2026/10/26

IV. Barikua

BEZPERAK

Agurra

V/.  Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/.  Jauna, zatoz laster ni laguntzera.

V/.  Aintza Aitari eta Semeari,
        eta Espiritu Santuari.
        Lehen lez, orain eta beti,
        eta amaibako egunetan. Amen. 

Goratzarreak

    NOIZ ETORRIKO ZERA

Noiz etorriko / zera Zu, Jauna, /
—noiz etorriko?
Izango ote da / askatasunik /
—gizonontzako?

–Bihar omen zatoz, eta /
—- ez zera inoiz irixten;
–hor omen zaude Zu, eta /
—- guk ez zaitugu ikusten;
–maitasuna omen zera; /
—- gu, berriz, dena gorroto;
–batasuna zerala Zu; /
—- ta gu banaturik gaude.

Ludi hau ez da / zure erreinua; /
–ez da, ez, Jauna!

–Bizitzaren eremuan /
 bihotzez sartzen bagera:
–gure ogitik emanez /
 goserik den anaiari;
–elkarrengandik baztertuz /
 gorroto-bide guztiak;
–ona baizik ez eginez /
 gure bide guztietan:

Orduan, bai, / lur hau zure erreinu,
—orduan, Jauna!
 

Noiz etorriko / zera Zu, Jauna, /
—noiz etorriko?
Izango ote da / askatasunik /
—gizonontzako?

   Etsian bizi zaitezte, /
 hala esaten digute,
–pozten duzula gizona /
 eta bizkortzen, diote;
–baina hemen azpi-janak du /
 bere lana egiten,
–baina hemen gorrotoa da /
 gu-baitan jaun ta jabe.

Ludi hau ez da / zure erreinua; /
–ez da, ez, Jauna!

–Bizitzaren eremuan, /
 bihotzez sartzen bagera:
–bihotz batez elkarturik, /
 zaratarik egin gabe;
–puskatuaz zapalduen /
 morrontzak eta kateak;
–erromesei zabalduaz /
 gure etxeko ateak:

Orduan, bai, / lur hau zure erreinu,
—orduan, Jauna!
 

Noiz etorriko / zera Zu, Jauna, /
—noiz etorriko?
Izango ote da / askatasunik /
—gizonontzako?

–Zure mintzoen zentzua /
 zeharo aldatu dute,
–min estuaren oihua /
 ito beharrez dabiltza;
–beren neurriko jainko bat /
 egina dute Zurekin;
–saiatu-faltan ez dira /
 zure zerua erosten.

Ludi hau ez da / zure erreinua; /
–ez da, ez, Jauna!

–Bizitzaren eremuan /
 bihotzez sartzen bagera:
–gure haragi bihurtuz /
 zure Ebanjelioa;
–esanez, iratzartzea /
 beharrezkoa dugula;
–zintzoek badakustela /
 jadanik zure erreinua:

Orduan, bai, / lur hau zure erreinu,
—orduan, Jauna!

Salmoak

1 Ant. Egun oro zaitut, Jauna, bedeinkatuko, eta zure mirariak ditut zabalduko.

144 Salmoa, 1-13a

Goratuko zaitut, ene Jainko,
      ene Errege,
      bedeinkatuko dot zure izena
      betiere.
      Egun oro bedeinkatuko zaitut,
      zure izena menderen mende
      goretsiko dot.

Handia da Jauna, guztiz goresgarria,
      Haren handitasuna ezin igarri daiteke.
      Gizaldi batek hurrengoari
      zure lanak iragarten deutsoz,
      zure indarra deutso
      ezagutzera emoten.

Zure aintza handiaren dirdira
      zabal aitatzen dabe,
      zure mirariak zabaltzen dabez.
      Zure lan izugarrien ahala dinoe,
      zure handitasuna ataraten dabe.
      Zure ontasun handiaren gogoramena
      dabe zabaltzen,
      zure zuzentasuna
      poz-oihuz goratzen.

Errukitsua da Jauna ta bihozkorra,
      berant-hasarre eta guztiz onbera.
      Ona da Jauna guztientzat,
      errukior Berak egin dituanentzat.

Jauna, zure lan guztiek
      ospatu zaiezala,
      zure zintzoek bedeinkatu zaiezala.
      Zure erregetza zein bikain dan
      autortu daiela,
      zure ahal-izateaz hitzegin daiela.

Ezagutuazo beie gizaseme alabei
      zure bizkortasuna,
      zure erregetza
      ospetsuaren bikaintasuna.
      Zure erregetza,
      mende guztietako erregetza,
      gizaldiz gizaldi zure nagusitza.

Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
      eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Egun oro zaitut, Jauna, bedeinkatuko, eta zure mirariak ditut zabalduko.

 

2 Ant.  Guztien begiak Zeuri begira dagoz, Jauna; bertan zagoz deitzen deutsuenengandik.

144 Salmoa, 13b-21

Leiala da Jauna bere berba guztietan,
      zintzoa, bere lan guztietan.
      Jaunak jaustear diran guztiak
      ditu sendotzen,
      eta konkortuak jagitzen.

Guztien begiak dagoz Zeuri begira,
      Zeuk emoten deutsezu
      euren sasoian janaria.
      Zabaltzen dozu zure esku hori,
      pozik emoten ase-betea
      bizidun guztiei.

Zuzena da Jauna
      bere bide guztietan,
      zintzoa, bere lan guztietan.
      Bertan dago Jauna
      deitzen deutsoenengandik,
      zintzo-zintzo
      deitzen deutsoen guztiengandik.

Beteko dau bildur deutsoenen gogoa,
      hareen oihua entzunik, salbatuko ditu.
      Jaunak zaintzen ditu
      maite daben guztiak,
      galduko ditu gaizto guztiak.

Neie ahoak berbatu bei
      Jaunaren gorespena,
      gizakume guztiek bedeinkatu betieran
      Haren izen gorena.

Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
      eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Guztien begiak Zeuri begira dagoz, Jauna; bertan zagoz deitzen deutsuenengandik

 

3 Ant. Atzerrien errege, zuzenak eta egiazkoak dira zure bideak!

         Kantika: Apk 15, 3-4

Handiak eta harrigarriak dira
      Zuk eginak!
      Atzerrien errege,
      zuzenak eta egiazkoak
      zure bideak!

Nor ez da izango zure bildur, Jauna?
      Nork ez dau goretsiko zure izena?
      Zeu baino ez zara-ta santua!
      Atzerriak etorri eta zure aurrean
      ahuspeztuko dira,
      zure erabagiak zuzenak
      agertu dira-ta.

Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
      eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Atzerrien errege, zuzenak eta egiazkoak dira zure bideak!

 

Jainkoaren hitza

St 5, 16. 19-20

         Autortu eiozuez alkarri zuen pekatuak, eta egin otoitz alkarren alde, salbau zaitezen. Zintzoaren otoitz beroak indar handia dau. Ene senideok, zuetakoren bat egiatik okertzen bada, eta beste batek bide onera bihurtzen badau, jakin eizue, pekataria bide okerretik zuzenera ekarten dauanak, salbauko dauala bere arimea heriotzatik, eta pekatu asko estalduko jakozala.

 

Galderantzuna 

V/.  Hauxe dinot nik: * erruki zakidaz, Jauna.
R/.  Hauxe dinot nik: * erruki zakidaz, Jauna. 

V/.  Osatu naizu, zure aurka hoben egina nozu-ta.
R/.  Urez eta odolez etorri zana. 

V/.  Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/.  Hauxe dinot nik: * erruki zakidaz, Jauna.


Magn. ant.
Ezin izan eutson inork eskurik ezarri Jesusi; oraindino ez zan-eta heldu Haren ordua.

Lk 1, 46-55

Handiesten dau nire arimak Jauna,
   pozaren pozez daukat nire barrua;
   Jainkoa da-ta nire salbamena,
   ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.

Dohatsu deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
   handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
   Santua da Haren izena,
   eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
   bildur deutsoenengana.

Bere besoaren indarra erabili dau,
   buru harroak triskatu dauz;
   bota dauz euren aulkitik handikiak,
   eta gora jaso dauz ezerezak;
   ondasunez bete dauz gosez egozanak
   eta esku hutsik bialdu asko eukenak.

 Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Ezin izan eutson inork eskurik ezarri Jesusi; oraindino ez zan-eta heldu Haren ordua.

 

Eskariak

         Gurtu daigun, heriotza heriotzaz ezereztu eta bizia biztuereaz barritu eban gizadiaren Salbatzailea, eta eskatu deiogun apaltasunez:

Egizu santu zure odolaz berrerositako herria.

      —Gure Erosle, egizu, zure nekaldiari estuago itsatsi gakiozala neke-damuz, * biztuerako aintza lortu daigun.

         —Iguzu, zure amak, nahigabetuen poz-emoileak, babestu gaizala; * Zuk alaitzen gaituzun lez, guk ere alaitu daiguzan negarrez dagozanak.

         —Emon sinistedunei, euren estualdietan zure nekaldiaren erdikide izatea, * zure salbazino-frutuak eurengan agertu daiezan.

         —Kurutzeko heriotzaraino menpeko eginik, zeure burua beheratu zenduan Horrek, * emon zure zerbitzariei, menpeko eta eroankor izatea.

         —Hildakoak zure gorputz argitsuaren antzeko bihurtu eizuz, * eta gu ere eegunen baten euren bizilagun egin gaizuz.
 

Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.

 
Otoitza

      -Jauna, laguntza egokiak prestatu dituzu gure makaltasunarentzat; egizu, pozik hartu daigula, eta besteen artean ere zabaldu, Zuk emoten deuskuzun salbazinoa. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta gizaldi ta gizaldietan.


Amaierea

V/. Jauna zuekin.
R/. Eta zure Espirituarekin

V/. Bedeinkatu zaizela Jainko ahalguztidunak:
       Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.

V/. Zoaze Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.