BEZPERAK
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
NOIZ ETORRIKO ZERA
Noiz
etorriko /
zera Zu, Jauna, /
—noiz
etorriko?
Izango ote da /
askatasunik /
—gizonontzako?
–Bihar
omen zatoz, eta /
—-
ez zera inoiz irixten;
–hhor
omen zaude Zu, eta /
—-
guk ez zaitugu ikusten;
–maitasuna
omen zera; /
—-
gu, berriz, dena gorroto;
–batasuna
zerala Zu; /
—-
ta gu banaturik gaude.
Ludi
hau ez da /
zure erreinua; /
–ez
da, ez, Jauna!
–Bizitzaren
eremuan /
bihotzez sartzen bagera:
–gure
ogitik emanez /
goserik den anaiari;
–elkarrengandik
baztertuz /
gorroto-bide guztiak;
–ona
baizik ez eginez /
gure bide guztietan:
Orduan,
bai, / lur hau zure erreinu,
—orduan, Jauna!
Noiz
etorriko /
zera Zu, Jauna, /
—noiz
etorriko?
Izango ote da /
askatasunik /
—gizonontzako?
Etsian bizi zaitezte, /
hala esaten digute,
–pozten
duzula gizona /
eta bizkortzen, diote;
–baina
hemen azpi-janak du /
bere lana egiten,
–baina
hemen gorrotoa da /
gu-baitan jaun ta jabe.
Ludi
hau ez da /
zure erreinua; /
–ez
da, ez, Jauna!
–Bizitzaren
eremuan, /
bihotzez sartzen bagera:
–bihotz
batez elkarturik, /
zaratarik egin gabe;
–puskatuaz
zapalduen /
morrontzak eta kateak;
–erromesei
zabalduaz /
gure etxeko ateak:
Orduan,
bai, / lur hau zure erreinu,
—orduan, Jauna!
Noiz
etorriko /
zera Zu, Jauna, /
—noiz
etorriko?
Izango ote da /
askatasunik /
—gizonontzako?
–Zure
mintzoen zentzua /
zeharo aldatu dute,
–min
estuaren oihua /
ito beharrez dabiltza;
–beren
neurriko jainko bat /
egina dute Zurekin;
–saiatu-faltan
ez dira /
zure zerua erosten.
Ludi
hau ez da /
zure erreinua; /
–ez
da, ez, Jauna!
–Bizitzaren
eremuan /
bihotzez sartzen bagera:
–gure
haragi bihurtuz /
zure Ebanjelioa;
–esanez,
iratzartzea /
beharrezkoa dugula;
–zintzoek
badakustela /
jadanik zure erreinua:
Orduan,
bai, / lur hau zure erreinu,
—orduan, Jauna!
Salmoak
1
Ant. Ezin zaree izan Jainkoaren eta diruaren morroi.
48 Salmoa
Entzun hau,
herri guztiok,
hartu belarriz lurrean bizi zareenok:
apal nahiz handiki,
aberats nahiz behartsu.
Nire ahoak
zuhurki dau berba egingo,
nire bihotzak
zentzunez gogoetan jardungo.
Belarria zuhur-berbetara dot hurreratuko,
nire asmakizuna
lira-soinuz azalduko.
Zeren bildur
naiteke egun baltzean,
arerioen txarkeriak
inguratzen nauanean?
Euren
ondasunetan dabe
itxaropidea,
euren aberastasun handiz
harrotzen dira.
Bere burua
askatu daikenik
inor ez dago-ta,
Jainkoari bere askatasun-ordaina
ezin deutso emon.
Garestiegia da
haren askatasun-ordaina,
behinere ez da nahikoa izango,
heriotza ikusi ez daian,
bizi izan dadin betiko.
Ikusiko dau
zuhurra hilten,
zentzunduna ta zoroa
bardin dirala galtzen,
ondasunak
besteei deutsezala izten.
Hilobiak dabez
euren etxe betiko,
hareetan euren egoitza
menderen mende,
lurrei euren izena
emon badeutsee be.
Gizakiak ezin
dau-ta iraun
aberatsean,
hilkorra da abereen antzean.
Aintza Aitari
eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Ezin
zaree izan Jainkoaren eta diruaren morroi.
2 Ant. Pilatu
eizuez zeruan zuen ondasunak —dino Jaunak—.
48b Salmoa
Bide hauxe
daroe euren buruagan
uste zoroa dabenek,
azken hauxe dabe euren hitzean
atsegin dabenek,
Ardiak lez doaz Lezara,
Heriotza dabe artzain, eta hareen nagusi,
zintzoak dira;
goizean hareen errainua
amatatua izango da;
Leza izango dabe euren etxe.
Nire bizia,
ordea, Lezaren menpetik
Jainkoak dau askatuko,
Berak nauka-ta hartzeko.
Ez estutu
nonor aberastearekin,
haren etxeko ondasunak
gora joatearekin:
Hil daitenean
ezer ez dau-ta eroango berekin,
ondasunak ez dira jatsiko harekin.
Bizi zala,
harro ebilen,
hau esanez bere kolkorako:
«Ederto zaindu jok bere burua,
jeutsoek esango»;
baina gurasoen lagundira da batuko,
ez dau behin ere argirik ikusiko.
Zentzunik
barik,
aberats bizi dan gizakia,
hilten diran abereen antzeko da.
Aintza Aitari
eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Pilatu
eizuez zeruan zuen ondasunak —dino Jaunak—.
3 Ant. Ospea
ta aintza hartzeko bada nor, hila izan dan Bildotsa.
Kantika: Apk 4, 11; 5, 9-10. 12
Aintza, ospea
ta agintaritza
hartzeko bazara nor,
Jauna, gure Jainkoa;
Zeuk eginak dira-ta diran guztiak,
zure gura-izatez dira eginak.
Liburua
hartzeko eta siluak urratzeko
bazera nor,
hila izan zara-ta,
eta zure odolaz erosi dituzu
Jainkoarentzat gizakiak,
leinu eta hizkuntza,
herri eta enda guztietakoak;
eta
abade-erreinu egin dituzu
gure Jainkoarentzat,
eta errege izango dira lurrean.
Indarra ta aberastasuna,
jakituria ta ahalmena,
ospea, aintza ta gorespena
hartzeko bada nor
hila izan dan Bildotsa.
Aintza Aitari
eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Ospea
ta aintza hartzeko bada nor, hila izan dan Bildotsa.
Jainkoaren hitza
St 2, 14. 17-18b
Ene senideok: Zertarako dau batek «nik
sinisten dot» esatea, egintza onik ez badauka? Salbau ete daike holango
sinismenak? Sinismena, egintza onik ez badauka, hilda dago beragan. Erakutsi eidazu
zure sinismena, egintzarik bakoa; nik, barriz, egintzetatik erakutsiko deutsut
nire sinismena.
Galderantzuna
V/.
Hauxe dinot nik: * erruki zakidaz, Jauna.
R/.
Hauxe dinot nik: * erruki zakidaz, Jauna.
V/.
Osatu naizu, zure aurka hoben egina nozu-ta.
R/.
Urez eta odolez etorri zana.
V/.
Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/. Hauxe
dinot nik: * erruki zakidaz, Jauna.
Magn. ant. Zuek guztiok alkarren senide zaree, eta zuen artean ez
emon inori «aita» izenik lur-ganean; bakarra da-ta zuen Aita: zerukoa. Ez emon
zeuon buruari «zuzendari» izenik; bakarra da-ta zuen zuzendaria: Kristo.
Lk 1,
46-55
Handiesten dau
nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat nire barrua;
Jainkoa da-ta nire salbamena,
ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.
Dohatsu
deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena,
eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
bildur deutsoenengana.
Bere besoaren
indarra erabili dau,
buru harroak triskatu dauz;
bota dauz euren aulkitik handikiak,
eta gora jaso dauz ezerezak;
ondasunez bete dauz gosez egozanak
eta esku hutsik bialdu asko eukenak.
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Zuek guztiok alkarren senide zaree, eta zuen artean ez emon inori «aita»
izenik lur-ganean; bakarra da-ta zuen Aita: zerukoa. Ez emon zeuon buruari
«zuzendari» izenik; bakarra da-ta zuen zuzendaria: Kristo.
Eskariak
Handietsi daigun Jesus
Jauna, kurutzean jaso ebenean guztia bereganatu ebana, eta eskatu deiogun bihotzez:
Jauna, eroan
guztiak Zeugana.
—Jauna, kurutzeko misteriotik sortutako argiak irabazi daizala guztiak, * danek
ezagutu daien, Zeu zarala bizia, egia eta bidea.
—Zutaz egarri diranei, emoiezu
ur bizia, * behin ere izan ez daitezan egarri.
—Jakintsuak eta artelariak
argitu eizuz, * gizakiak zure erreinurako egokiagoak izan daitezan.
—Eragiezu, besteen
gaiztakeriaz Zugandik urrundu diranei, * Zugana bihurtu eta Zure maitasunean
iraun daien.
—Hildako gure senide
guztiak hartu eizuz zeruko etxean, * Maria Birjina eta santu guztiekin poztu
daitezan.
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Zaindu eizu beti, Jauna,
zure Eleizea; eta, gizakiaren ahulerian oinarritzen danak zure laguntzarik barik
ezin daike-ta iraun, atara eizu arriskuetatik zure Eleizea eta eroan salbazinoko
bidetik. Zure Seme Jesu Kristo gure
Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege
bizi da-ta gizaldi ta gizaldietan.
Amaierea
V/. Jauna
zuekin.
R/. Eta
zure Espirituarekin
V/. Bedeinkatu
zaizela Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Zoaze
Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak
Jainkoari.