BEZPERAK
Agurra
V/.
Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/.
Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
OI GURUTZEA
—–Zure besotan, oi gurutzea,
hil zaigu Jesus maitea.
—–Haren gurutze ezartzailea
—–ni naiz, ni pekataria.
Oi gurutzea, oi gurutzea,
gurutze santu maitea.
—–Jesu Kristoren odolak zaitu
—–Kalbarioan gorritu.
—–Ezerk geroztik munduan ez du
—–zuk bezainbat distiratu.
Oi gurutzea, oi gurutzea,
gurutze santu maitea.
Etsaiarekin beti burrukan
—–hemen gabiltza munduan.
—–Gure gidari zu bazaitugu,
—–nork gu garaitu orduan?
Oi gurutzea, oi gurutzea,
gurutze santu maitea.
Jesu Kristori
zurekin baizik
—–ez dio inork jarraitzen.
—–Zure bidetik da beti zuzen
—–kristaua zeruratutzen.
Salmoak
1
Ant. Hilen arteko lehen-seme
eta munduko erregeen nagusi danak, errege-leinu egin gaitu Jainko bere
Aitarentzat.
Sal 71, 2-11
Emoiozu,
Jainko, zure auzia erregeri,
zure zuzentasuna errege-semeari.
Zaindu bei zure herria zuzentasunez,
eta zure gizagaixoak zuzenbidez.
Mendiek
herriari bakea ekarri beioe,
eta munoek zuzenbidea.
Herriko zaurgarriak babestu beiz
salbatu behartsuen seme-alabak,
xehatu beiz zapaltzaileak.
Eguzkia haina
luzaro bizi bedi,
ilargia haina gizaldiz gizaldi.
Jatsi bedi euria belartzara lez,
lurra asetzen dauan
euri-lanbroa lez.
Zuzentasuna
garatuko da
haren egunetan,
bakea ugari ilargia amatau artean.
Nagusi izan bedi itsasotik itsasoraino,
Ibaitik lehor-mugaraino.
Arerioak
aurrean jakoz ahuspeztuko,
haren etsaiek hautsa dabe miazkatuko.
Tarsisko eta uharteetako erregeek
ekarriko deutsoez esku-ikusiak,
Arabiako eta Sabako erregeek
emariak.
Aintza Aitari
eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Hilen arteko lehen-seme
eta munduko erregeen nagusi danak, errege-leinu egin gaitu Jainko bere
Aitarentzat.
2 Ant. Onik atarako dau Jaunak
oihuka diharduan jente xehea, eta laguntzailerik ez dauan dohakabea.
Salmoa 71, 12-19
Errege guztiek
agurtuko dabe ahuspez,
atzerri guztiek zerbituko.
Onik atarako dau-ta
oihuka diharduan jente zaurgarria,
eta laguntzailerik ez dauan dohakabea.
Apalarentzat
eta behartsuarentzat
izango dau errukia,
salbauko dau behartsuen bizia.
Gogorkeria ta zapalketatik
aterako ditu,
hareen odola harentzat baliotsu.
Bizi bedi! Eta
Arabia-ko urretik
emongo deutsoe,
haren alde beti egingo dute otoitz,
atergabe bedeinkatuko dabe.
Gari ugari
izango da soloetan,
balantzan egongo da
mendi-tontorretan;
emongo dau uzta Libanok lez,
iria loratuko da
zelaiko belarra bezala.
Betiko izan
bedi haren izena,
eguzki-argia haina
haren izenaren iraupena.
Lurreko leinu guztiak †
Harengan izango dira bedeinkatuak,
herri guztiek
dohatsu autortuko dabe ura.
Bedeinkatua
Jauna, Israelgo Jainkoa,
mirariak egiten bakarra!
Bedeinkatua Haren izen ederra
beti eta beti,
eta Haren aintzaz
lurbira osoa bete bedi!
Amen, amen!
Aintza Aitari
eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Onik atarako dau Jaunak
oihuka diharduan jente xehea, eta laguntzailerik ez dauan dohakabea.
3 Ant. Santuek azpiratu egin dabe
Bildotsaren odolaz, eta emon daben autormenaz.
Kantika: Apk 11, 17-18; 12, 10b-12a
Eskerrak
emoten deutsuguz, Jauna,
bazaran eta bazinan
Jainko ahalguztiduna;
zure ahalmen handiaz
jabetu zara-ta,
eta errege izaten hasia zara.
Haserretu
ziran atzerriak,
baina heldu da zure haserrea,
eta hilak epaitzeko ordua;
heldu jake sari-ordua
zure zerbitzari profetei,
eta santu eta zure izenaren
bildur diranei,
txikiei nahiz handiei.
Orain etorri
da salbamena,
gure Jainkoaren
indarra ta erregetza,
eta bere Kristoren ahalmena;
jaurtia izan da-ta
gure senideen salatzailea,
gure Jainkoaren aurrean,
gau ta egun, salatzen zituena.
Hareek
azpiratu dabe Bildotsaren odolaz,
eta emon daben autormenaz:
euren bizia ez dabe-ta izan maiteago,
heriotza baino.
Poztu zaiteze,
beraz, zeruak,
eta euretan bizi zareenak.
Aintza Aitari
eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Santuek azpiratu egin dabe
Bildotsaren odolaz, eta emon daben autormenaz.
Jainkoaren hitza
Eb 13, 12-15
-Jesusek,
herria bere odolaz santutzeagaitik, atez-kanpo hartu eban nekaldia. Urten
daigun, bada, Harengana, oihal-txabolatik kanpora, Beraren lotsakizuna
daroagula. Ez daukagu-ta hemen betiko bizilekurik, gerokoaren bila gabilz-eta.
Beraz, Jesusen bitartez eskeini deiogun beti Jainkoari gorespen-oparia, hau da,
Haren izena autortzen daben ezpanen frutua.
Galderantzunaren ordez hauxe esaten da
Ant.
Kristo gugaitik menpeko egin zan heriotzaraino, kurutzeko heriotzaraino.
Magn. ant. Jaten ziharduela,
Jesusek ogia hartu eta bedeinkapen-otoitza eginez, zatitu eban eta bere
ikasleei emon eutsen.
Lk
1, 46-55
Handiesten
dau nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat nire barrua;
Jainkoa da-ta nire salbamena,
ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.
Dohatsu
deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena,
eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
bildur deutsoenengana.
Bere
besoaren indarra erabili dau,
buru harroak triskatu dauz;
bota dauz euren aulkitik handikiak,
eta gora jaso dauz ezerezak;
ondasunez bete dauz gosez egozanak
eta esku hutsik bialdu asko eukenak.
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant.
Jaten ziharduela,
Jesusek ogia hartu eta bedeinkapen-otoitza eginez, zatitu eban eta bere
ikasleei emon eutsen.
Eskariak
Gurtu daigun, heriotza heriotzeaz ezereztu eta bizia
piztueraz, berritu zuen gizadiaren Salbatzailea, eta eska dezaiogun apaltasunez:
Egizu santu zure odolaz berrerositako herria.
—Gure Erosle, egizu, zure nekaldiari estuago itsatsi gakiozala neke-damuz, * biztuerako
aintza lortu daigun.
—Iguzu, zure amak, nahigabetuen poz-emoileak, babestu gaizala; * Zuk
alaitzen gaituzun lez, guk ere alaitu daiguzan negarrez dagozanak.
—Begitu bihotz onez, gure txarkeriekaitik bidean jausten diranei, * lagundu
eiezu, eta zentzundu gaizuz, zuzentasunak ta maitasunak urten daien garaile.
—Kurutzeko heriotzaraino menpeko eginik, zeure burua beheratu zenduan Horrek, *
emon zure zerbitzariei, menpeko eta eroankor izatea.
—Hildakoak zure gorputz argitsuaren antzeko bihurtu eizuz, * eta gu ere egunen
baten euren bizilagun egin gaizuz.
Gure
Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jainko ahalguztiduna,
zure aintzarako eta gizakien salbazinorako, abade nagusi egin zenduan Kristo; egizu,
zure Semearen odol baliotsuaz Zuretzat erositako kristau-herriak hartu daiala
Jaunaren oroipeneko Eukaristian, Kristoren nekaldiaren eta biztueraren frutua. Zurekin
eta Espiritu Santuarekin batean
Jainko eta errege bizi da-ta gizaldi ta gizaldietan.
Amaierea
V/.
Jauna zuekin.
R/.
Eta zure Espirituarekin
V/.
Bedeinkatu zaizela Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/.
Zoaze Jaunaren bakean.
R/.
Eskerrak Jainkoari.