2026/10/26

IV. Domekea I

I. BEZPERAK

Agurra

V/.  Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/.  Jauna, zatoz laster ni laguntzera.

V/.  Aintza Aitari eta Semeari,
        eta Espiritu Santuari.
        Lehen lez, orain eta beti,
        eta amaibako egunetan. Amen. 

Goratzarreak

EGILE ON, ENTZUN

Egile on, entzun gure
otoitza eta negarra;
bekigu barau-aldi hau
salbabidezko indarra.

Bihotzaren ikertzaile,
badakizu huts gerana;
Zureganatzen denari
emaiozu barkamena.

Hoben asko dugun arren,
damutuoi barka, Jainko;
senda gure gaitzak, zure
izenaren osperako.

Hezi dezagun gorputza
neurriz jan eta edanez;
egigun damu-negarra
hobenaren bihotz-minez.

Jainko Hirukoitz dohatsu,
Jainko Bakar zoriontsu:
barau-aldi hau guztioi
on dakigula egizu, Amen.


Salmoak

1 Ant. Bagoaz pozik Jaunaren etxera.

Sal 121

Ha bai poza nirea, esan eustenean:
      «Bagoaz Jaunaren etxera».
      Oraintxe heldu dira gure oinak,
      Jerusalem, zure atarira.

Jerusalen uri lez da jasoa.
      dan-dana batean batua.
      Leinuak, Jaunaren leinuak,
      bertara igoten dabe,
      Israelen lege danez
      Jaunaren izena ospatzera.
      Bertan dago ipinita auzi-mahaia,
      Davideneko mahaia.

Eskatu eizuez Jerusalementzat
      bakerako diranak:
      «Lasai bizi bitez
      Zu maite zaituenak.
      Izan bedi bake zure harresietan,
      lasaitasun zure jauregietan».

Nire anaien eta lagunen aldera,
      hauxe dinot: «bakea zurekin».
      Jaunaren, gure Jainkoaren, etxea
      maite dodalako,
      ondasunak opa ditut zuretzako.

Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
      eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Bagoaz pozik Jaunaren etxera.

 

2 Ant. Itxartu zaitez, lo zagozan hori! Jagi zaitez hilen artetik eta Kristo argituko jatzu.

Sal 129

Barru-barrutik dagitsut oihu Zuri, Jauna,
      entzun, Jauna, nire berbaroa.
      Begoz erne zure belarriak,
      nire oihu eskarira.

Gure erruak
      gogoan badaukazuz, Jauna,
      nor dagoke zutunik, Jauna?
      Baina parkamena Zeugan daukazu,
      Zu begirunez zerbidu zaiguzan.

Jaunagan itxaroten nago,
      nire barrua
      Haren hitzaren zain dago.
      Gau-mutila goiz argiaren zain dago:
      nire gogoa Jaunaren zainago.

Gau-mutila goiz argiaren zain dago:
      halantxe bego Israel Jaunaren zain.
      Jaunagan dago-ta errukia,
      Harengan askatasun ugaria;
      Berak itziko dau Israel askaturik
      egin dauzan hoben guztietatik.

Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
      eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Itxartu zaitez, lo zagozan hori! Jagi zaitez hilen artetik eta Kristo argituko jatzu.

 

3 Ant.  Jainkoak, maitasun handiz maite izan gaitulako, gure hutsegiteekaitik hilda gengozanok, Kristorekin batean biziazo ginduzan.

           Kantika:  Flp 2, 6-11

Kristo Jesusek, Jainkoaren izaera
     –bereko izanik,
      ez eutson gogor eutsi
      Jainkoarekin bardin izateari;
      bestetara, baino,
      bereaz hustu egin zan,
      morroi-izaera hartuz,
      eta beste edozein lez azalduz.

Eta gizon lez agerturik,
      apaldu egin eban bere burua,
      menpeko eginezh eriotzaraino,
      kurutzeko heriotzaraino.

Horregaitik Jainkoak goratu egin eban,
      eta izen guztien gaieko izena
      emon eutson,
      Jesusen izenera
      belaun guzti makurtu daiten,
      zeruan, lurrean eta lurpean,
      eta mihin guztik autortu daian:
      Jesu Kristo Jauna da,
      Aita Jainkoaren aintzarako.

Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari. 
     Lehen lez orain eta beti
      eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Jainkoak, maitasun handiz maite izan gaitulako, gure hutsegiteekaitik hilda gengozanok, Kristorekin batean biziazo ginduzan.

 

Jainkoaren hitza

2 Kor 6, 1-4a

         Hauxe eskatzen deutsuet: ez daizuela alperrik hartu Haren grazia. Hauxe dino-ta Berak: Sasoi egokian entzuten deutsut; eta salbazino-egunean laguntzen. Begira, ba: oraintxe da sasoi egokia, oraintxe salbazino-eguna. Ez daigula inoiz estropezurako biderik emon, gure zerbitzua inorentzat barragarri izan ez daiten; eta bai Jainkoaren zerbitzari lez agertu gaitezan gauza guztietan.
 

Galderantzuna 

V/.  Entzun, Jauna, eta erruki zakiguz; * pekatu egin dogu-ta.
R/.  Entzun, Jauna, eta erruki zakiguz; * pekatu egin dogu-ta.

V/. Entzun, Kristo, gure otoitza.
R/. Pekatu egin dogu-ta. 

V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/. Entzun, Jauna, eta erruki zakiguz; * pekatu egin dogu-ta.


Magn. ant.

A urtean:  Lehen ilunpe ginan; orain, barriz, kristau lez, argi gara.

B urtean: Jainkoak bere Seme bakarra emon deutso munduari, hain maite izan dau-ta; Hari sinisten deutsonik inor galdu ez daiten, betiko bizia izan daian baino.

C urtean:  Jainkoak Kristoren bitartez bere adiskide egin gaitu, eta orain sorkari barri gara.

Lk 1, 46-55

Handiesten dau nire arimak Jauna,
   pozaren pozez daukat nire barrua;
   Jainkoa da-ta nire salbamena,
   ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.

Dohatsu deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
   handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
   Santua da Haren izena,
   eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
   bildur deutsoenengana.

Bere besoaren indarra erabili dau,
   buru harroak triskatu dauz;
   bota dauz euren aulkitik handikiak,
   eta gora jaso dauz ezerezak;
   ondasunez bete dauz gosez egozanak
   eta esku hutsik bialdu asko eukenak.

 Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant.

A urtean:  Lehen ilunpe ginan; orain, barriz, kristau lez, argi gara.

B urtean: Jainkoak bere Seme bakarra emon deutso munduari, hain maite izan dau-ta; Hari sinisten deutsonik inor galdu ez daiten, betiko bizia izan daian baino.

C urtean:  Jainkoak Kristoren bitartez bere adiskide egin gaitu, eta orain sorkari barri gara.

 

Eskariak

         Handietsi daigun, guztien ardurea dauan Jainkoa, eta dei egin deiogun Berari, esanez:

Berrerosiei emon, Jauna, zure salbazinoa.

      —Jainko dohai-emoile eta egiaren iturri, bete zure emaitzez gotzainen taldea, * eta gorde eizuz Apostoluen irakasbidean euren ardurapean dagozan kristauak.

         —Isuri eiezu, zure maitasuna, biziaren ogi beretik jaten daben guztiei, * gorputz sendoagoa egin daien zure Semeagaz.

         —Lagundu eiguzu gizon zaharra eta bere gaiztakeria guztiak erazten, * eta gizon barria, zure Seme Jesu Kristo, jazten.

         —Egizu, guztiek jadetsi daiela pekatuen barkamena penitentziaren bidez, * eta parte hartu daiela Kristoren irabazietan.

         —Zure bakean hil diran guztiek eten barik goretsi zaiezala zeruan, * geuk ere hantxe ospatuko zaitugula uste dogu-ta betikotasunean.

 

Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.

 
Otoitza

         -Jainko Jauna, Zure Hitza gizon eginik, miragarriro adiskidetu zenduzan
gizaki guztiak Zeugaz; egizu, kristau-herria, maitasunean bero eta sinismenean alai, presta daitela Pazko-jaietarako. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta gizaldi ta gizaldietan
.


Amaierea

V/. Jauna zuekin.
R/. Eta zure Espirituarekin

V/. Bedeinkatu zaizela Jainko ahalguztidunak:
       Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.

V/. Zoaze Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.