BEZPERAK
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
EGILE ON, ENTZUN
Egile on,
entzun gure
otoitza eta negarra;
bekigu barau-aldi hau
salbabidezko indarra.
Bihotzaren
ikertzaile,
badakizu huts gerana;
Zureganatzen denari
emaiozu barkamena.
Hoben asko
dugun arren,
damutuoi barka, Jainko;
senda gure gaitzak, zure
izenaren osperako.
Hezi
dezagun gorputza
neurriz jan eta edanez;
egigun damu-negarra
hobenaren bihotz-minez.
Jainko Hirukoitz
dohatsu,
Jainko Bakar zoriontsu:
barau-aldi hau guztioi
on dakigula egizu. Amen.
1 Ant. Zeu
zara, Jauna, nere laguntzailea, nire gordeleku eta salbatzailea.
143 Salmoa, 1-8
Bedeinkatua izan bedi
nire harkatx dan Jauna,
eskuok gudura
eta atzamarrok burrukara
egokitzen deustazana.
Nire laguntzaile eta nire gaztelu,
nire salbatzaile ta gordeleku.
Nire babeski eta batu-leku da-ta,
herriak menpeko emon deustazana.
Jauna, zer da gizakia
Zu haretaz arduratu zaitezan?
Zer da gizasemea
Zu haretaz gogoratu zaitezan?
Gizakia arnasaldi baten antzeko,
haren egunak,
ihes doan gerizaren antzeko.
Eratsi eizu ortzia ta jatsi zaitez,
Jauna,
ikutu eizuz mendiak,
eta ketan jarriko dira.
Jo tximistez eta sakabanatu eizuz,
Zure gezia jaurtiz ikaratu eizuz.
Luzatu eidazu eskua goiko gainetik,
atara naizu eta salbatu uholdetik,
atzerritarren eskutik:
guzurra dino-ta hareen ahoak,
hareen eskoiak zin guzurrezkoa.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Zeu
zara, Jauna, nere laguntzailea, nire gordeleku eta salbatzailea.
2 Ant. Dohatsu
herri hori, Jauna du-ta Jainkoa!
143 Salmoa, 9-15
Kantu barri bat kantatuko deutsut,
Jainkoa,
hamar hariko salterioz abestekoa.
Erregeei garaipena emon deutsezuna,
Dabid, zure morroia,
onik atara dozuna.
Atara naizu ezpata gaiztotik,
salba naizu atzerritarren eskutik:
guzurra dino-ta hareen ahoak,
hareen eskoiak zin guzurrezkoa.
Gure seme-alabak landaren antzeko
izan daitezala,
gaztetan hazi daitezala.
Gure alabak zutabe eder bezala,
jauregiko zutabe landuak bezala.
Gure garautegiak beteak izan
beitez,
guztitariko uzta aberatsez.
Gure ardiak milaka ugaritzen,
ehunka ta alehunka larran,
gure zamariak bizkarra betean.
Ez bedi gurean harresi-hausterik,
ez atzerriratzerik,
ezta gure enparantzetan aienerik.
Holako herria bai zorionekoa!
Dohatsu herri hori,
Jauna dau-ta Jainkoa!
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Dohatsu
herri hori, Jauna du-ta Jainkoa!
3 Ant. Oraintxe
etorri dira gure Jainkoaren salbazinoa ta erregetza.
Kantika: Apk 11, 17-18. 12, 10b-12a
Eskerrak emoten deutsuguz, Jauna,
bazaran eta bazinan
Jainko ahalguztiduna;
zure ahalmen handiaz
jabetu zara-ta,
eta errege izaten hasia zara.
Haserretu ziran atzerriak,
baina heldu da zure haserrea,
eta hilak epaitzeko ordua;
heldu jake sari-ordua
zure zerbitzari profetei,
eta santu eta zure izenaren
bildur diranei,
txikiei nahiz handiei.
Orain etorri da salbamena,
gure Jainkoaren
indarra ta erregetza,
eta bere Kristoren ahalmena;
jaurtia izan da-ta
gure senideen salatzailea,
gure Jainkoaren aurrean,
gau ta egun, salatzen zituena.
Hareek azpiratu dabe Bildotsaren
odolaz,
eta emon daben autormenaz:
euren bizia ez dabe-ta izan maiteago,
heriotza baino.
Poztu zaiteze, beraz, zeruak,
eta euretan bizi zareenak.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Oraintxe
etorri dira gure Jainkoaren salbazinoa ta erregetza.
Jainkoaren hitza
St 4, 7-8. 10
Egon
zaiteze Jainkoaren menpeko; deabruari, barriz, egin gogor, eta ihes egingo dau
zuengandik. Hurreratu zaiteze Jainkoagana, eta hurreratuko jatzue. Garbitu
eizuez eskuak, pekatariok! Garbitu bihotzak ezbaian zagozanok! Apaldu zaiteze
Jaunaren aurrean, eta Harek goratu egingo zaitue.
Galderantzuna
V/. Hauxe dinot nik: * erruki zakidaz, Jauna.
R/. Hauxe
dinot nik: * erruki zakidaz, Jauna.
V/. Osatu naizu, zure aurka hoben egina nozu-ta.
R/. Urez
eta odolez etorri zana.
V/. Aintza
Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/. Hauxe
dinot nik: * erruki zakidaz, Jauna.
Magn. ant. Bere bizia Nigatik galtzen dauanak, betiko gordeko dau
—dino Jaunak—.
Lk 1, 46-55
Handiesten dau nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat nire barrua;
Jainkoa da-ta nire salbamena,
ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.
Dohatsu deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena,
eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
bildur deutsoenengana.
Bere besoaren indarra erabili dau,
buru harroak triskatu dauz;
bota dauz euren aulkitik handikiak,
eta gora jaso dauz ezerezak;
ondasunez bete dauz gosez egozanak
eta esku hutsik bialdu asko eukenak.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Bere bizia
Nigatik galtzen dauanak, betiko gordeko dau —dino Jaunak—.
Eskariak
Gora
dezagun Jainkoaren errukia, Arek argitu bait gaitu Espiritu Santuaren graziaz,
zuzentasun eta sinismen-egitez diztira dezagun, eta egin dezaiogun otoitz,
esanez:
Sendotu eizu, Jauna, Kristok
erositako herria.
—Santutasun
guztiaren iturri zaran Jauna, batu eizuz Kristogan, Eukaristiako misterioaren
bitartez, gotzainak, abadeak eta diakonoak, * egunero berbiztu daien
esku-ezartzeaz hartu eben grazia.
—Erakutsi eiezu
zure sinistunei, behar bezala hurreratzen hitzaren eta Kristoren Gorputzaren mahaira,
* sinistez eta sakramentuz hartzen dabena, bizikeran erakutsi daien.
—Jauna, Zuk
lagunduz, ezagutu daigula zure Semearen odolaz erositako gizakiaren nortasuna, *
guztien askatasuna eta kontzientzia errespetatu daiguzan.
—Egizu,
Jauna, neurria izan daiela gizaki guztiek lurreko ondasunen gosean, * eta
besteen beharrizanak arintzen arduratu daitezela.
—Erruki zakiez, Jauna, gaur bizitza honetatik Zuregana deitu dituzun fededun guztiei, * eta emoiezu betiko zorionaren saria.
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jainko Jauna, zure grazia izan daigula eragile eta lagun gure egintzetan; gure lanak Zeu izan zaizan bere iturri eta Zeu helburu. Zure Seme Jesukristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-eta gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Jauna
zuekin.
R/. Eta
zure Espirituarekin
V/. Bedeinkatu
zaizela Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Zoaze
Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak
Jainkoari.