2026/10/26

III. Eguena

BEZPERAK

Agurra

V/.  Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/.  Jauna, zatoz laster ni laguntzera.

V/.  Aintza Aitari eta Semeari,
        eta Espiritu Santuari.
        Lehen lez, orain eta beti,
        eta amaibako egunetan. Amen. 

Goratzarreak

    NOIZ ETORRIKO ZERA

Noiz etorriko / zera Zu, Jauna, /
—noiz etorriko?
Izango ote da / askatasunik /
—gizonontzako?

–Bihar omen zatoz, eta /
—- ez zera inoiz irixten;
–hor omen zaude Zu, eta /
—- guk ez zaitugu ikusten;
–maitasuna omen zera; /
—- gu, berriz, dena gorroto;
–batasuna zerala Zu; /
—- ta gu banaturik gaude.

Ludi hau ez da / zure erreinua; /
–ez da, ez, Jauna!

–Bizitzaren eremuan /
 bihotzez sartzen bagera:
–gure ogitik emanez /
 goserik den anaiari;
–elkarrengandik baztertuz /
 gorroto-bide guztiak;
–ona baizik ez eginez /
 gure bide guztietan:

Orduan, bai, / lur hau zure erreinu,
—orduan, Jauna!

 

Noiz etorriko / zera Zu, Jauna, /
—noiz etorriko?
Izango ote da / askatasunik /
—gizonontzako?

   Etsian bizi zaitezte, /
 hala esaten digute,
–pozten duzula gizona /
 eta bizkortzen, diote;
–baina hemen azpi-janak du /
 bere lana egiten,
–baina hemen gorrotoa da /
 gu-baitan jaun ta jabe.

Ludi hau ez da / zure erreinua; /
–ez da, ez, Jauna!

–Bizitzaren eremuan, /
 bihotzez sartzen bagera:
–bihotz batez elkarturik, /
 zaratarik egin gabe;
–puskatuaz zapalduen /
 morrontzak eta kateak;
–erromesei zabalduaz /
 gure etxeko ateak:

Orduan, bai, / lur hau zure erreinu,
—orduan, Jauna!

 

Noiz etorriko / zera Zu, Jauna, /
—noiz etorriko?
Izango ote da / askatasunik /
—gizonontzako?

–Zure mintzoen zentzua /
 zeharo aldatu dute,
–min estuaren oihua /
 ito beharrez dabiltza;
–beren neurriko jainko bat /
 egina dute Zurekin;
–saiatu-faltan ez dira /
 zure zerua erosten.

Ludi hau ez da / zure erreinua; /
–ez da, ez, Jauna!

–Bizitzaren eremuan /
 bihotzez sartzen bagera:
–gure haragi bihurtuz /
 zure Ebanjelioa;
–esanez, iratzartzea /
 beharrezkoa dugula;
–zintzoek badakustela /
 jadanik zure erreinua:

Orduan, bai, / lur hau zure erreinu,
—orduan, Jauna!

Salmoak

1 Ant. Zure zintzoek, Jauna, pozez egin beie oihu zure bizilekuan sartzean.

131, 1-10 Salmoa

Gogoratu zaitez, Jauna,
      Dabiden ederrez,
      harek hartu eban haina nekez;
      zin egin eutsola Jaunari,
      zin-hitza emon Jakoben Ahaltsuari:

«Ez naz nire etxeko aterpean  sartuko,
      ez naz nire ohe goxoan etxungo;
      ez deutset lorik emongo begioi,
      atsedenik nire betazalei,
      tokia aurkitzen ez badeutsat Jaunari,
      bizilekua Jakoben Ahaltsuari».

Ha Efratan zala entzun genduan,
      Iaar-landan aurkitu genduan.
Sartu gaitezan Haren bizilekuan,
      makurtu gaitezan
      Haren oin-aulki-aurrean.
      Jagi zaitez, Jauna,
      erdu zure atseden tokira,
      Zu eta zure kutxa itzalgarria.

Zure abadeek
      jaietako jantziak hartu beiez,
      zure zintzoek
      pozez egin beie oihu.
      Dabid zure morroiaren ederrez,
      ez zapuztu
      zure gantzutuaren aurpegia.

Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
      eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Zure zintzoek, Jauna, pozez egin beie  oihu zure bizilekuan sartzean.

 

2 Ant.  Jaunak Sion beretzat aukeratu du, eta ura bere egoitzarako irrikatu izan du.

131 Salmoa, 11-18

Jaunak Dabidi zin hau egin eutson,
      zin sendoa,
      eta ez du atzera egingo:
      «Zure jatorriko semea
      ipiniko dot zure aulkian.

Zure semeek
      nire ituna gorde badagie,
      eta Nik irakatsi-aginduak bete,
      hareen semeak ere betiren beti
      jesarriko dira zure aulkian».

Bai, Jaunak Sion
      beretzat aukeratu du,
      eta ha bere egoitzarako
      irrikatu izan dau:
      «Hauxe da nire atsedena betiko,
      toki honetan bizi izango naz,
      hauxe da-ta nahi nebana.

Bedeinkatuko ditut hango gari-ardoak,
      ogiz asetuko hango behartsuak.
      Hango abadeak Neuk jantziko ditut ospez,
      zintzoek oihu egingo dabe
      pozaren pozez.

Han erneazoko dot Dabiden indarra,
      biztuko deutsat
      nire gantzutuari argia.

Lotsaz ditut haren arerioak jantziko
      nire buruntzak haren gainean
      dir-dir egingo».

Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
      eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Jaunak Sion beretzat aukeratu du, eta ura bere egoitzarako irrikatu izan du.
 

3 Ant. Jaunak emon deutsoz agintaritza, ospea ta erreinua, eta herri guztiek zerbituko dabe.

Kantika Apk 11, 17-18; 12, 10b-12a

Eskerrak emoten deutsuguz, Jauna,
      bazaran eta bazinan
      Jainko ahalguztiduna;
      zure ahalmen handiaz
      jabetu zara-ta,
      eta errege izaten hasia zara.

Haserretu ziran atzerriak,
      baina heldu da zure haserrea,
      eta hilak epaitzeko ordua;
      heldu jake sari-ordua
      zure zerbitzari profetei,
      eta santu eta zure izenaren
      bildur diranei,
      txikiei nahiz handiei.

Orain etorri da salbamena,
      gure Jainkoaren
      indarra ta erregetza,
      eta bere Kristoren ahalmena;
      jaurtia izan da-ta
      gure senideen salatzailea,
      gure Jainkoaren aurrean,
      gau ta egun, salatzen zituena.

Hareek azpiratu dabe Bildotsaren odolaz,
      eta emon daben autormenaz:
      euren bizia ez dabe-ta izan maiteago,
      heriotza baino.

Poztu zaiteze, beraz, zeruak,
      eta euretan bizi zareenak.

Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
      eta amaibako egunetan. Amen. 

Ant. Jaunak emon deutsoz agintaritza, ospea ta erreinua, eta herri guztiek zerbituko dabe.

 

Jainkoaren hitza

Erm 6, 12-13

         Pekatua ez bedi nagusitu zuen gorputz hilkorrean; ez izan gorputzaren grina txarren menpeko. Ez jarri zuen gorputz-atalak pekatuaren zerbitzurako, txarkeriaren gudurako; hilen artetik bizira urten dabenen antzera, jarri zuen buruak Jainkoaren zerbitzurako, eta eskeini Berari zuen gorputz-atalak zuzentasunaren gudurako.
 

Galderantzuna 

V/.  Hauxe dinot nik: * erruki zakidaz, Jauna.
R/. Hauxe dinot nik: * erruki zakidaz, Jauna. 

V/. Osatu naizu, zure aurka hoben egina nozu-ta.
R/. Urez eta odolez etorri zana. 

V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/. Hauxe dinot nik: * erruki zakidaz, Jauna.


Magn. ant.
Jente-arteko emakume batek, deadar batean, holan esan eban: Zorionekoa Zu ekarri zinduzan sabela, eta Zu hazi zinduezan bularrak. Baina Jesusek esan eban: Zorionekoak, bai, Jainkoaren hitza entzuten eta beteten dabenak.

Lk 1, 46-55

Handiesten dau nire arimak Jauna,
   pozaren pozez daukat nire barrua;
   Jainkoa da-ta nire salbamena,
   ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.

Dohatsu deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
   handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
   Santua da Haren izena,
   eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
   bildur deutsoenengana.

Bere besoaren indarra erabili dau,
   buru harroak triskatu dauz;
   bota dauz euren aulkitik handikiak,
   eta gora jaso dauz ezerezak;
   ondasunez bete dauz gosez egozanak
   eta esku hutsik bialdu asko eukenak.

 Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Jente-arteko emakume batek, deadar batean, holan esan eban: Zorionekoa Zu ekarri zinduzan sabela, eta Zu hazi zinduezan bularrak. Baina Jesusek esan eban: Zorionekoak, bai, Jainkoaren hitza entzuten eta beteten dabenak.
 

Eskariak

         Alkar maitatzeko agindu barria emon euskun Jesu Kristo Jaunari eskatu deiogun:

Ugaritu eizu, Jauna, zure herriaren maitasuna.

      —Maisu on, erakutsi eiguzu gure senideengan Zu maitatzen, * eta Zuri hareengan on egiten.

         —Kurutzean, zure hiltzaileen alde, Aitagandik parkamena jadetsi zendun Horrek, * emoiguzu arerioak maitatzea eta gorroto gaituenen alde otoitz egitea.

         —Zure gorputz-odolen misterioaz, hazi eizuz gure maitasuna, onerako grina eta sinistea, * indartu eizuz argalak, alaitu nahigabetuak eta emon itxaropena hil-zorian dagozanei.

         —Jaiotzaz itsu zanari, garbitu ondoren munduko argia ikustea emon zeutsan Horrek, * argitu eizuz gure kristaugaiak, uraren eta hitzaren sakramentuaz.

         —Asetu eizuz hildakoak zure betiko  maitasunaz, * eta sartu gaizuz geu ere, aukeratuen artean.

Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.

 
Otoitza

         Jainko gure Jauna, Pazko-jaiak hureratzen jakuzala, apalik eskatzen deutsugu: gero ta zintzoagoak izan gaitezala Pazko-misterioa egoki ospatzeko. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta gizaldi ta gizaldietan.


Amaierea

V/. Jauna zuekin.
R/. Eta zure Espirituarekin

V/. Bedeinkatu zaizela Jainko ahalguztidunak:
       Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.

V/. Zoaze Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.