2026/10/26

V. Domekea II

II. BEZPERAK

Agurra

V/.  Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/.  Jauna, zatoz laster ni laguntzera.

V/.  Aintza Aitari eta Semeari,
        eta Espiritu Santuari.
        Lehen lez, orain eta beti,
        eta amaibako egunetan. Amen. 

Goratzarreak

EGILE ON, ENTZUN

Egile on, entzun gure
otoitza eta negarra;
bekigu barau-aldi hau
salbabidezko indarra.

Bihotzaren ikertzaile,
badakizu huts gerana;
Zureganatzen denari
emaiozu barkamena.

Hoben asko dugun arren,
damutuoi barka, Jainko;
senda gure gaitzak, zure
izenaren osperako.

Hezi dezagun gorputza
neurriz jan eta edanez;
egigun damu-negarra
hobenaren bihotz-minez.

Jainko Hirukoitz dohatsu,
Jainko Bakar zoriontsu:
barau-aldi hau guztioi
on dakigula egizu, Amen.


Salmoak

1 Ant. Basamortuan sugea jaso eben lez, ala altxa bearra da Gizonaren Semea.

Sal 109

Hona, Jaunak esana nire Jaunari
      «Jesarri zakidaz eskoian,
      zure etsaiak oin-aulki
      jartzen deutsudazan bitartean».

Siondik zabalduko dau Jaunak
      zure aginte makilaren indarra:
      «Izan zaitez nagusi
      zure etsaien artean».

Handiki zu jaiotegunetik
      santu dirdaian,
      ihintza lez sortuazoko zaitut
      artizarraren aurrean.
      Jaunak zin egin dau
      eta ez jako damutuko:
      «Melkisedeken sailean
      abade zara zu behin betiko».

Nire Jauna zure eskoian:
      zapalduko ditu erregeak
      hasarre-egunean.

Bidean doala,
      errekan edango dau ura,
      horregatik jasoko dau burua.

Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
      eta amaibako egunetan. Amen. 

Ant. Basamortuan sugea jaso eben lez, ala altxa bearra da Gizonaren Semea. 


2 Ant.
Zaindu eta askatu, parkatu eta salbatu, gudari-taldeen Jaunak egiten gaitu.

Sal 113a

Israel-herriak urten ebanean Ejiptotik,
      Jakob-en etxea erbestetik,
      Juda bihurtu jakon jauretxe,
      Israel, bere lurralde. 

Ikustean, itsasoak ihes,
      atzera egin eban Jordanek.
      Mendiek jauzi egin eben
      ahariek lez,
      munoek, arkumeek lez.

Ihes zoaz, itsaso, zergaitik?
      Jordan, atzera zergaitik?
      Zergaitik egin jauzi, mendiak,
      ahariek lez?
      munoak, arkumeek lez?

Ikara zaitez, lurra, Jaunaren aurrean,
      Jakoben Jainkoaren aurrean.
      Harek harkatxa ur-barruti
      bihurtzen dau-ta,
      hatxa, ur-iturri.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Zaindu eta askatu, parkatu eta salbatu, gudari-taldeen Jaunak egiten gaitu.

 

3 Ant. Gure pekatuekaitik alderik-alde zulatua izan zan, gure gaiztakeriekaitik txikitua; Haren zauriek osatu gaitue.

Kantika:   Ik 1 Pe 2, 21b-24

Kristok nekeak jasan ebazan gugaitik,
      bere urratsei jarraitzeko
      eredua itzirik guri:
      ez eban egin pekaturik,
      ez eben aurkitu
      Haren ahotan guzurrik.

Txarto-esaka erabilenean,
      ez eutsen txarto esanez erantzuten;
      ez eutsen zemairik egiten nekaldian,
      bere burua itzirik
      epaile zuzenaren eskuetan.

Gure pekatuak bere bizkarrean
      eroan ebazan haga-ganera;
      gu, pekaturako hilik,
      santutasunerako bizi izan gaitezan;
      Haren zauriek sendatu gaitue.

Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
      eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Gure pekatuekaitik alderik-alde zulatua izan zan, gure gaiztakeriekaitik txikitua; Haren zauriek osatu gaitue.

 

Jainkoaren hitza

Ap Eg 13, 26-30a

        Senideok, Abrahamen ondorengoak, eta Jainkoaren bildur zareenok: Zeuei bialdu jatzue salbazino-hitz hau. Jerusalemdarrek eta hareen agintariek ez eben onartu Jesus; ez ebezan ulertu zapatuero irakurten diran Profeten esanak, baina bete egin ebezan Ha heriotzara eroanez. Eta heriotza merezi ebanik ezertxo ere aurkitu ez arren, Ha hilteko eskatu eutsoen Pilatori. Eta Hari buruz idatzitako guztiak bete ziranean, hagetik eratsi eben eta hilobian sartu. Baina Jainkoak biztu egin eban hilen artetik.

 

Galderantzuna 

V/.  Entzun, Jauna, eta erruki zakiguz; * pekatu egin dogu-ta.
R/.  Entzun, Jauna, eta erruki zakiguz; * pekatu egin dogu-ta.

V/. Entzun, Kristo, gure otoitza.
R/. Pekatu egin dogu-ta. 

V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/. Entzun, Jauna, eta erruki zakiguz; * pekatu egin dogu-ta.


Magn. ant.

A urtean:  Egin ebana ikusita, Mariaren eta Martaren etxera etorritako judutar askok sinistu eban Jesusengan.

B urtean:  Nik, lurretik gora jasoko nabenean, Neugana batuko ditut guztiak.

C urtean:  Emakume, Neuk ere ez zaitut gaitzesten. Zoaz, eta hemendik aurrera ez egin pekaturik.

Lk 1, 46-55

Handiesten dau nire arimak Jauna,
   pozaren pozez daukat nire barrua;
   Jainkoa da-ta nire salbamena,
   ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.

Dohatsu deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
   handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
   Santua da Haren izena,
   eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
   bildur deutsoenengana.

Bere besoaren indarra erabili dau,
   buru harroak triskatu dauz;
   bota dauz euren aulkitik handikiak,
   eta gora jaso dauz ezerezak;
   ondasunez bete dauz gosez egozanak
   eta esku hutsik bialdu asko eukenak.

 Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant.

A urtean:  Egin ebana ikusita, Mariaren eta Martaren etxera etorritako judutar askok sinistu eban Jesusengan.

B urtean:  Nik, lurretik gora jasoko nabenean, Neugana batuko ditut guztiak.

C urtean:  Emakume, Neuk ere ez zaitut gaitzesten. Zoaz, eta hemendik aurrera ez egin pekaturik.
 

Eskariak

         Jainkoak, bere Semearen bitartez, kutsurik bako hazitik sortu eban bere herria. Goretsi daigun eta bihotz-bihotzez esan deiogun:

Erruki zakioz, Jauna, zure herriari.

      —Entzun, Jainko errukitsu Horrek, zure herriaren alde zuzentzen deutsuguzan otoitzak, * eta egizu, gorputz-janariz asetzea baino nahiago izan daiala zure hitzaz asetzea.

         —Erakutsi eiguzu, guretarrak eta gizon guztiak bardin eta benetan maitatzen, * eta harei bakean eta onean laguntzen.

         —Begira, Jauna, Bateoaren bitartez bizi-barrituak izango diran kristaugaiei, * harri biziz egindako etxe izan daitezan Zuretzat.

         —Jonasen esanaren bitartez, ninibetarrak damura ekarriazo zenduzan Horrek, * zuzendu eizuz, zure hitzaren bidez, pekatarien bihotzak.

         —Emoiezu hil-zorian dagozanei, Kristo auzi-maisuagana lasai joateko bidea, * zure aurpegia ikusiz, zoriontsu izan daitezan betiko.

 

Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.

 
Otoitza

      Jainko gure Jauna, zure Semeak, mundua maite ebalako eta mundua salbatzeagaitik, heriotzara eroan eban bere burua; egizu, guk ere maitasun bera izan daigula beti. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta gizaldi ta gizaldietan.


Amaierea

V/. Jauna zuekin.
R/. Eta zure Espirituarekin

V/. Bedeinkatu zaizela Jainko ahalguztidunak:
       Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.

V/. Zoaze Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.