2026/10/26

IV. Domekea II
II. BEZPERAK

Agurra

V/.  Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/.  Jauna, zatoz laster ni laguntzera.

V/.  Aintza Aitari eta Semeari,
        eta Espiritu Santuari.
        Lehen lez, orain eta beti,
        eta amaibako egunetan. Amen. 

Goratzarreak

EGILE ON, ENTZUN

Egile on, entzun gure
otoitza eta negarra;
bekigu barau-aldi hau
salbabidezko indarra.

Bihotzaren ikertzaile,
badakizu huts gerana;
Zureganatzen denari
emaiozu barkamena.

Hoben asko dugun arren,
damutuoi barka, Jainko;
senda gure gaitzak, zure
izenaren osperako.

Hezi dezagun gorputza
neurriz jan eta edanez;
egigun damu-negarra
hobenaren bihotz-minez.

Jainko Hirukoitz dohatsu,
Jainko Bakar zoriontsu:
barau-aldi hau guztioi
on dakigula egizu, Amen.


Salmoak

1 Ant. Kristo da, Jainkoak bizien eta hilen epaile ipini dauana.

Sal 109

Hona, Jaunak esana nire Jaunari
      «Jesarri zakidaz eskoian,
      zure etsaiak oin-aulki
      jartzen deutsudazan bitartean».

Siondik zabalduko dau Jaunak
      zure aginte makilaren indarra:
      «Izan zaitez nagusi
      zure etsaien artean».

Handiki zu jaiotegunetik
      santu dirdaian,
      ihintza lez sortuazoko zaitut
      artizarraren aurrean.
      Jaunak zin egin dau
      eta ez jako damutuko:
      «Melkisedeken sailean
      abade zara zu behin betiko».

Nire Jauna zure eskoian:
      zapalduko ditu erregeak
      hasarre-egunean.

Bidean doala,
      errekan edango dau ura,
      horregatik jasoko dau burua. 

Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
      eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Kristo da, Jainkoak bizien eta hilen epaile ipini dauana.

 

2 Ant. Zorionekoa, errukitu eta emon egiten dauan gizona; ez da kolokan ibiliko behinere.

Sal 111

Dohatsu, Jaunaren bildur dan gizona,
      Haren aginduak oso maite dituana.
      Ahaltsu izango da lurrean haren hazia,
      zintzoen ondorengoa onetsia.

Haren etxean onak eta ondasunak,
      beti iraungo dau haren zabaltasunak.
      Zintzoentzat ilunpetan argia lez sortzen da:
      onbera da, errukitsua ta zuzena.

Zorionekoa, errukitu eta emon
      egiten dauan gizona,
      bere gauzak
      zuzen atontzen dituana.
      Ez da koloka ibiliko behin ere,
      haretaz gogoratzeak iraungo dau beti ere.

Barri txarrak ez dau bildurtzen,
      bizkor dau bihotza
      Jaunagan itxaroten.
      Sendo dauka bihotza, bildurrik barik,
      bere etsaiak lotsaz ikusi arte.

Zabaltzen deutse eta emoten behartsuei,
      beti irautekoa da
      haren esku-zabala,
      ospez jagiko da haren ahalmena.

Hau ikusiz gaiztoa sumindu egingo da,
      haginen karraskaz agortuko,
      gaiztoen guraria ez da jazoko.

Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
      eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Zorionekoa, errukitu eta emon egiten dauan gizona; ez da kolokan ibiliko behinere.

 

3 Ant. Jainkoak horrela bete dau, Profeten ahoz esanda eukana. Hau da: Haren Mesiasek nekeak igaro behar ebazala.

Kantika: Ik 1 Pe 2, 21b-24

Kristok nekeak jasan ebazan gugaitik,
bere urratsei jarraitzeko
eredua itziz guri:
ez eban egin pekaturik,
ez eben aurkitu
Haren ahotan guzurrik.

Txarto-esaka erabilenean,
ez eutsen txarto esanez erantzuten;
ez eutsen zemairik egiten nekaldian,
bere burua epaile zuzenaren
eskutan itzirik.

Gure pekatuak bere bizkarrean
haga-ganera eroan ebazan;
gu, pekaturako hilik,
santutasunerako bizi izan gaitezan;
Haren zauriek osatu gaitue.

Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
      eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Jainkoak horrela bete dau, Profeten ahoz esanda eukana. Hau da: Haren Mesiasek nekeak igaro behar ebazala.

 

Jainkoaren hitza

1 Kor 9, 24-25

         Jokalekuan lasterkariek, guztiek egiten dabe lasterka, baina saria batek baino ez dau jasoten. Egizue lasterka zuek ere, irabazteko eran. Jokalariek ere, burrukak ditenean, gauza guztiak ukatzen deutseez euren buruei; eta hori, zimeltzen dan koroi bat irabaztearren; guk, ordea, zimeltzen ez danagatik.
 

Galderantzuna 

V/.  Entzun, Jauna, eta erruki zakiguz; * pekatu egin dogu-ta.
R/.  Entzun, Jauna, eta erruki zakiguz; * pekatu egin dogu-ta.

V/. Entzun, Kristo, gure otoitza.
R/. Pekatu egin dogu-ta. 

V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/. Entzun, Jauna, eta erruki zakiguz; * pekatu egin dogu-ta.


Magn. ant.

A urtean:  Garbitu ditut nire begiak ur-askan; ikusten dot orain, Jauna, eta sinisten Zugan.

B urtean:  Jainkoak ez dau bere Semea, mundua galtzera bialdu; Haren bitartez mundua salbau daiten baino.

C urtean:  Seme, zu neugaz zagoz beti, eta nirea dan guztia, zeurea dozu; jai egin behar gendun eta poztu; zure anaia hau hilda egoan-eta, eta biztu egin da; galduta egoan, eta aurkitu egin dogu.

Lk 1, 46-55

Handiesten dau nire arimak Jauna,
   pozaren pozez daukat nire barrua;
   Jainkoa da-ta nire salbamena,
   ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.

Dohatsu deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
   handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
   Santua da Haren izena,
   eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
   bildur deutsoenengana.

Bere besoaren indarra erabili dau,
   buru harroak triskatu dauz;
   bota dauz euren aulkitik handikiak,
   eta gora jaso dauz ezerezak;
   ondasunez bete dauz gosez egozanak
   eta esku hutsik bialdu asko eukenak.

 Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant.

A urtean:  Garbitu ditut nire begiak ur-askan; ikusten dot orain, Jauna, eta sinisten Zugan.

B urtean:  Jainkoak ez dau bere Semea, mundua galtzera bialdu; Haren bitartez mundua salbau daiten baino.

C urtean:  Seme, zu neugaz zagoz beti, eta nirea dan guztia, zeurea dozu; jai egin behar gendun eta poztu; zure anaia hau hilda egoan-eta, eta biztu egin da; galduta egoan, eta aurkitu egin dogu.

 

Eskariak

         Eskerrak emon deioguzan beti gure Buru dan Kristori, zerbitzera etorri zan-eta, eta guztioi on egitera. Horregatik, apal eta uste osoz eskatu deiogun:

Agertu zaitez, Jauna, zure etxe honetara.

      —Izan zaitez beti, Jauna, zure Eleizaren gotzain eta abadeekaz; euren artzain-lana Zeugandik hartzen daben ezkero, * Zu lagun, ardi guztiak Aitagana zuzendu daiezan.

         —Zure aingeruak lagundu deiela bidelari guztiei, * gorputz-arimetako txar guztietatik ihes egin daien.

         —Irakatsi eiguzu gizakiei zerbitzen * besteen zerbitzuak hartzera ez, besteak zerbitzera baino etorri zinan Horren antzeko izan gaitezan.

         —Egizu, gizartean anaiak anaiari zerbidu deiola, * horrela, Zu eurekin zaituela, gaztelu sendo izan daitezan.

         —Izan zaitez errukitsu hildakoekaz, * eta hartu eizuz zure aurpegiaren argitan.

Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.

 

Otoitza

       -Jainko Jauna, Zure Hitza gizon eginik, miragarriro adiskidetu zenduzan gizaki guztiak Zeugaz; egizu, kristau-herria, maitasunean bero eta sinismenean alai, presta daitela Pazko-jaietarako. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta gizaldi ta gizaldietan.


Amaierea

V/. Jauna zuekin.
R/. Eta zure Espirituarekin

V/. Bedeinkatu zaizela Jainko ahalguztidunak:
       Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.

V/. Zoaze Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.