II. BEZPERAK
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
NOIZ ETORRIKO ZERA
Noiz
etorriko /
zera Zu, Jauna, /
—noiz
etorriko?
Izango ote da /
askatasunik /
—gizonontzako?
–Bihar
omen zatoz, eta /
—- ez
zera inoiz irixten;
–hhor
omen zaude Zu, eta /
—-
guk ez zaitugu ikusten;
–maitasuna
omen zera; /
—-
gu, berriz, dena gorroto;
–batasuna
zerala Zu; /
—-
ta gu banaturik gaude.
Ludi
hau ez da /
zure erreinua; /
–ez
da, ez, Jauna!
–Bizitzaren
eremuan /
bihotzez sartzen bagera:
–gure
ogitik emanez /
goserik den anaiari;
–elkarrengandik
baztertuz /
gorroto-bide guztiak;
–ona
baizik ez eginez /
gure bide guztietan:
Orduan,
bai, / lur hau zure erreinu,
—orduan, Jauna!
Noiz
etorriko /
zera Zu, Jauna, /
—noiz
etorriko?
Izango ote da /
askatasunik /
—gizonontzako?
Etsian bizi zaitezte, /
hala esaten digute,
–pozten
duzula gizona /
eta bizkortzen, diote;
–baina
hemen azpi-janak du /
bere lana egiten,
–baina
hemen gorrotoa da /
gu-baitan jaun ta jabe.
Ludi
hau ez da /
zure erreinua; /
–ez
da, ez, Jauna!
–Bizitzaren
eremuan, /
bihotzez sartzen bagera:
–bihotz
batez elkarturik, /
zaratarik egin gabe;
–puskatuaz
zapalduen /
morrontzak eta kateak;
–erromesei
zabalduaz /
gure etxeko ateak:
Orduan,
bai, / lur hau zure erreinu,
—orduan, Jauna!
Noiz
etorriko /
zera Zu, Jauna, /
—noiz
etorriko?
Izango ote da /
askatasunik /
—gizonontzako?
–Zure
mintzoen zentzua /
zeharo aldatu dute,
–min
estuaren oihua /
ito beharrez dabiltza;
–beren
neurriko jainko bat /
egina dute Zurekin;
–saiatu-faltan
ez dira /
zure zerua erosten.
Ludi
hau ez da /
zure erreinua; /
–ez
da, ez, Jauna!
–Bizitzaren
eremuan /
bihotzez sartzen bagera:
–gure
haragi bihurtuz /
zure Ebanjelioa;
–esanez,
iratzartzea /
beharrezkoa dugula;
–zintzoek
badakustela /
jadanik zure erreinua:
Orduan,
bai, / lur hau zure erreinu,
—orduan, Jauna!
Salmoak
1 Ant. Siondik zabalduko dau Jaunak zure aginte-makilearen indarra
santu-dirdaian.
Sal 109
Hona, Jaunak
esana nire Jaunari
«Jesarri zakidaz eskoian,
zure etsaiak oin-aulki
jartzen deutsudazan bitartean».
Siondik
zabalduko dau Jaunak
zure aginte makilaren indarra:
«Izan zaitez nagusi
zure etsaien artean».
Handiki zu
jaiotegunetik
santu dirdaian,
ihintza lez sortuazoko zaitut
artizarraren aurrean.
Jaunak zin egin dau
eta ez jako damutuko:
«Melkisedeken sailean
abade zara zu behin betiko».
Nire Jauna
zure eskoian:
zapalduko ditu erregeak
hasarre-egunean.
Bidean doala,
errekan edango dau ura,
horregatik jasoko dau burua.
Aintza Aitari
eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Siondik zabalduko dau Jaunak zure aginte-makilearen indarra
santu-dirdaian.
2 Ant. Jainko bakarra gurtzen dogu, zeru-lurren egilea.
Sal 113b
Ez guri,
Jauna, ez guri,
emoiozu ospe zeure izenari,
onbera ta leial zaranagatik.
Atzerriek
zergaitik dinoe:
«Non dabe euren Jainkoa?»
Gure Jainkoa
zeruan dago,
nahi dauan guztia egiten dau.
Hareen jainko-irudiak zilar eta urre,
gizonen esku-lan dabez.
Ahoa bai, eta
hitzik ez dabe,
begiak bai, eta ez ikusten.
Belarriak bai, eta ez dabe entzunik,
sudurrak bai, eta ez usainik hartzerik.
Eskuak bai,
eta ikuturik ez,
oinak bai, baina ez doaz abiadan,
berbarik ez dabe eztarrian.
Horreen antzeko izan beitez horreeen egileak,
horreengan uste on dabenak.
Israel-etxeak
Jaunagan dau uste on:
laguntzaile ta babeski dau Ha.
Aaron-etxeak Jaunagan dau uste on:
laguntzaile ta babeski dau Ha.
Jaunaren bildur diranek
Jaunagan dabe uste on:
laguntzaile ta babeski Bera dabe.
Jauna gutaz
gogoratzen da,
eta bedeinkatuko gaitu:
bedeinkatuko dau Israel-etxea,
bedeinkatuko Aaron-etxea.
Bedeinkatuko ditu
Jaunaren bildur diranak,
handiak nahiz txikiak.
Ugaritu
zagizela Jaunak,
zuek eta zuen semeak.
Bedeinka zagizela Jaunak,
zeru-lurrak egin dituanak.
Zerua da,
zerua, Jaunarena,
lurra Harek gizonei emana.
Ez dbee Jauna
goresten il diranek,
ezta ixil-tokira jaisten diranek ere.
Bizi garanok, bai,
goresten dogu Jauna,
oraindanik betidaino.
Aintza Aitari
eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Jainko bakarra gurtzen dogu, zeru-lurren egilea.
3 Ant. Jainkoak bere Semeari berari ez eutson parkatu, gu guztiontzat emon baino.
Kantika: Ik 1 Pe 2, 21b-24
Kristok nekeak jasan ebazan gugaitik,
bere urratsei jarraitzeko
eredua itziz guri:
ez eban egin pekaturik,
ez eben aurkitu
Haren ahotan guzurrik.
Txarto-esaka erabilenean,
ez eutsen txarto esanez erantzuten;
ez eutsen zemairik egiten nekaldian,
bere burua epaile zuzenaren
eskutan itzirik.
Gure pekatuak bere bizkarrean
haga-ganera eroan ebazan;
gu, pekaturako hilik,
santutasunerako bizi izan gaitezan;
Haren zauriek osatu gaitue.
Aintza Aitari
eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Jainkoak bere Semeari berari ez eutson parkatu, gu guztiontzat emon baino.
Jainkoaren hitza
1 Kor 9, 24-25
Jokalekuan lasterkariek,
guztiek egiten dabe lasterka, baina saria batek baino ez dau jasoten. Egizue lasterka
zuek ere, irabazteko eran. Jokalariek ere, burrukak ditenean, gauza guztiak
ukatzen deutseez euren buruei; eta hori, zimeltzen dan koroi bat irabaztearren;
guk, ordea, zimeltzen ez danagatik.
Galderantzuna
V/.
Entzun, Jauna, eta erruki zakiguz; * pekatu egin dogu-ta.
R/. Entzun, Jauna, eta erruki
zakiguz; * pekatu egin dogu-ta.
V/. Entzun, Kristo, gure otoitza.
R/. Pekatu egin dogu-ta.
V/.
Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/. Entzun, Jauna, eta erruki zakiguz; * pekatu egin dogu-ta.
Magn. ant. Ez esan inori ikusi dozuen hau, harik-eta Gizonaren
Semea hilen artetik biztu arte.
Lk 1,
46-55
Handiesten dau
nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat nire barrua;
Jainkoa da-ta nire salbamena,
ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.
Dohatsu
deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena,
eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
bildur deutsoenengana.
Bere besoaren
indarra erabili dau,
buru harroak triskatu dauz;
bota dauz euren aulkitik handikiak,
eta gora jaso dauz ezerezak;
ondasunez bete dauz gosez egozanak
eta esku hutsik bialdu asko eukenak.
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Ez esan inori ikusi dozuen hau,
harik-eta Gizonaren Semea hilen artetik biztu arte.
Eskariak
Eskerrak emon deioguzan
beti gure Buru dan Kristori, zerbitzera etorri zan-eta, eta guztioi on egitera.
Horregatik, apal eta uste osoz eskatu deiogun:
Agertu zaitez,
Jauna, zure etxe honetara.
—Izan zaitez beti, Jauna, zure Eleizaren gotzain eta abadeekaz; euren
artzain-lana Zeugandik hartzen daben ezkero, * Zu lagun, ardi guztiak Aitagana
zuzendu daiezan.
—Zure aingeruak lagundu deiela
bidelari guztiei, * gorputz-arimetako txar guztietatik ihes egin daien.
—Irakatsi eiguzu gizakiei zerbitzen
* besteen zerbitzuak hartzera ez, besteak zerbitzera baino etorri zinan Horren
antzeko izan gaitezan.
—Egizu, gizartean anaiak
anaiari zerbidu deiola, * horrela, Zu eurekin zaituela, gaztelu sendo izan
daitezan.
—Izan zaitez errukitsu hildakoekaz,
* eta hartu eizuz zure aurpegiaren argitan.
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jainko Aita guztiz Santu, zure Seme maiteari entzuteko esaten deuskuzu; emoiozu gure espirituari Zure hitzaren janaria, gure sinismen-begiak argiturik, pozez ikusi daigun zure aintza. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta gizaldi ta gizaldietan.
Amaierea
V/. Jauna
zuekin.
R/. Eta
zure Espirituarekin
V/. Bedeinkatu
zaizela Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Zoaze
Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak
Jainkoari.