2026/10/29

Zapatu Santu

BEZPERAK

Agurra

V/.  Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/.  Jauna, zatoz laster ni laguntzera.

V/.  Aintza Aitari eta Semeari,
        eta Espiritu Santuari.
        Lehen lez, orain eta beti,
        eta amaibako egunetan. Amen.

Goratzarrea

OI GURUTZEA

—–Zure besotan, oi gurutzea,
      hil zaigu Jesus maitea.
—–Haren gurutze ezartzailea
—–ni naiz, ni pekataria.

Oi gurutzea, oi gurutzea,
gurutze santu maitea.

—–Jesu Kristoren odolak zaitu
—–Kalbarioan gorritu.
—–Ezerk geroztik munduan ez du
—–zuk bezainbat distiratu.

Oi gurutzea, oi gurutzea,
gurutze santu maitea.

      Etsaiarekin beti burrukan
—–hemen gabiltza munduan.
—–Gure gidari zu bazaitugu,
—–nork gu garaitu orduan?

Oi gurutzea, oi gurutzea,
gurutze santu maitea.

      Jesu Kristori zurekin baizik
—–ez dio inork jarraitzen.
—–Zure bidetik da beti zuzen
—–kristaua zeruratutzen.


Salmoak

1 Ant. Oi heriotza, zure heriotza izango nozu; oi Leza, zure eztena izango nozu.

115 Salmoa

«Ni bai dohakabe» ninoan arren, 
    baneukan itxaropen.
    Hauxe esan neban nire larrialdian:
    «Gizaki guztiak dira guzurtiak».

Zer bihurtuko deutsat Jaunari,
    emon deustazan guztiekaitik?
    Salbazino-edontzia dot hartuko,
    eta Jaunaren izena deituko.

Emongo deutsadaz Jaunari
    zin egindakoak,
    herri guztia begira dagoala.

Jaunaren begietan balio handikoa
    Haren zintzoen heriotza.
    Zure morroi nozu ni, Jauna,
    zure morroi eta
    zure neskamearen semea,
    askatu dozuz nire kateak.

Eskeiniko deutsut gorets-oparia,
    deituko dot, Jauna, zure izena.
    Emongo deutsadaz Jaunari
    zin egindakoak,
    herri guztia begira dagoala.
    Jaunaren etxeko atarian,
    Jerusalem, zure erdian. 

 Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Oi heriotza, zure heriotza izango nozu; oi Leza, zure eztena izango nozu.

 

2 Ant.  Jonas itsas-mamuaren sabelean hiru egun eta hiru gauez egon zan lez, halan egongo da Gizonaren Semea lurraren bihotzean.

142  Salmoa, 1-11

Entzun, Jauna, nire otoitza,
      hartu eizu nire eskaria
      zure leialtasunez,
      entzun naizu zure zuzentasunez.
      Ez deitu morroi honi auzirako,
      gizaki zintzorik
      zure aurrean ez dago-ta.

Arerioa neure atzetik dabil,
      lur-jorik laga dau nire bizia,
      ilunpetan ipini nau,
      aspaldi hilen antzera.
      Barrukoo kemena makaldu jat,
      bihotza barruan dardaratu jat.

Behinolako egunak ditut gogoan,
      zure lan guztiak
      dihardut hausnartzen,
      zure esku-lanak
      dihardut gogora ekarten.
      Nire eskuok Zeugana zabaltzen dira,
      nire gogo hau, lur lehor,
      Zutaz egarri da.

Entzun laster ni, Jauna,
        arnasea be  joan jat-eta.
        Ez ezkuta niri zure aurpegia,
        ez naiten heriotza-lezara jausiak lez.

Entzunazo niri goizean
        zure maitasuna,
        Zeugan dot-eta itxaropena.
        Adituazo eidazu
        hartu behar dodan bidea,
        Zeugana jasoa dot-eta bihotza.

Atara naizu, Jauna,
        arerioen menpetik,
        Zeugana nator-eta ihesi.
        Zuk nahi dozuna egiten irakatsi eidazu,
        nire Jainkoa Zeu zaitut-eta.
        Zure arnasea ona da,
        zabaldira atara naiala.

Zure izenagaitik, Jauna,
        nire bizia zaindu,
        zure zuzentasunez
        atara naizu larrialditik.

Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
      eta amaibako egunetan. Amen.

Ant.  Jonas itsas-mamuaren sabelean hiru egun eta hiru gauez egon zan lez, halan egongo da Gizonaren Semea lurraren bihotzean.

 

3 Ant.  Xehatu eizue jauretxe hau —dino Jaunak—, eta hiru egun barru jasoko dot. Baina Jesusek bere gorputzaren jauretxea esan nahi eutsen.

  Kantika: Flp 2, 6-11

Kristo Jesusek, Jainkoaren izaera
      bereko izanik,
      ez eutson gogor eutsi
      Jainkoarekin bardin izateari;
      bestetara, baino,
      bereaz hustu egin zan,
      morroi-izaera hartuz,
      eta beste edozein lez azalduz.

Eta gizon lez agerturik,
      apaldu egin eban bere burua,
      menpeko eginezh eriotzaraino,
      kurutzeko heriotzaraino.

Horregaitik Jainkoak goratu egin eban,
      eta izen guztien gaieko izena
      emon eutson,
      Jesusen izenera
      belaun guzti makurtu daiten,
      zeruan, lurrean eta lurpean,
      eta mihin guztik autortu daian:
      Jesu Kristo Jauna da,
      Aita Jainkoaren aintzarako.

Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
      eta amaibako egunetan. Amen.

Ant.  Xehatu eizue jauretxe hau —dino Jaunak—, eta hiru egun barru jasoko dot. Baina Jesusek bere gorputzaren jauretxea esan nahi eutsen.

 

Jainkoaren hitza

1 Pe 1, 18-21

      Badakizue, zuen gurasoengandik hartutako biziera hutsaletik ez zareela gauza ustelkorrez erosiak izan —ez urrez, ez zilarrez—, bildots errugabe eta kutsugabe dan Kristoren odol ederrez baino; hau da, mundua mundu dan baino leenagotik ezagutua izana eta azken-aldian zuekaitik agertu zana. Haren bidez sinisten dozue zuek Ha hilen artetik biztu eta goratu eban Jainkoagan, eta holan zuen sinismena eta itxaropena Jainkoagan jarri dozue.

 

Galderantzunaren ordez, hauxe esaten da:

Ant. Kristo gugaitik menpeko egin zan heriotzaraino, kurutzeko heriotzaraino. Horregatik Jainkoak goratu egin eban, eta izen guztien ganeko izena emon eutson.


Magn. ant.
Oraintxe izan da goretsia Gizonaren Semea, eta Jainkoa goretsia izan da Harengan; eta Jainkoak laster agertuko dau Haren aintza.

Lk 1, 46-55

Handiesten dau nire arimak Jauna,
   pozaren pozez daukat nire barrua;
   Jainkoa da-ta nire salbamena,
   ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.

Dohatsu deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
   handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
   Santua da Haren izena,
   eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
   bildur deutsoenengana.

Bere besoaren indarra erabili dau,
   buru harroak triskatu dauz;
   bota dauz euren aulkitik handikiak,
   eta gora jaso dauz ezerezak;
   ondasunez bete dauz gosez egozanak
   eta esku hutsik bialdu asko eukenak.

 Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Oraintxe izan da goretsia Gizonaren Semea, eta Jainkoa goretsia izan da Harengan; eta Jainkoak laster agertuko dau Haren aintza.

 

Eskariak

        Gurtu daigun bihotzez, geugaitik hil eta hobiratua, izan zan gure Salbatzailea, eta egin deiogun otoitz esanez:

Juana, erruki zakiguz.

        —Jesus Jauna, lantzak zulatutako saihetsetik, odola eta ura isuri ziran, Eleizea zeure saihetsetik jaioten dala erakusteko: * zure heriotza, hobiratze eta biztueraz, biziazo eizu zure Eleizea.

        —Jesus Jauna, zure biztuerearen agintzaria ahaztuta egozan Apostoluak gogoan izan dituzu: * izan gogoan, biztuerea ezagutzen ez dabenak, eta itxaropenik barik bizi diranak.

        —Jainkoaren bildots, guztien alde gure Pazko zaran Horrek, * Zeuganatu eizuz gizaki guztiak.

        —Mundu guztiaren Jainko, muga guztiak baino zabalago izanik, hilobi baten sarturik egon zinan Horrek, * gorde eizuz gizaki guztiak betiko heriotzatik, eta emoiezu hilezkorrak izatea.

        —Kristo, Jainko biziaren Seme, kurutzetik lapurrari zerua zabaldu zeutsan: * heriotzan eta hobiratzean zure antzeko dituzun hildakoak, egizuz zeure antzeko zure biztuerako aintzan ere.

Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.

 
Otoitza

        -Jaun ahalguztiduna, zure Seme bakarra hilen artera jaitsi zan eta garaile urten hilobitik; egizu, arren, Bateoaren bidez Kristorekin hobiratuak izan diran zure fededun guztiak biztu daitezala Haregaz betiko bizitzara. Zurekin  eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta gizaldi ta gizaldietan.


Amaierea

V/. Jauna zuekin.
R/. Eta zure Espirituarekin

V/. Bedeinkatu zaizela Jainko ahalguztidunak:
       Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.

V/. Zoaze Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.