2026/10/12

I. Astelehena

BEZPERAK

Agurra

V/.  Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/.  Jauna, zatoz laster ni laguntzera.

V/.  Aintza Aitari eta Semeari,
        eta Espiritu Santuari.
        Lehen lez, orain eta beti,
        eta amaibako egunetan. Amen.

Goratzarrea

  NOIZ ETORRIKO ZERA

Noiz etorriko / zera Zu, Jauna, /
—noiz etorriko?
Izango ote da
/ askatasunik /
—gizonontzako?

–Bihar omen zatoz, eta /
—- ez zera inoiz irixten;
–hhor omen zaude Zu, eta /
—- guk ez zaitugu ikusten;
–maitasuna omen zera; /
—- gu, berriz, dena gorroto;
–batasuna zerala Zu; /
—- ta gu banaturik gaude.

Ludi hau ez da / zure erreinua; /
–ez da, ez, Jauna!

–Bizitzaren eremuan /
 bihotzez sartzen bagera:
–gure ogitik emanez /
 goserik den anaiari;
–elkarrengandik baztertuz /
 gorroto-bide guztiak;
–ona baizik ez eginez /
 gure bide guztietan:

Orduan, bai, / lur hau zure erreinu,
—orduan, Jauna!

Noiz etorriko / zera Zu, Jauna, /
—noiz etorriko?
Izango ote da
/ askatasunik /
—gizonontzako?

   Etsian bizi zaitezte, /
 hala esaten digute,
–pozten duzula gizona /
 eta bizkortzen, diote;
–baina hemen azpi-janak du /
 bere lana egiten,
–baina hemen gorrotoa da /
 gu-baitan jaun ta jabe.

Ludi hau ez da / zure erreinua; /
–ez da, ez, Jauna!

–Bizitzaren eremuan, /
 bihotzez sartzen bagera:
–bihotz batez elkarturik, /
 zaratarik egin gabe;
–puskatuaz zapalduen /
 morrontzak eta kateak;
–erromesei zabalduaz /
 gure etxeko ateak:

Orduan, bai, / lur hau zure erreinu,
—orduan, Jauna!

 

Noiz etorriko / zera Zu, Jauna, /
—noiz etorriko?
Izango ote da
/ askatasunik /
—gizonontzako?

–Zure mintzoen zentzua /
 zeharo aldatu dute,
–min estuaren oihua /
 ito beharrez dabiltza;
–beren neurriko jainko bat /
 egina dute Zurekin;
–saiatu-faltan ez dira /
 zure zerua erosten.

Ludi hau ez da / zure erreinua; /
–ez da, ez, Jauna!

–Bizitzaren eremuan /
 bihotzez sartzen bagera:
–gure haragi bihurtuz /
 zure Ebanjelioa;
–esanez, iratzartzea /
 beharrezkoa dugula;
–zintzoek badakustela /
 jadanik zure erreinua:

Orduan, bai, / lur hau zure erreinu,
—orduan, Jauna!


Salmoak

1 Ant. Jaunak begiko dau behartsua.

Sal 10

Jaunagana batzen naz.
      Zergaitik niri esan:
      «Alde mendira,
      hegaztiaren antzera, hegan.
      Izan ere, gaiztoek
      uztaia tenkatu dute,
      eta gezia uztai-harian jarri,
      bihotz zuzenekoak
      ilunpean jo nahirik.
      Oinarriek hutsegiten badabe,
      zintzoak zer egin daike?»

Jauna bere etxe santuan;
      Jaunak zeruak jesarleku;
      begiak argi daukaz,
      gizakiak betazalez ikertzen ditu.
      Jaunak ikertzen zintzoa ta gaiztoa,
      Haren bihotzak
      indarkeria-zaleentzat gorrotoa.

Gaiztoen gainera txingarrak,
      infernu-harria euri,
      sargori-haizea izango dabe
      edontziko edari.
      Zuzena da-ta Jauna,
      zuzentasuna dau maite,
      Haren aurpegia
      zintzoek ikusiko dabe.

Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
      eta amaibako egunetan. Amen. 

Ant. Jaunak begiko dau behartsua.

 

2 Ant.  Zorionekoak, bihotzez garbi diranak; honeexek ikusiko dabe-ta Jaungoikoa.

Sal 14

Jauna, nor dagoke zure txabolan?
      Nor bizi daiteke
      zure mendi santuan? 

      Akatsik barik eta zintzo dabilana,
      bere artean egia dinoana;
      mihinez inor bezten ez dauana,
      hurkoari txarrik egiten ez deutsona,
      auzokoa lotsagarri izten ez dauana;

gaiztoari esker txarra emoten deutsona,
      Jainko-bildur dana
      ospatzen dauana;
      bere kaltetan zin eginik ere
      aldatzen ez dana,
      dirua irabazitan emoten ez dauana,
      erru bakoaren aurka
      eskupekorik hartzen ez dauana.

Honeek egiten dituana,
      ez da kolokatuko sekulan

Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
      eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Zorionekoak, bihotzez garbi diranak; honeexek ikusiko dabe-ta Jaungoikoa.

 

3 Ant. Jainkoak aurrez aukeratu ginduzan Jesu Kristoren bidez, bere seme-alaba-orde izateko.

       Kantika:  Ef 1, 3-10

Bedeinkatua izan bedi Jainkoa,
      Jesu Kristo gure Jaunaren Aita,
      Espirituaren era guztietako
      bedeinkapenez,
      zeruan Kristogan
      bedeinkatu gaituana.

Harengan aukeratu ginduzan-eta,
      mundua sortu baino lehen,
      bere aurrean, maitasunez,
      santu eta errugabe izan gaitezan.

Aurrez aukeratu ginduzan
      bere seme-alaba-orde izateko,
      Jesu Kristoren bidez,
      bere nahiaren onberatasunez;
      bere Seme maiteagan
      hain ugari emon deuskun
      graziaren aintzak
      Bera gorespenez bete daian. 

Seme honengan,
      bere odolaz dogu erospena,
      eta pekatuen parkamena;
      halakoa izan da
      Haren grazia-aberastasuna.
      Oparo isuri deusku-ta bere grazia
      ezaguera osoz eta jakituriaz:

bere nahiaren misterioa
      ezagutuazo deusku,
      bere onginahiez erabagita eukana,
      garaia etortean beteko ebana.
      Zeruko eta lurreko gauza guztiak
      Kristogan batuko dituala,
      Berau buru dala.

Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
      eta amaibako egunetan. Amen. 

Ant. Jainkoak aurrez aukeratu ginduzan Jesu Kristoren bidez, bere seme-alaba-orde izateko.

 

Jainkoaren hitza

Es Za 3, 27-32

         Bizia da Jainkoaren hitza eta eraginkorra; bi ahoko ezpatea baino sarkorragoa, arima eta espirituaren tarteetaraino, giltza eta muinen tarteetaraino sartzen dana, bihotzaren erabagi eta asmoak epaitzeko gai dana. Ez da harentzat ezer ikusi-ezinik; dana bilozik eta agerian dago haren begietan; eta hari kontu eman beharra deutsagu.

 

Galderantzuna 

V/.  Hauxe dinot nik: * erruki zakidaz, Jauna.
R/. Hauxe dinot nik: * erruki zakidaz, Jauna. 

V/. Osatu naizu, zure aurka hoben egina nozu-ta.
R/. Urez eta odolez etorri zana. 

V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/. Hauxe dinot nik: * erruki zakidaz, Jauna.


Magn. ant.
Nire senide diran txiki honeetako bati egin zeutsoen bakotxean, Neuri egin zeusten —dino Jaunak—.

Lk 1, 46-55

Handiesten dau nire arimak Jauna,
   pozaren pozez daukat nire barrua;
   Jainkoa da-ta nire salbamena,
   ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.

Dohatsu deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
   handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
   Santua da Haren izena,
   eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
   bildur deutsoenengana.

Bere besoaren indarra erabili dau,
   buru harroak triskatu dauz;
   bota dauz euren aulkitik handikiak,
   eta gora jaso dauz ezerezak;
   ondasunez bete dauz gosez egozanak
   eta esku hutsik bialdu asko eukenak.

 Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Nire senide diran txiki honeetako bati egin zeutsoen bakotxean, Neuri egin zeusten —dino Jaunak—.

 

Eskariak

         Bere herri garanok, pekatutik atara gaituan Jesu Kristo gure Jaunari, apalik egin deiogun dei, esanez:

Jesus, Daviden Seme, erruki zakiguz.

      —Jesus Jauna, zeure burua emon zenduan zure Eleiza Santuaren alde, bera uraren eta hitzaren bidez santu egiteko; * barritu eta garbitu eizu behin-eta-barriro penitentziaren bidez.

         —Maisu on, erakutsi eiezu gazteei, bakotxarentzat izendaturik daukazun bidea, * haretan ibili daitezan eta on dakien.

         —Gaixo guztientzat errukia azaldu zenduan Horrek, bizkortu eizu gure gaixoen itxaropidea, eta osatu eizuz; * eta gu egin gaizuz arduratsu, behar dan lez begiratzeko harei.

         —Egizu, Jauna, oroitu gaitezala beti, Bateoan hrtutako kristau-handitasunaz, * Zuretzat bizi izan gaitezan beti.

         —Emon hildakoei bakea eta aintza, * guztiok batera, egun baten zeure etxean alkartu gaitezan.
 

Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.

 
Otoitza

         Jainko gure Salbatzaile, bihurtu gaizuz Zeugana eta argitu eizuz gure bihotzak zure hitzaz, Garizumako ekinaldiak frutu ugariak eman daizan gugan. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta gizaldi ta gizaldietan.


Amaierea

V/. Jauna zuekin.
R/. Eta zure Espirituarekin

V/. Bedeinkatu zaizela Jainko ahalguztidunak:
      Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.

V/. Zoaze Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.