BEZPERAK
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
EGILE ON, ENTZUN
Egile on, entzun gure
otoitza eta negarra;
bekigu barau-aldi hau
salbabidezko indarra.
Bihotzaren ikertzaile,
badakizu huts gerana;
Zureganatzen denari
emaiozu barkamena.
Hoben asko dugun arren,
damutuoi barka, Jainko;
senda gure gaitzak, zure
izenaren osperako.
Hezi dezagun gorputza
neurriz jan eta edanez;
egigun damu-negarra
hobenaren bihotz-minez.
Jainko Hirukoitz dohatsu,
Jainko Bakar zoriontsu:
barau-aldi hau guztioi
on dakigula egizu, Amen.
Salmoak
1
Ant. Negarretan erein baeben, pozez batuko dabe.
125 Sal
Jaunak Sion-go
atxilotuak
erakartzean,
ametsetan lez gengozan.
Orduan ahoa barrez bete jakun,
gure mihina goratzarrez.
Atzerrietan,
orduan, esan eben:
«Jauna handikiro jokatu jake».
Gugaz handikiro jokatu dau Jaunak:
Hau da poza daukaguna!
Bihurtu eizu,
Jauna, gure zoria,
Negebeko erreka-urak lez.
Negarretan erein baeben,
pozez batuko dabe.
Arunzkoan han
joiazan negarrez,
ereiteko gari-zorroa eroanez.
Pozik etorriko dira onuzkoan,
gari-balak eskuan.
Aintza Aitari
eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Negarretan
erein baeben, pozez batuko dabe.
2 Ant. Jaunak
jaso beigu etxea, eta zaindu gure uria.
126 Salmoa
Etxea Jaunak
ez bada jasoa,
etxegileek alperrik dihardue.
Jaunak zaintzen ez badau uria,
uri-zainak alperrik dihardu.
Alperrik
jatzue argitu barik jagitea,
berandu ohean etzun
eta neke-ogia jatea:
Jaunak emoten deutse-ta ogia
bere maiteei, lo dagozala!
Hain zuzen,
Jainkoaren dohai dira seme-alabak,
sari dira sabel seme-alabak.
Gudari-eskuan gezia lez,
gazte aroko semeak hala.
Dohatsu,
gezi-ontzia
hareekin bete daikena,
ezin daiteke lotsatu etsaiekin
atean auzitan diharduala.
Aintza Aitari
eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Jaunak
jaso beigu etxea, eta zaindu gure uria.
3 Ant. Sorkari
guztietan lehen-seme da, diran guztietan lehenengoa.
Kantika: Kol 1, 12-20
Eskerrak
emoten deutsaguz
Aita Jainkoari,
argian, santuen oinorde-lagun
egin gaituanari.
Ilunpearen
menpetik atara gaitu-ta,
eta bere Seme maitearen
erreinura aldatu.
Honexengan dogu erospena,
Honexengan pekatuen parkamena.
Hau, Jainko
ikusi-ezinaren irudi da,
sorkari guztietan lehen-semea.
Beronen bidez dira-ta eginak
gauza guztiak,
zeru-lurretakoak, agiri diranak
eta ez diranak:
Aulki, Jaun, Nagusi eta Agintedunak;
gauza guztiak Beraren bidez
eta Berarentzat dira eginak.
Diran guztiak
baino lehenago da Bera,
eta guztiek diraute Berarengan.
Gorputzaren buru ere Bera da,
Eleizaren buru, alegia.
Bera da hasiera,
hilen arteko lehen-semea,
diran guztietan
Bera izan dadin lehenengoa.
Jainkoaren
gogoko izan da-ta
betearen betea Harengan egotea,
eta Haren bidez, gauza guztiak
Berekin adiskidetzea;
Haren kurutzeko odolaz
bakeak eginik,
zeru-lurretan diran guztiekin.
Aintza Aitari
eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Sorkari
guztietan lehen-seme da, diran guztietan lehenengoa.
Jainkoaren hitza
Ap Eg 2, 38-39
Bihotz-barritu zaiteze, eta bateatu guztiok Jesu Kristoren izenean, zuen
pekatuen parkamenerako, eta Espiritu Santua hartuko dozue. Izan be, zeuentzat
da agintzaria, eta zuen seme-alabentzat, eta Jaunak gure Jainkoak, deitu
daikezan guztientzat, urrunekoak badira be.
Galderantzuna
V/.
Hauxe dinot nik: * erruki zakidaz, Jauna.
R/. Hauxe
dinot nik: * erruki zakidaz, Jauna.
V/.
Osatu naizu, zure aurka hoben egina nozu-ta.
R/.
Urez eta odolez etorri zana.
V/.
Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/. Hauxe
dinot nik: * erruki zakidaz, Jauna.
Magn. ant. Jaunaren
aginduak beteten dituana eta halan irakasten dauana, handia izango da zeruetako
erreinuan.
Lk 1, 46-55
Handiesten dau
nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat nire barrua;
Jainkoa da-ta nire salbamena,
ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.
Dohatsu
deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena,
eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
bildur deutsoenengana.
Bere besoaren
indarra erabili dau,
buru harroak triskatu dauz;
bota dauz euren aulkitik handikiak,
eta gora jaso dauz ezerezak;
ondasunez bete dauz gosez egozanak
eta esku hutsik bialdu asko eukenak.
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Jaunaren aginduak beteten dituana eta halan irakasten dauana, handia
izango da zeruetako erreinuan.
Eskariak
Goratu daigun Jainko guztiz ahaltsu eta arduraduna. Berak ezagutzen ditu gure
behar-aldi guztiak; baina guk gauza guztien ganetik zeruetako erreinua bilatzea
nahi dau. Horregatik, deitu deiogun, esanez:
Betorkigu zure
erreinua eta haren zuzentasuna.
—Aita guztiz santu, Kristo gure arimen artzain emon deuskuzun Horrek, begiratu
eiezu artzainei eta hareen ardurapean dagozan herriei, artaldea artzainen
arretarik barik gelditu ez daiten, * ezta artzainak ere artaldearen
menpetasunik gabe.
—Egizu, kristauek lagun deieela gaixoei senide-maitasunez, * hareengan zure
Semea bera ikusiz.
—Egizu, oraindino barri ona sinisten ez dabenak zure Eleizan sartu daitezala, *
eta eregi daiela maitasunean euren egite zuzenez.
—Iguzu pekatarioi, zure parkamena jadesteko grazia, * era berean, zure
Eleizarekin baketzea lortu daigun.
—Emon hildakoei betiko bizitzara aldatzea, * eta betirauean zure bizilagun
izatea.
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Garizumako ekinaldia dogula irakasle
eta zure hitza janari, otoitzez gagoz, Jauna; iguzu, penitentziaren bidez bihotz-bihotzez
zerbidui deizugula, eta otoitzean bat eginik iraun daigula. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez,
Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta gizaldi ta
gizaldietan.
Amaierea
V/. Jauna
zuekin.
R/. Eta
zure Espirituarekin
V/. Bedeinkatu
zaizela Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Zoaze
Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak
Jainkoari.