar omen zatoz, eta /
—- ez zera inoiz irixten;
–hor omen zaude Zu, eta /
—- guk ez zaitugu ikusten;
–maitasuna omen zera; /
—- gu, berriz, dena gorroto;
–batasuna zerala Zu; /
—- ta gu banaturik gaude.
Ludi hau ez da / zure
erreinua; /
–ez da, ez, Jauna!
–Bizitzaren eremuan /
bihotzez sartzen bagera:
–gure ogitik emanez /
goserik den anaiari;
–elkarrengandik baztertuz /
gorroto-bide guztiak;
–ona baizik ez eginez /
gure bide guztietan:
Orduan, bai, / lur hau zure
erreinu,
—orduan, Jauna!
Noiz etorriko / zera Zu,
Jauna, /
—noiz etorriko?
Izango ote da /
askatasunik /
—gizonontzako?
Etsian bizi zaitezte, /
hala esaten digute,
–pozten duzula gizona /
eta bizkortzen, diote;
–baina hemen azpi-janak du /
bere lana egiten,
–baina hemen gorrotoa da /
gu-baitan jaun ta jabe.
Ludi hau ez da / zure
erreinua; /
–ez da, ez, Jauna!
–Bizitzaren eremuan, /
bihotzez sartzen bagera:
–bihotz batez elkarturik, /
zaratarik egin gabe;
–puskatuaz zapalduen /
morrontzak eta kateak;
–erromesei zabalduaz /
gure etxeko ateak:
Orduan, bai, / lur hau zure
erreinu,
—orduan, Jauna!
Noiz etorriko / zera Zu,
Jauna, /
—noiz etorriko?
Izango ote da /
askatasunik /
—gizonontzako?
–Zure mintzoen zentzua /
zeharo aldatu dute,
–min estuaren oihua /
ito beharrez dabiltza;
–beren neurriko jainko bat /
egina dute Zurekin;
–saiatu-faltan ez dira /
zure zerua erosten.
Ludi hau ez da / zure
erreinua; /
–ez da, ez, Jauna!
–Bizitzaren eremuan /
bihotzez sartzen bagera:
–gure haragi bihurtuz /
zure Ebanjelioa;
–esanez, iratzartzea /
beharrezkoa dugula;
–zintzoek badakustela /
jadanik zure erreinua:
Orduan, bai, / lur hau zure erreinu,
—orduan, Jauna!
Salmoak
1 Ant. Jaunak
begiko dau behartsua.
Sal 10
Jaunagana
batzen naz.
Zergaitik niri esan:
«Alde mendira,
hegaztiaren antzera, hegan.
Izan ere, gaiztoek
uztaia tenkatu dute,
eta gezia uztai-harian jarri,
bihotz zuzenekoak
ilunpean jo nahirik.
Oinarriek hutsegiten badabe,
zintzoak zer egin daike?»
Jauna bere
etxe santuan;
Jaunak zeruak jesarleku;
begiak argi daukaz,
gizakiak betazalez ikertzen ditu.
Jaunak ikertzen zintzoa ta gaiztoa,
Haren bihotzak
indarkeria-zaleentzat gorrotoa.
Gaiztoen
gainera txingarrak,
infernu-harria euri,
sargori-haizea izango dabe
edontziko edari.
Zuzena da-ta Jauna,
zuzentasuna dau maite,
Haren aurpegia
zintzoek ikusiko dabe.
Aintza Aitari
eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Jaunak
begiko dau behartsua.
2 Ant. Zorionekoak,
bihotzez garbi diranak; honeexek ikusiko dabe-ta Jaungoikoa.
Sal 14
Jauna, nor
dagoke zure txabolan?
Nor bizi daiteke
zure mendi santuan?
Akatsik barik eta zintzo dabilana,
bere artean egia dinoana;
mihinez inor bezten ez dauana,
hurkoari txarrik egiten ez deutsona,
auzokoa lotsagarri izten ez dauana;
gaiztoari
esker txarra emoten deutsona,
Jainko-bildur dana
ospatzen dauana;
bere kaltetan zin eginik ere
aldatzen ez dana,
dirua irabazitan emoten ez dauana,
erru bakoaren aurka
eskupekorik hartzen ez dauana.
Honeek egiten
dituana,
ez da kolokatuko sekulan
Aintza Aitari
eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Zorionekoak,
bihotzez garbi diranak; honeexek ikusiko dabe-ta Jaungoikoa.
3 Ant. Jainkoak
aurrez aukeratu ginduzan Jesu Kristoren bidez, bere seme-alaba-orde izateko.
Kantika: Ef 1, 3-10
Bedeinkatua
izan bedi Jainkoa,
Jesu Kristo gure Jaunaren Aita,
Espirituaren era guztietako
bedeinkapenez,
zeruan Kristogan
bedeinkatu gaituana.
Harengan
aukeratu ginduzan-eta,
mundua sortu baino lehen,
bere aurrean, maitasunez,
santu eta errugabe izan gaitezan.
Aurrez
aukeratu ginduzan
bere seme-alaba-orde izateko,
Jesu Kristoren bidez,
bere nahiaren onberatasunez;
bere Seme maiteagan
hain ugari emon deuskun
graziaren aintzak
Bera gorespenez bete daian.
Seme honengan,
bere odolaz dogu erospena,
eta pekatuen parkamena;
halakoa izan da
Haren grazia-aberastasuna.
Oparo isuri deusku-ta bere grazia
ezaguera osoz eta jakituriaz:
bere nahiaren
misterioa
ezagutuazo deusku,
bere onginahiez erabagita eukana,
garaia etortean beteko ebana.
Zeruko eta lurreko gauza guztiak
Kristogan batuko dituala,
Berau buru dala.
Aintza Aitari
eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Jainkoak
aurrez aukeratu ginduzan Jesu Kristoren bidez, bere seme-alaba-orde izateko.
Jainkoaren
hitza
Erm
5, 8-9
Honetantxe
erakusten dau Jainkoak, guretzat dauan maitasuna: gu, pekatari ginala, Kristo geure
alde hil zan-eta. Beraz, orain Haren odolaz zuzentasuna jadetsi dogun ezkero, oindino
gehiago salbatuko gera hasarretik Berari esker.
Galderantzuna
V/.
Hauxe dinot nik: * erruki zakidaz, Jauna.
R/. Hauxe dinot nik: * erruki zakidaz,
Jauna.
V/. Osatu naizu, zure aurka hoben egina nozu-ta.
R/. Urez eta odolez etorri zana.
V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu
Santuari.
R/. Hauxe dinot nik: * erruki zakidaz,
Jauna.
Magn. ant. Ni neu naz,
neure buruaren autormen egiten dodana —dino Jaunak—; baina Ni bialdu nauan
Aitak ere egiten dau aitormen Nitaz.
Lk
1, 46-55
Handiesten
dau nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat nire barrua;
Jainkoa da-ta nire salbamena,
ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.
Dohatsu
deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena,
eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
bildur deutsoenengana.
Bere
besoaren indarra erabili dau,
buru harroak triskatu dauz;
bota dauz euren aulkitik handikiak,
eta gora jaso dauz ezerezak;
ondasunez bete dauz gosez egozanak
eta esku hutsik bialdu asko eukenak.
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant.
Ni neu naz, neure
buruaren autormen egiten dodana —dino Jaunak—; baina Ni bialdu nauan Aitak ere
egiten dau aitormen Nitaz.
Eskariak
Bere herri garanok, pekatutik atara gaituan Jesu Kristo gure Jaunari, apalik
egin deiogun dei, esanez:
Jesus, Daviden
Seme, erruki zakiguz.
—Jesus Jauna, zeure burua emon zenduan zure Eleiza Santuaren alde, bera uraren
eta hitzaren bidez santu egiteko; * barritu eta garbitu eizu
behin-eta-barriro penitentziaren bidez.
—Maisu on, erakutsi eiezu gazteei, bakotxarentzat izendaturik daukazun bidea, *
haretan ibili daitezan eta on dakien.
—Gaixo guztientzat errukia azaldu zenduan Horrek, bizkortu eizu gure gaixoen
itxaropidea, eta osatu eizuz; * eta gu egin gaizuz arduratsu, behar dan lez
begiratzeko harei.
—Egizu, Jauna, oroitu gaitezala beti, Bateoan hrtutako kristau-handitasunaz, * Zuretzat
bizi izan gaitezan beti.
—Emon hildakoei bakea eta aintza, * guztiok batera, egun baten zeure etxean
alkartu gaitezan.
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jauna, zure
grazia neurribakoak era guztietako bedeinkapenez aberasten gaitu; iguzu,
pekatuaren zaharkeriatik bizi barrira etorrita, prestau gaitezala zeruko
erreinuaren osperako. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta
Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta gizaldi ta gizaldietan.
Amaierea
V/. Jauna
zuekin.
R/. Eta
zure Espirituarekin
V/. Bedeinkatu
zaizela Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Zoaze
Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak
Jainkoari.