I. BEZPERAK
Agurra
V/.
Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/.
Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Goratzarrea
HOR JAUNAREN
EZAUGARRI
Hor Jaunaren ezaugarri,
hor gurutzea dirdaidun
bizia denak, hor hilik,
bizi berri eman zigun.
Guk egin-hobenen ziztak
bihotza zion agertu,
hoben hauek garbitzeko
ur-odola isuri du.
Errege-jantzi gorriaz
ederturiko zuhaitza,
gorputz santu hau hartzeko
zuhaitz guztietan hauta.
Dohatsu zu, besoetan
bait duzu gure Bizia;
infernuari diozu
kendu bere dun saria.
Gurutze, zu poz bakarra,
Pasio-aldi honetan,
gehitu zintzoen grazia
gaitza kendu gaiztoengan.
Salmoak
1
Ant. Egunero jesarten nintzan jauretxean irakasten, eta ez ninduzuen atxilotu;
orain, ostera, zigortu ondoren, kurutzera naroazue.
Sal 118
Argi da zure
hitza nire oinentzako,
argitasun nire bideentzako.
Zin egin dot, eta hauxe da nire asmoa:
zure erabagi zuzenak gordetzekoa.
Lur-jorik
nago, Jauna,
euki nazu bizirik
zure hitzaren arabera.
Hartu eizuz, Jauna, nik ahoz eskeiniak,
irakatsi eidazuz zure erabagiak.
Bizia,
galtzeko zorian daukat beti,
baina ez jat ahaztuko zure legerik.
Gaiztoek sarea ipini deuste,
baina ez naz saihestu
zure arauetatik.
Zuk
iragarriak, nire betiko ondare,
nire bihotzaren poz dira.
Zuk jarriak betetzera
bihotza makurtua dot,
beti eta zeharo.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan.
Amen.
Ant. Egunero jesarten nintzan jauretxean irakasten, eta ez ninduzuen atxilotu;
orain, ostera, zigortu ondoren, kurutzera naroazue.
2
Ant. Nire Jauna neban laguntzaile; horregaitik ez nintzan lotsatu.
Sal 15
Zaindu naizu,
Jauna,
Zeugana nator-eta babes-bila.
Holantxe dinotsat Jaunari:
«Zeu zaitut nire jabe;
ez dot onik Zu gabe».
Lurrean diran
santuengana,
bai grina harrigarria emon deustala!
Euren oinazeak ugaritzen dabez,
beste jainkoen atzetik doazenek.
Ez dot horreen odol-eskeintzarik isuriko,
ez dut horreen izenik ezpanetan hartuko.
Jauna da nire
ondare ta edontzia;
Zeuk daukazu eskuetan nire zoria.
Lur gizenean
suertau jataz zuin-ariak,
oso pozik nago nire ondareaz.
Onesten dot
Jauna,
aholku emon deustalako,
gauez ere nire bihotzak
ohartuazoten naualako.
Begi-aurrean ipintzen dot beti Jauna;
eskoian daukadala,
ezin naiteke dardaratu.
Horregatik
alai daukat bihotza,
pozik barrua,
haragi honek ere bakean dau atsedena.
Ez dozu-ta nire bizia
Lezara jaurtiko,
ezta zure zintzoa
ustelak hartzen itziko.
Bizirako bidea
erakutsiko deustazu:
alaitasun betea zure aurrean,
betiko atseginak zure eskoian.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan.
Amen.
Ant. Nire Jauna neban laguntzaile; horregaitik ez nintzan lotsatu.
3
Ant. Jesus Jaunak apaldu egin eban bere burua, menpeko eginez heriotzaraino, kurutzeko
heriotzaraino.
Kantika:
Flp 2, 6-11
Kristo Jesusek, Jainkoaren izaera
bereko izanik,
ez eutson gogor eutsi
Jainkoarekin bardin izateari;
bestetara, baino,
bereaz hustu egin zan,
morroi-izaera hartuz,
eta beste edozein lez azalduz.
Eta gizon lez
agerturik,
apaldu egin eban bere burua,
menpeko eginezh eriotzaraino,
kurutzeko heriotzaraino.
Horregaitik
Jainkoak goratu egin eban,
eta izen guztien gaieko izena
emon eutson,
Jesusen izenera
belaun guzti makurtu daiten,
zeruan, lurrean eta lurpean,
eta mihin guztik autortu daian:
Jesu Kristo Jauna da,
Aita Jainkoaren aintzarako.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan.
Amen.
Ant. Jesus Jaunak apaldu egin eban bere burua, menpeko eginez heriotzaraino, kurutzeko
heriotzaraino.
Jainkoaren
hitza
1 Pe
1, 18-21
Badakizue, zuen gurasoengandik hartutako biziera hutsaletik ez zareela gauza
ustelkorrez erosiak izan —ez urrez, ez zilarrez—, bildots errugabe eta
kutsugabe dan Kristoren odol ederrez baino; hau da, mundua mundu dan baino
leenagotik ezagutua izana eta azken-aldian zuekaitik agertu zana. Haren bidez
sinisten dozue zuek Ha hilen artetik biztu eta goratu eban Jainkoagan, eta
holan zuen sinismena eta itxaropena Jainkoagan jarri dozue.
Galderantzuna
V/. Gorespen Zuri, Kristo, * bedeinkatua Zu.
R/. Gorespen Zuri, Kristo, * bedeinkatua Zu.
V/. Zuk zeure kurutzeaz salbau dozu mundua.
R/. Bedeinkatua Zu.
V/.
Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/. Gorespen Zuri, Kristo, * bedeinkatua Zu.
Magn. ant. Agur, gure Errege, Dabiden Seme, gizadiaren Erosle; Zeu
zaitugu Profetek etortekoa zala esandako Salbatzailea!
Lk
1, 46-55
Handiesten
dau nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat nire barrua;
Jainkoa da-ta nire salbamena,
ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.
Dohatsu
deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena,
eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
bildur deutsoenengana.
Bere
besoaren indarra erabili dau,
buru harroak triskatu dauz;
bota dauz euren aulkitik handikiak,
eta gora jaso dauz ezerezak;
ondasunez bete dauz gosez egozanak
eta esku hutsik bialdu asko eukenak.
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant.
Agur, gure Errege, Dabiden Seme, gizadiaren Erosle; Zeu zaitugu Profetek
etortekoa zala esandako Salbatzailea!
Eskariak
Gurtu daigun Kristo, bere nekaldia jasan aurretik, Jerusalem ikusita
negar egin ebana, agerraldi-eguna ezagutu ez ebalako. Gure pekatuez damuturik,
esan deiogun:
Errukitu
zaitez, Jauna, zure herriaz.
—Jerusalemgo seme-alabak,
oiloak txitak hegalpean lez, batu nahi izan zenduzan Horrek, * irakatsi eiezu
guztiei, zure agerraldi-garaia ezagutzen.
—Zu itzi zinduezanak ez laga
Zuk, Jauna; * bihotz-barritu gaizuz, eta Zeuganatuko gara.
—Nekaldiaren bitartez,
munduari grazia emon deutsazun Horrek, * iguzu, zure Espirituaz oparo bizi izan
gaitezala, Espiritu hori Bateoan hartu genduan ezkero.
—Zure nekaldiaren bitartez,
emon fededunei euren burua zigortzeko indarra, * zure biztuerea ospatzeko
gaiago izan daitezan.
—Aitaren aintzan errege zagozan
Horrek, * izan gogoan gaur hil diranak.
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jainko ahalguztidun betikoa,
gizaki guztiei apaltasun-bidea erakusteko gure Salbatzailea gizon egitea eta kurutzean
hiltea nahi izan zendun; iguzu, arren, Haren nekaldiko irakaspenak gogoan hartu
daiguzala, Harekin batera biztu gaitezan. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta
Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta gizaldi ta gizaldietan.
Amaierea
V/.
Jauna zuekin.
R/.
Eta zure Espirituarekin
V/.
Bedeinkatu zaizela Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/.
Zoaze Jaunaren bakean.
R/.
Eskerrak Jainkoari.