BEZPERAK
Agurra
V/.
Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/.
Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
OI GURUTZEA
—–Zure besotan, oi gurutzea,
hil zaigu Jesus maitea.
—–Haren gurutze ezartzailea
—–ni naiz, ni pekataria.
Oi gurutzea, oi gurutzea,
gurutze santu maitea.
—–Jesu Kristoren odolak zaitu
—–Kalbarioan gorritu.
—–Ezerk geroztik munduan ez du
—–zuk bezainbat distiratu.
Oi gurutzea, oi gurutzea,
gurutze santu maitea.
Etsaiarekin
beti burrukan
—–hemen gabiltza munduan.
—–Gure gidari zu bazaitugu,
—–nork gu garaitu orduan?
Oi gurutzea, oi gurutzea,
gurutze santu maitea.
Jesu Kristori zurekin baizik
—–ez dio inork jarraitzen.
—–Zure bidetik da beti zuzen
—–kristaua zeruratutzen.
Salmoak
1
Ant. Oi heriotza, zure heriotza
izango nozu; oi Leza, zure eztena izango nozu.
115
Salmoa
«Ni
bai dohakabe» ninoan arren,
baneukan itxaropen.
Hauxe esan neban nire larrialdian:
«Gizaki guztiak dira guzurtiak».
Zer
bihurtuko deutsat Jaunari,
emon deustazan guztiekaitik?
Salbazino-edontzia dot hartuko,
eta Jaunaren izena deituko.
Emongo
deutsadaz Jaunari
zin egindakoak,
herri guztia begira dagoala.
Jaunaren
begietan balio handikoa
Haren zintzoen heriotza.
Zure morroi nozu ni, Jauna,
zure morroi eta
zure neskamearen semea,
askatu dozuz nire kateak.
Eskeiniko
deutsut gorets-oparia,
deituko dot, Jauna, zure izena.
Emongo deutsadaz Jaunari
zin egindakoak,
herri guztia begira dagoala.
Jaunaren etxeko atarian,
Jerusalem, zure erdian.
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant.
Oi heriotza, zure heriotza
izango nozu; oi Leza, zure eztena izango nozu.
2
Ant. Jonas itsas-mamuaren sabelean hiru egun eta hiru gauez egon zan lez, halan
egongo da Gizonaren Semea lurraren bihotzean.
142 Salmoa, 1-11
Entzun,
Jauna, nire otoitza,
hartu eizu nire eskaria
zure leialtasunez,
entzun naizu zure zuzentasunez.
Ez deitu morroi honi auzirako,
gizaki zintzorik
zure aurrean ez dago-ta.
Arerioa
neure atzetik dabil,
lur-jorik
laga dau nire bizia,
ilunpetan
ipini nau,
aspaldi
hilen antzera.
Barrukoo
kemena makaldu jat,
bihotza
barruan dardaratu jat.
Behinolako
egunak ditut gogoan,
zure lan guztiak
dihardut hausnartzen,
zure esku-lanak
dihardut gogora ekarten.
Nire eskuok Zeugana zabaltzen dira,
nire gogo hau, lur lehor,
Zutaz egarri da.
Entzun
laster ni, Jauna,
arnasea
be joan jat-eta.
Ez
ezkuta niri zure aurpegia,
ez
naiten heriotza-lezara jausiak lez.
Entzunazo
niri goizean
zure maitasuna,
Zeugan dot-eta itxaropena.
Adituazo eidazu
hartu behar dodan bidea,
Zeugana jasoa dot-eta bihotza.
Atara naizu,
Jauna,
arerioen
menpetik,
Zeugana
nator-eta ihesi.
Zuk
nahi dozuna egiten irakatsi eidazu,
nire
Jainkoa Zeu zaitut-eta.
Zure
arnasea ona da,
zabaldira
atara naiala.
Zure
izenagaitik, Jauna,
nire bizia zaindu,
zure zuzentasunez
atara naizu larrialditik.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Jonas itsas-mamuaren
sabelean hiru egun eta hiru gauez egon zan lez, halan egongo da Gizonaren Semea
lurraren bihotzean.
3
Ant. Xehatu eizue jauretxe hau
—dino Jaunak—, eta hiru egun barru jasoko dot. Baina Jesusek bere gorputzaren
jauretxea esan nahi eutsen.
Kantika:
Flp 2, 6-11
Kristo
Jesusek, Jainkoaren izaera
bereko izanik,
ez eutson gogor eutsi
Jainkoarekin bardin izateari;
bestetara, baino,
bereaz hustu egin zan,
morroi-izaera hartuz,
eta beste edozein lez azalduz.
Eta
gizon lez agerturik,
apaldu egin eban bere burua,
menpeko eginezh eriotzaraino,
kurutzeko heriotzaraino.
Horregaitik
Jainkoak goratu egin eban,
eta izen guztien gaieko izena
emon eutson,
Jesusen izenera
belaun guzti makurtu daiten,
zeruan, lurrean eta lurpean,
eta mihin guztik autortu daian:
Jesu Kristo Jauna da,
Aita Jainkoaren aintzarako.
Aintza
Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Xehatu eizue jauretxe hau
—dino Jaunak—, eta hiru egun barru jasoko dot. Baina Jesusek bere gorputzaren
jauretxea esan nahi eutsen.
Jainkoaren hitza
1 Pe
1, 18-21
Badakizue, zuen gurasoengandik hartutako
biziera hutsaletik ez zareela gauza ustelkorrez erosiak izan —ez urrez, ez
zilarrez—, bildots errugabe eta kutsugabe dan Kristoren odol ederrez baino; hau
da, mundua mundu dan baino leenagotik ezagutua izana eta azken-aldian zuekaitik
agertu zana. Haren bidez sinisten dozue zuek Ha hilen artetik biztu eta goratu
eban Jainkoagan, eta holan zuen sinismena eta itxaropena Jainkoagan jarri
dozue.
Galderantzunaren ordez, hauxe esaten da:
Ant.
Kristo gugaitik menpeko egin zan heriotzaraino,
kurutzeko heriotzaraino. Horregatik Jainkoak goratu egin eban, eta izen guztien ganeko izena emon
eutson.
Magn. ant. Oraintxe
izan da goretsia Gizonaren Semea, eta Jainkoa goretsia izan da Harengan; eta Jainkoak
laster agertuko dau Haren aintza.
Lk
1, 46-55
Handiesten
dau nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat nire barrua;
Jainkoa da-ta nire salbamena,
ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.
Dohatsu
deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena,
eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
bildur deutsoenengana.
Bere
besoaren indarra erabili dau,
buru harroak triskatu dauz;
bota dauz euren aulkitik handikiak,
eta gora jaso dauz ezerezak;
ondasunez bete dauz gosez egozanak
eta esku hutsik bialdu asko eukenak.
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant.
Oraintxe izan da
goretsia Gizonaren Semea, eta Jainkoa goretsia izan da Harengan; eta Jainkoak
laster agertuko dau Haren aintza.
Eskariak
Gurtu daigun bihotzez,
geugaitik hil eta hobiratua, izan zan gure Salbatzailea, eta egin deiogun
otoitz esanez:
Juana, erruki zakiguz.
—Jesus Jauna, lantzak zulatutako saihetsetik,
odola eta ura isuri ziran, Eleizea zeure saihetsetik jaioten dala erakusteko: *
zure heriotza, hobiratze eta biztueraz,
biziazo eizu zure Eleizea.
—Jesus Jauna, zure biztuerearen agintzaria
ahaztuta egozan Apostoluak gogoan izan dituzu: * izan gogoan,
biztuerea ezagutzen ez dabenak, eta itxaropenik barik bizi diranak.
—Jainkoaren bildots, guztien alde gure Pazko
zaran Horrek, * Zeuganatu eizuz
gizaki guztiak.
—Mundu guztiaren Jainko, muga guztiak baino
zabalago izanik, hilobi baten sarturik egon zinan Horrek, * gorde eizuz gizaki guztiak betiko heriotzatik,
eta emoiezu hilezkorrak izatea.
—Kristo, Jainko biziaren Seme, kurutzetik
lapurrari zerua zabaldu zeutsan: * heriotzan
eta hobiratzean zure antzeko dituzun hildakoak, egizuz zeure antzeko zure biztuerako
aintzan ere.
Gure
Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
-Jaun ahalguztiduna,
zure Seme bakarra hilen artera jaitsi zan eta garaile urten hilobitik; egizu,
arren, Bateoaren bidez Kristorekin hobiratuak izan diran zure fededun guztiak biztu
daitezala Haregaz betiko bizitzara. Zurekin eta
Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta gizaldi ta gizaldietan.
Amaierea
V/.
Jauna zuekin.
R/.
Eta zure Espirituarekin
V/.
Bedeinkatu zaizela Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/.
Zoaze Jaunaren bakean.
R/.
Eskerrak Jainkoari.