I. BEZPERAK
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen. Alleluia.
EGILE ON, ENTZUN
Egile on, entzun gure
otoitza eta negarra;
bekigu barau-aldi hau
salbabidezko indarra.
Bihotzaren ikertzaile,
badakizu huts gerana;
Zureganatzen denari
emaiozu barkamena.
Hoben asko dugun arren,
damutuoi barka, Jainko;
senda gure gaitzak, zure
izenaren osperako.
Hezi dezagun gorputza
neurriz jan eta edanez;
egigun damu-negarra
hobenaren bihotz-minez.
Jainko Hirukoitz dohatsu,
Jainko Bakar zoriontsu:
barau-aldi hau guztioi
on dakigula egizu, Amen.
Salmoak
1 Ant. Hartu ebazan Jesusek Berekin Pedro, Santiago eta honen anaia Joan, eta mendi goi batera igon eban, eta hiruren aurrean antz-aldatu egin zan.
Sal 118
Argi da zure
hitza nire oinentzako,
argitasun nire bideentzako.
Zin egin dot, eta hauxe da nire asmoa:
zure erabagi zuzenak gordetzekoa.
Lur-jorik
nago, Jauna,
euki nazu bizirik
zure hitzaren arabera.
Hartu eizuz, Jauna, nik ahoz eskeiniak,
irakatsi eidazuz zure erabagiak.
Bizia,
galtzeko zorian daukat beti,
baina ez jat ahaztuko zure legerik.
Gaiztoek sarea ipini deuste,
baina ez naz saihestu
zure arauetatik.
Zuk
iragarriak, nire betiko ondare,
nire bihotzaren poz dira.
Zuk jarriak betetzera
bihotza makurtua dot,
beti eta zeharo.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan.
Amen.
Ant. Hartu ebazan Jesusek Berekin Pedro, Santiago eta honen anaia Joan, eta mendi goi batera igon eban, eta hiruren aurrean antz-aldatu egin zan.
2 Ant. Aurpegia eguzkia baizen distiratsu eukan, eta soinekoak argia baizen zuri.
Sal 15
Zaindu naizu,
Jauna,
Zeugana nator-eta babes-bila.
Holantxe dinotsat Jaunari:
«Zeu zaitut nire jabe;
ez dot onik Zu gabe».
Lurrean diran
santuengana,
bai grina harrigarria emon deustala!
Euren oinazeak ugaritzen dabez,
beste jainkoen atzetik doazenek.
Ez dot horreen odol-eskeintzarik isuriko,
ez dut horreen izenik ezpanetan hartuko.
Jauna da nire
ondare ta edontzia;
Zeuk daukazu eskuetan nire zoria.
Lur gizenean
suertau jataz zuin-ariak,
oso pozik nago nire ondareaz.
Onesten dot
Jauna,
aholku emon deustalako,
gauez ere nire bihotzak
ohartuazoten naualako.
Begi-aurrean ipintzen dot beti Jauna;
eskoian daukadala,
ezin naiteke dardaratu.
Horregatik
alai daukat bihotza,
pozik barrua,
haragi honek ere bakean dau atsedena.
Ez dozu-ta nire bizia
Lezara jaurtiko,
ezta zure zintzoa
ustelak hartzen itziko.
Bizirako bidea
erakutsiko deustazu:
alaitasun betea zure aurrean,
betiko atseginak zure eskoian.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan.
Amen.
Ant. Aurpegia eguzkia baizen distiratsu eukan, eta soinekoak argia baizen zuri.
3 Ant. Jesusek Jerusalemen jasan behar eban eriotzaz ziharduen Moisesek eta Eliasek.
Kantika:
Flp 2, 6-11
Kristo
Jesusek, Jainkoaren izaera
–bereko izanik,
ez eutson gogor eutsi
Jainkoarekin bardin izateari;
bestetara, baino,
bereaz hustu egin zan,
morroi-izaera hartuz,
eta beste edozein lez azalduz.
Eta gizon lez
agerturik,
apaldu egin eban bere burua,
menpeko eginezh eriotzaraino,
kurutzeko heriotzaraino.
Horregaitik
Jainkoak goratu egin eban,
eta izen guztien gaieko izena
emon eutson,
Jesusen izenera
belaun guzti makurtu daiten,
zeruan, lurrean eta lurpean,
eta mihin guztik autortu daian:
Jesu Kristo Jauna da,
Aita Jainkoaren aintzarako.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan.
Amen.
Ant. Jesusek Jerusalemen jasan behar eban eriotzaz ziharduen Moisesek eta Eliasek.
Jainkoaren hitza
2 Kor 6, 1-4a
Hauxe eskatzen deutsuet:
ez daizuela alperrik hartu Haren grazia. Hauxe dino-ta Berak: Sasoi egokian
entzuten deutsut; eta salbazino-egunean laguntzen. Begira, ba: oraintxe da sasoi
egokia, oraintxe salbazino-eguna. Ez daigula inoiz estropezurako biderik emon,
gure zerbitzua inorentzat barragarri izan ez daiten; eta bai Jainkoaren zerbitzari
lez agertu gaitezan gauza guztietan.
Galderantzuna
V/.
Entzun, Jauna, eta erruki zakiguz; * pekatu egin dogu-ta.
R/. Entzun, Jauna, eta erruki
zakiguz; * pekatu egin dogu-ta.
V/. Entzun, Kristo, gure otoitza.
R/. Pekatu egin dogu-ta.
V/.
Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/. Entzun, Jauna, eta erruki zakiguz; * pekatu egin dogu-ta.
Magn. ant. Hodeitik ahots bat entzun zan: Hauxe da nire Semea, nire
Maitea; Honexengan dot nire atsegina. Entzun eiozue.
Lk 1,
46-55
Handiesten dau
nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat nire barrua;
Jainkoa da-ta nire salbamena,
ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.
Dohatsu
deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena,
eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
bildur deutsoenengana.
Bere besoaren
indarra erabili dau,
buru harroak triskatu dauz;
bota dauz euren aulkitik handikiak,
eta gora jaso dauz ezerezak;
ondasunez bete dauz gosez egozanak
eta esku hutsik bialdu asko eukenak.
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Hodeitik ahots bat entzun zan: Hauxe
da nire Semea, nire Maitea; Honexengan dot nire atsegina. Entzun eiozue.
Eskariak
Handietsi daigun, guztien
ardurea dauan Jainkoa, eta dei egin deiogun Berari, esanez:
Berrerosiei
emon, Jauna, zure salbazinoa.
—Jainko dohai-emoile eta egiaren iturri, bete zure emaitzez gotzainen
taldea, * eta gorde eizuz Apostoluen irakasbidean euren ardurapean dagozan
kristauak.
—Isuri eiezu, zure
maitasuna, biziaren ogi beretik jaten daben guztiei, * gorputz sendoagoa
egin daien zure Semeagaz.
—Lagundu eiguzu gizon zaharra
eta bere gaiztakeria guztiak erazten, * eta gizon barria, zure Seme Jesu Kristo,
jazten.
—Egizu, guztiek jadetsi daiela
pekatuen barkamena penitentziaren bidez, * eta parte hartu daiela Kristoren
irabazietan.
—Zure bakean hil diran
guztiek eten barik goretsi zaiezala zeruan, * geuk ere hantxe ospatuko
zaitugula uste dogu-ta betikotasunean.
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jainko Aita guztiz Santu, zure
Seme maiteari entzuteko esaten deuskuzu; emoiozu gure espirituari Zure hitzaren
janaria, gure sinismen-begiak argiturik, pozez ikusi daigun zure aintza. Zure
Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta
Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta gizaldi ta gizaldietan.
Amaierea
V/. Jauna
zuekin.
R/. Eta
zure Espirituarekin
V/. Bedeinkatu
zaizela Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Zoaze
Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak
Jainkoari.