BEZPERAK
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
NOIZ ETORRIKO ZERA
Noiz etorriko / zera Zu,
Jauna, /
—noiz etorriko?
Izango ote da /
askatasunik /
—gizonontzako?
–Bihar omen zatoz, eta /
—- ez zera inoiz irixten;
–hor omen zaude Zu, eta /
—- guk ez zaitugu ikusten;
–maitasuna omen zera; /
—- gu, berriz, dena gorroto;
–batasuna zerala Zu; /
—- ta gu banaturik gaude.
Ludi hau ez da / zure
erreinua; /
–ez da, ez, Jauna!
–Bizitzaren eremuan /
bihotzez sartzen bagera:
–gure ogitik emanez /
goserik den anaiari;
–elkarrengandik baztertuz /
gorroto-bide guztiak;
–ona baizik ez eginez /
gure bide guztietan:
Orduan, bai, / lur hau zure
erreinu,
—orduan, Jauna!
Noiz etorriko / zera Zu,
Jauna, /
—noiz etorriko?
Izango ote da /
askatasunik /
—gizonontzako?
Etsian bizi zaitezte, /
hala esaten digute,
–pozten duzula gizona /
eta bizkortzen, diote;
–baina hemen azpi-janak du /
bere lana egiten,
–baina hemen gorrotoa da /
gu-baitan jaun ta jabe.
Ludi hau ez da / zure
erreinua; /
–ez da, ez, Jauna!
–Bizitzaren eremuan, /
bihotzez sartzen bagera:
–bihotz batez elkarturik, /
zaratarik egin gabe;
–puskatuaz zapalduen /
morrontzak eta kateak;
–erromesei zabalduaz /
gure etxeko ateak:
Orduan, bai, / lur hau zure
erreinu,
—orduan, Jauna!
Noiz etorriko / zera Zu,
Jauna, /
—noiz etorriko?
Izango ote da /
askatasunik /
—gizonontzako?
–Zure mintzoen zentzua /
zeharo aldatu dute,
–min estuaren oihua /
ito beharrez dabiltza;
–beren neurriko jainko bat /
egina dute Zurekin;
–saiatu-faltan ez dira /
zure zerua erosten.
Ludi hau ez da / zure
erreinua; /
–ez da, ez, Jauna!
–Bizitzaren eremuan /
bihotzez sartzen bagera:
–gure haragi bihurtuz /
zure Ebanjelioa;
–esanez, iratzartzea /
beharrezkoa dugula;
–zintzoek badakustela /
jadanik zure erreinua:
Orduan, bai, / lur hau zure erreinu,
—orduan, Jauna!
Salmoak
1
Ant. Atzerrien argitzat ipinten zaitut, lurraren bazterreraino izan zaitezan
neure salbazino.
Sal 71, 2-11
Emoiozu, Jainko, zure auzia
erregeri,
zure zuzentasuna errege-semeari.
Zaindu bei zure herria zuzentasunez,
eta zure gizagaixoak zuzenbidez.
Mendiek herriari bakea ekarri
beioe,
eta munoek zuzenbidea.
Herriko zaurgarriak babestu beiz
salbatu behartsuen seme-alabak,
xehatu beiz zapaltzaileak.
Eguzkia haina luzaro bizi bedi,
ilargia haina gizaldiz gizaldi.
Jatsi bedi euria belartzara lez,
lurra asetzen dauan
euri-lanbroa lez.
Zuzentasuna garatuko da
haren egunetan,
bakea ugari ilargia amatau artean.
Nagusi izan bedi itsasotik itsasoraino,
Ibaitik lehor-mugaraino.
Arerioak aurrean jakoz ahuspeztuko,
haren etsaiek hautsa dabe miazkatuko.
Tarsisko eta uharteetako erregeek
ekarriko deutsoez esku-ikusiak,
Arabiako eta Sabako erregeek
emariak.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Atzerrien
argitzat ipinten zaitut, lurraren bazterreraino izan zaitezan neure salbazino.
2 Ant. Jaunak
salbauko ditu behartsuen seme-alabak, eta xehetuko zapaltzaileak.
Salmoa 71, 12-19
Errege guztiek agurtuko dabe
ahuspez,
atzerri guztiek zerbituko.
Onik atarako dau-ta
oihuka diharduan jente zaurgarria,
eta laguntzailerik ez dauan dohakabea.
Apalarentzat eta behartsuarentzat
izango dau errukia,
salbauko dau behartsuen bizia.
Gogorkeria ta zapalketatik
aterako ditu,
hareen odola harentzat baliotsu.
Bizi bedi! Eta Arabia-ko urretik
emongo deutsoe,
haren alde beti egingo dute otoitz,
atergabe bedeinkatuko dabe.
Gari ugari izango da soloetan,
balantzan egongo da
mendi-tontorretan;
emongo dau uzta Libanok lez,
iria loratuko da
zelaiko belarra bezala.
Betiko izan bedi haren izena,
eguzki-argia haina
haren izenaren iraupena.
Lurreko leinu guztiak †
Harengan izango dira bedeinkatuak,
herri guztiek
dohatsu autortuko dabe ura.
Bedeinkatua Jauna, Israelgo
Jainkoa,
mirariak egiten bakarra!
Bedeinkatua Haren izen ederra
beti eta beti,
eta Haren aintzaz
lurbira osoa bete bedi!
Amen, amen!
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Jaunak
salbauko ditu behartsuen seme-alabak, eta xehetuko zapaltzaileak.
3 Ant. Oraintxe
etorri dira gure Jainkoaren salbazinoa ta erregetza.
Kantika: Apk 11, 17-18; 12, 10b-12a
Eskerrak emoten deutsuguz, Jauna,
bazaran eta bazinan
Jainko ahalguztiduna;
zure ahalmen handiaz
jabetu zara-ta,
eta errege izaten hasia zara.
Haserretu ziran atzerriak,
baina heldu da zure haserrea,
eta hilak epaitzeko ordua;
heldu jake sari-ordua
zure zerbitzari profetei,
eta santu eta zure izenaren
bildur diranei,
txikiei nahiz handiei.
Orain etorri da salbamena,
gure Jainkoaren
indarra ta erregetza,
eta bere Kristoren ahalmena;
jaurtia izan da-ta
gure senideen salatzailea,
gure Jainkoaren aurrean,
gau ta egun, salatzen zituena.
Hareek azpiratu dabe Bildotsaren
odolaz,
eta emon daben autormenaz:
euren bizia ez dabe-ta izan maiteago,
heriotza baino.
Poztu zaiteze, beraz, zeruak,
eta euretan bizi zareenak.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Oraintxe
etorri dira gure Jainkoaren salbazinoa ta erregetza.
Jainkoaren hitza
St 4, 7-8. 10
Egon zaiteze Jainkoaren menpean; deabruari, barriz, egin
gogor, eta ihes egingo dau zuengandik. Hurreratu zaiteze Jainkoagana, eta ondoratuko
jatzue. Garbitu eizuez eskuak, pekatariok! Garbitu bihotzak, ezbaian zagozenok!
Apaldu zaiteze Jaunaren aurrean, eta goratuko zaitue Harek.
Galderantzuna
V/.
Hauxe dinot nik: * erruki zakidaz, Jauna.
R/.
Hauxe dinot nik: * erruki zakidaz, Jauna.
V/.
Osatu naizu, zure aurka hoben egina nozu-ta.
R/.
Urez eta odolez etorri zana.
V/.
Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/. Hauxe
dinot nik: * erruki zakidaz, Jauna.
Magn. ant. Lazarori ogi-apurrak ukatu eutsozan aberats harek, gero
ur-tanta bat eskatzen eban.
Lk 1,
46-55
Handiesten dau
nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat nire barrua;
Jainkoa da-ta nire salbamena,
ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.
Dohatsu
deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena,
eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
bildur deutsoenengana.
Bere besoaren
indarra erabili dau,
buru harroak triskatu dauz;
bota dauz euren aulkitik handikiak,
eta gora jaso dauz ezerezak;
ondasunez bete dauz gosez egozanak
eta esku hutsik bialdu asko eukenak.
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. ZLazarori ogi-apurrak ukatu eutsozan aberats harek, gero ur-tanta bat
eskatzen eban.
Eskariak
Goratu daigun Jainkoaren
errukia, Harek Espiritu Santuaren graziaz argitu gaitu-ta, zuzentasun ta
sinismen-egitez distiratu daigun, eta egin deiogun otoitz, esanez:
Sendotu eizu,
Jauna, Kristok erositako herria.
—Santutasun guztiaren iturri zaran Jauna, batu eizuz Kristogan,
Eukaristiako misterioaren bidez, gotzainak, abadeak eta diakonoak, * egunero
berbiztu daien esku-ezartzeaz hartu eben grazia.
—Irakatsi eiezu zure
sinistedunei, behar dan lez hurreratzen hitzaren eta Kristoren Gorputzaren mahaira,
* sinistez eta sakramentuz hartzen dabena, bizikeran erakutsi daien.
—Jauna, Zuk lagunduz,
ezagutu daigula zure Semearen odolaz erositako gizonaren nortasuna, * guztien
askatasuna eta kontzientzia errespetatu daiguzan.
—Egizu, Jauna, neurria izan
daiela gizaki guztiek lurreko ondasunen gosean, * eta besteen beharrizanak
arintzen arduratu daitezala.
—Erruki zakiez, Jauna, gaur
bizitza honetatik Zeugana deitu dituzun fededun guztiei, * eta emoiezu
betiko zorionaren saria.
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jauna, bihotz garbia maite
dozu, eta erruduna errugabe egiten; zuzendu eizuz, Zeugana gure bihotzak, eta
berotu gu Zure Espirituaren sutan, fedean iraunkorrak izan gaitezan, eta
egintzetan azkarrak. Zure Seme Jesu Kristo
gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta
errege bizi da-ta gizaldi ta gizaldietan.
Amaierea
V/. Jauna
zuekin.
R/. Eta
zure Espirituarekin
V/. Bedeinkatu
zaizela Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Zoaze
Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak
Jainkoari.