BEZPERAK
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
EGILE ON, ENTZUN
Egile on, entzun gure
otoitza eta negarra;
bekigu barau-aldi hau
salbabidezko indarra.
Bihotzaren ikertzaile,
badakizu huts gerana;
Zureganatzen denari
emaiozu barkamena.
Hoben asko dugun arren,
damutuoi barka, Jainko;
senda gure gaitzak, zure
izenaren osperako.
Hezi dezagun gorputza
neurriz jan eta edanez;
egigun damu-negarra
hobenaren bihotz-minez.
Jainko Hirukoitz dohatsu,
Jainko Bakar zoriontsu:
barau-aldi hau guztioi
on dakigula egizu, Amen.
Salmoak
1 Ant. Jauna
dot argi eta salbamen, nork ni bildurtu? †
26a Salmoa
Jauna dot argi
eta salbamen,
nork ni bildurtu?
†
Jauna biziaren babes,
nork ni izutu?
Nire haragia jateko
gaiztoak jatazanean oldartzen,
nire etsai eta arerioak
laprast egin eta jausi egiten dira.
Ez deust
egingo bihotzak dar-dar,
nire aurka gudu-txabolak
ipinita ere;
lasai egongo naz ni,
nire aurka gudua sortuko balitz ere.
Gauza bat
eskatzen deutsat Jaunari,
horren bila nabil ni:
bizi izan naitela Jaunaren etxean
nire bizitzako egun guztietan;
Jaunaren samurtasuna
gozatu daidan,
Haren jauretxea
begiz ikusi daidan.
Egun baltzean
bere txabolan
gordeko nau-ta,
bere txabolearen gordeenean
ezkutatuko,
harkatxera nau jasoko.
Horregatik dot
burua jasoten,
inguruko arerioen gainetik jarten.
Poz-opariak deutsadaz
bere txabolan eskeiniko,
eresi eta goratzarreak
Jaunari abestuko.
Aintza Aitari
eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Jauna
dot argi eta salbamen, nork ni bildurtu?
2 Ant. Zure
aurpegi-bila najabiltzu, Jauna; ez niri ezkutatu aurpegi hori.
26b Salmoa
Jauna, nire
deadar-hotsa
entzun eizu,
erruki zakidaz eta aditu eidazu.
Zuk esana bihotzean dot entzuten:
«Bilatu eizue nire aurpegia».
Zure aurpegi-bila najabiltzu, Jauna.
Ez ezkutatu
niri aurpegi hori,
zure morroi hau ez laga
haserrez baztertuta.
Laguntza zaitut, ez naizula zapuztu,
Jainko, nire salbamen,
ez nazazu eskutik itzi.
Aita-amek banindue zapuztuko,
Jaunak beretzat ninduke hartuko.
Erakutsi
eidazu, Jauna, zure bidea,
eroan naizu bide zelaitik,
ditudan arerioekaitik.
Ni nire
arerioen aukeran ez laga,
testigu guzurtiak jagi dira-ta
nire aurka,
indarkeria dariela.
Jaunaren
ontasuna ikusi ustean
nago bizien lurrean.
Itxaron
Jaunagan eta izan kemen,
bizkortu bekizue bihotza
eta itxaron Jaunagan.
Aintza Aitari
eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Zure
aurpegi-bila najabiltzu, Jauna; ez niri ezkutatu aurpegi hori.
3 Ant. Sorkari
guztietan lehen-seme da, diran guztietan lehenengoa.
Kantika: Kol 1, 12-20
Eskerrak
emoten deutsaguz
Aita Jainkoari,
argian, santuen oinorde-lagun
egin gaituanari.
Ilunpearen
menpetik atara gaitu-ta,
eta bere Seme maitearen
erreinura aldatu.
Honexengan dogu erospena,
Honexengan pekatuen parkamena.
Hau, Jainko
ikusi-ezinaren irudi da,
sorkari guztietan lehen-semea.
Beronen bidez dira-ta eginak
gauza guztiak,
zeru-lurretakoak, agiri diranak
eta ez diranak:
Aulki, Jaun, Nagusi eta Agintedunak;
gauza guztiak Beraren bidez
eta Berarentzat dira eginak.
Diran guztiak
baino lehenago da Bera,
eta guztiek diraute Berarengan.
Gorputzaren buru ere Bera da,
Eleizaren buru, alegia.
Bera da hasiera,
hilen arteko lehen-semea,
diran guztietan
Bera izan dadin lehenengoa.
Jainkoaren
gogoko izan da-ta
betearen betea Harengan egotea,
eta Haren bidez, gauza guztiak
Berekin adiskidetzea;
Haren kurutzeko odolaz
bakeak eginik,
zeru-lurretan diran guztiekin.
Aintza Aitari
eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Sorkari
guztietan lehen-seme da, diran guztietan lehenengoa.
Jainkoaren hitza
Ap Eg 2, 38-39
Bihotz-barritu zaiteze, eta bateatu guztiok Jesu Kristoren izenean, zuen
pekatuen parkamenerako, eta Espiritu Santua hartuko dozue. Izan be, zeuentzat
da agintzaria, eta zuen seme-alabentzat, eta Jaunak gure Jainkoak, deitu daikezan
guztientzat, urrunekoak badira be.
Galderantzuna
V/. Hauxe dinot nik: * erruki zakidaz, Jauna.
R/. Hauxe dinot nik: * erruki zakidaz, Jauna.
V/. Osatu naizu, zure aurka hoben egina nozu-ta.
R/. Urez eta odolez etorri zana.
V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu
Santuari.
R/. Hauxe dinot nik: * erruki zakidaz,
Jauna.
Magn. ant. Jonas itsas-mamuaren sabelean hiru egun eta hiru gau
egon zan lez, halan egongo da Gizonaren Semea lurraren bihotzean.
Lk 1,
46-55
Handiesten dau
nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat nire barrua;
Jainkoa da-ta nire salbamena,
ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.
Dohatsu
deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena,
eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
bildur deutsoenengana.
Bere besoaren
indarra erabili dau,
buru harroak triskatu dauz;
bota dauz euren aulkitik handikiak,
eta gora jaso dauz ezerezak;
ondasunez bete dauz gosez egozanak
eta esku hutsik bialdu asko eukenak.
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Jonas itsas-mamuaren sabelean hiru egun eta hiru gau egon zan lez, halan
egongo da Gizonaren Semea lurraren bihotzean.
Eskariak
Goratu daigun Jainko
guztiz ahaltsu eta arduraduna. Berak ezagutzen ditu gure behar-aldi guztiak;
baina guk gauza guztien ganetik zeruetako erreinua bilatzea nahi dau. Horregatik,
deitu deiogun, esanez:
Betorkigu zure
erreinua eta haren zuzentasuna.
—Aita guztiz santu, Kristo gure arimen artzain emon deuskuzun Horrek,
begiratu eiezu artzainei eta hareen ardurapean dagozan herriei, artaldea artzainen
arretarik barik gelditu ez daiten, * ezta artzainak ere artaldearen
menpetasunik gabe.
—Egizu, kristauek lagun deieela
gaixoei senide-maitasunez, * hareengan zure Semea bera ikusiz.
—Egizu, oraindino barri ona
sinisten ez dabenak zure Eleizan sartu daitezala, * eta eregi daiela
maitasunean euren egite zuzenez.
—Iguzu pekatarioi, zure parkamena
jadesteko grazia, * era berean, zure Eleizarekin baketzea lortu daigun.
—Emon hildakoei betiko
bizitzara aldatzea, * eta betirauean zure bizilagun izatea.
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Begi onez ikusi, Jauna, zeurea duzun eta zurea izan nahi dauan herri hau;
eta emoiguzu gorputza penitentziaz hezitzen dogunoi, egite onen bidez gogo-bihotzak
ere barritzea. Zure Seme Jesu Kristo gure
Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege
bizi da-ta gizaldi ta gizaldietan.
Amaierea
V/. Jauna
zuekin.
R/. Eta
zure Espirituarekin
V/. Bedeinkatu
zaizela Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Zoaze
Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak
Jainkoari.