II. BEZPERAK
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
EGILE ON, ENTZUN
Egile on, entzun gure
otoitza eta negarra;
bekigu barau-aldi hau
salbabidezko indarra.
Bihotzaren ikertzaile,
badakizu huts gerana;
Zureganatzen denari
emaiozu barkamena.
Hoben asko dugun arren,
damutuoi barka, Jainko;
senda gure gaitzak, zure
izenaren osperako.
Hezi dezagun gorputza
neurriz jan eta edanez;
egigun damu-negarra
hobenaren bihotz-minez.
Jainko Hirukoitz dohatsu,
Jainko Bakar zoriontsu:
barau-aldi hau guztioi
on dakigula egizu, Amen.
Salmoak
1
Ant. Jauna, Jainko guztiz ahaltsua:
salbau gaizuz zure izenagaitik, eta emoiguzu bihotz-barritzeko gogoa.
Sal
109
Hona,
Jaunak esana nire Jaunari
«Jesarri zakidaz eskoian,
zure etsaiak oin-aulki
jartzen deutsudazan bitartean».
Siondik
zabalduko dau Jaunak
zure aginte makilaren indarra:
«Izan zaitez nagusi
zure etsaien artean».
Handiki
zu jaiotegunetik
santu dirdaian,
ihintza lez sortuazoko zaitut
artizarraren aurrean.
Jaunak zin egin dau
eta ez jako damutuko:
«Melkisedeken sailean
abade zara zu behin betiko».
Nire
Jauna zure eskoian:
zapalduko ditu erregeak
hasarre-egunean.
Bidean
doala,
errekan edango dau ura,
horregatik jasoko dau burua.
Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
Hasieran zen bezala orain eta beti
gizaldi eta gizaldietan. Amen.
Ant. Jauna, Jainko guztiz ahaltsua: salbau gaizuz zure izenagaitik, eta emoiguzu
bihotz-barritzeko gogoa.
2
Ant. Bildots errubakoa eta kutsugabea dan Kristoren odol ederrez erosiak izan
gara.
Sal
110
Ospatuko
dot Jauna bihotz osoarekin,
zintzoen batzarrean
eta jentetzarekin.
Jaunak eginak handi,
maite dabezan guztientzat
aztergarri.
Handi
eta eder Haren lana,
beti iraungo dauana
Haren zuzentasuna.
Haren mirariak oroigarri dira,
errukitsu da Jauna ta onbera.
Bildur
deutsoenei janaria emon ddeutse,
bere itunaz
betidaino gogoratuko jake.
Berak eginen indarra erakutsi deutso
bere herriari,
atzerrien gain jabetasuna emonik.
Harek
egin dituenak
zintzo eta zuzen dira,
Haren agindu guztiak sendo dira;
mendeetarako jarriak eta betiko,
leialki emonak eta zuzentasunez.
Askatasuna
bialdu deutso bere herriari,
betiko jarri dau bere ituna:
santu eta agurgarri Haren izena.
Jaunaren
bildurra
zuhurtasunaren hasiera,
zuhurki dihardue hori egiten dabenak,
betiko irauten dau Haren gorespenak.
Aintza
Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Hasieran zen bezala orain eta beti
gizaldi eta gizaldietan. Amen.
Ant. Bildots errubakoa eta kutsugabea dan Kristoren odol ederrez erosiak izan
gara.
3
Ant. Geure nekeak hartu ebazan
eta geure minak eroan.
Kantika:
Ikus 1 Pe 2, 21b-24
Kristok nekeak jasan zitun gugaitik,
bere urratsei jarraitzeko
eredua geuri itziz:
ez eban egin pekaturik,
ez eben aurkitu
Haren ahotan guzurrik.
Txarto-esaka erabilenean,
ez eutsen txarto esanez erantzuten;
ez eutsen zemairik egiten nekaldian,
bere burua itziz
epaile zuzenaren eskuan.
Geure pekatuak eroan ebazan
bere bizkarrean haga-ganera;
gu pekaturako hilik,
santutasunerako bizi izan gaitezan;
Haren zauriek osatu gaitue.
Aintza
Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Geure nekeak hartu ebazan eta geure minak eroan.
Jainkoaren
hitza
Erm
6, 6-11
Autortu dezagun, gure antxinako
gizona Kristogaz kurutzeratua izan dala, pekatuzko izaera hau ezereztua gelditu
zedin, eta horrela, gu geu pekatuaren morrontzatik askatuak izan gaitezan. Nonor
hilten danean, pekatutik askatua gelditzen da-ta. Beraz, gu ere Kristogaz hil
bagara, sinisten dogu, bizi izan ere Beragaz bizi izango garala; izan be,
badakigu Kristo hilen artetik biztu zan ezkero, ez dala barriro hilgo; heriotzeak
ez dau Harengan gehiago aginterik. Haren hiltea, pekatuarentzat behin betiko hiltea
izan zan-eta; eta Haren bizi izatea, Jainkoarentzat bizi izatea da. Holan, ba,
zuek ere euki eizuez zeuon buruak pekatuarentzat hilak lez eta Jainkoarentzat
bizirik, Kristo Jesus gure Jaunagan.
Galderantzuna
V/.
Entzun, Jauna, eta erruki zakiguz; * pekatu egin dogu-ta.
R/.
Entzun, Jauna, eta erruki zakiguz; * pekatu egin dogu-ta.
V/.
Entzun, Kristo, gure otoitza.
R/.
Pekatu egin dogu-ta.
V/.
Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/. Entzun,
Jauna, eta erruki zakiguz; * pekatu egin dogu-ta.
Magn. ant.
A urtean: Nik emoten deutsadan
uretik edaten dauana, ez da gehiago egarrituko sekulan —dino Jaunak—.
B urtean: Nire Aitaren etxea
otoitz-etxe izango da —dino Jaunak—.
C urtean: Nigan dagoanak frutu asko ematen dau.
Lk 1, 46-55
Handiesten
dau nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat nire barrua;
Jainkoa da-ta nire salbamena,
ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.
Dohatsu
deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena,
eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
bildur deutsoenengana.
Bere
besoaren indarra erabili dau,
buru harroak triskatu dauz;
bota dauz euren aulkitik handikiak,
eta gora jaso dauz ezerezak;
ondasunez bete dauz gosez egozanak
eta esku hutsik bialdu asko eukenak.
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant.
A urtean: Nik emoten deutsadan uretik
edaten dauana, ez da gehiago egarrituko sekulan —dino Jaunak—.
B urtean: Nire Aitaren etxea
otoitz-etxe izango da —dino Jaunak—.
C urtean: Nigan dagoanak frutu
asko ematen dau.
Eskariak
Jainkoak, bere Semearen
bitartez, kutsurik bako hazitik sortu eban bere herria. Goretsi daigun eta bihotz-bihotzez
esan deiogun:
Errukitu
zakioz, Jauna, zure herriari.
—Entzun, Jainko errukitsu Horrek, zure herriaren alde zuzentzen deutsuguzan
otoitzak, * eta egizu, gorputz-janariz baino nahiago izan daiala zeure hitzaz
asetzea.
—Irakatsi eiguzu,
guretarrak eta gizaki guztiak bardin eta benetan maitatzen, * eta harei bakean
eta onean laguntzen.
—Begira, Jauna, Bateoaren
bitartez bizi-barrituak izango diran kristaugaiei, * harri biziz egindako
etxe izan daitezan Zuretzat.
—Jonasen esanaren bitartez,
ninibetarrak damura ekarriazo zenduzan Horrek, * zuzendu eizuz, zeure hitzaren
bitartez, pekatarien bihotzak.
—Emoiezu hil-zorian dagozanei,
Kristo auzi-maisuagana lasai joateko bidea, * zure aurpegia ikusiz,
zoriontsu izan daitezan betiko.
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Errukiaren Aita eta on
guztien iturri zaran Jauna, baraua, otoitza, eta limosna ipinten deuskuzuz gure
pekatuen osagarri; ikusi bihotz onez bere makaltasuna aitortzen dauan zure herria,
eta bizkortu gaizuz zure erruki handiz, pekatuaren zamapean aurkitzen garanok. Zure
Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu
Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta gizaldi ta gizaldietan.
Amaierea
V/. Jauna
zuekin.
R/. Eta
zure Espirituarekin
V/. Bedeinkatu
zaizela Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Zoaze
Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak
Jainkoari.